SELAK: Euskara Plana martxan

Lanean euskaraz ere bai!

Konturatzerako uztailean gaude, eta oporrak bertan dauzkagu. Euskara planak ere abuztuan oporrak hartuko ditu, baina aurrez baditugu zenbait lan egiteko. Hizkuntza Irizpideak: Oraingoz bi irizpide jarri ditugu: barne dokumentuetarako eta kanpo irudirako. Uztaileko Euskara Batzordean barne irudiari buruzkoa definitu dugu, Selakeko errotulazioa, kartelak… ukituko dituena. Zenbait barne dokumentu ele bietan jartzekotan gaude, eta uztailean horiek zein izango diren erabakiko dugu. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak: 2006ko diru laguntzak justifikatu ondoren, 2007ko diru laguntza eskatu genuen...


Aurtengoan ere Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) enpresei diru laguntzak emango dizkie euskararen erabilerarako planak martxan izateagatik. SELAKen urtero eskatu dugu laguntza hori, eta baita jaso ere. 2007ko planerako ere, eskaera orri guztiak apirilaren 4rako aurkeztu genituen, eta dena ondo zegoela esaten zuen gutun bat ere jaso genuen. Orain falta dena, Eusko Jaurlaritzak diru horren esleipena egitea da; ea enpresa bakoitzari zenbateko diru laguntza emango dion alegia. Horren ondoren, urtero bezala, laguntza hori paper pila batekin justifikatu beharko d...


Aurtengoan langile guztiei Euskara Planari buruzko informazioa iristen zaigula ziurtatzeko ahalegin berezia egingo dugu.Horregatik orri informatibo hau atera dugu, ele bietan, langile guztiek Euskara Planean zertan ari garen jakin dezazuen.Noiz aterako dugu? Orri hau, oraingo honez gain, hilabete hauetan banatuko dugu: maiatzean, uztailean, urrian eta abenduan.Non jarriko dugu? Enpresako ohar taula guztietan zintzilikatuko dugu eta gainera, fitxatzeko makina alboan ere jarriko dugu. -TEXTO EN CASTELLANO- Este año haremos un especial intento para que la información sobre el Plan de Euskera ...


-Texto en castellano más abajo- Aurtengoan bulegokoen idatzizkoa lantzeko ekimen bat jarri dugu martxan. Mezularia izena du eta e-mail bidezko ariketa saioa da. Jakina da bulegoko langileek askotan bilerak egiteko denbora falta izaten dutela eta klaseak antolatzea oso zaila izaten dela. Arazo hauei erantzuteko sortu genuen mezularia eta dagoeneko badauzkagu ikasleak. Bi astez behin idatzizkoa lantzeko ariketatxoa bidaltzen diegu eta beraiek erantzuna bueltan bidaltzen digute. Ondoren, akatsak zuzenduta eta azalpenekin apuntetxo batzuk banatzen dizkiegu. Dinamika erraza eta asko ikastekoa! -...


-TEXTO EN CASTELLANO MAS ABAJO- Konturatzerako 2006. urtea joan zaigu eta Euskara Plana ere bai. Orain, egindakoak errepasatzeko eta 2007. urteari gogotsu heltzeko garaia da. Ea beste urrats batzuk emanez aurrera egiten jarraitzen dugun! Hemen irakurriko duguna hau da: 2006an egindako lanak eta 2007an egingo ditugunak, denak labur-labur azalduta. 2006an egindakoak: - Langile erdaldunentzako Euskara Eskolak eman. - SELAKeko hiztegi terminologikoa egin. - Ohar tauletako dokumentuak bi hizkuntzatan jarri. - Errotulu berriak bi hizkuntzatan jarri. - Langileen lan kontra...


-EUSKARAZ- Aurtengorako dugun erronketako bat horixe da, izan ere, une honetan kontratuak gaztelaniaz bakarrik ditugu, eta gutxienez bi hizkuntzatan egongo dira urtea amaitzerako. Oztopo bakarra dugu: INEMek zenbait kontratu eredu aldatu egin ditu, eta Eusko Jaurlaritza orain ari da eredu berri horiek euskaratzen. Orri ofizialak direnez, euskaratu arte itxaron beharko dugu! Ordurako jadanik prest dugu kontratu guztiak bi hizkuntzatan egon daitezen jarraitu beharko dugun prozedura.   -EN CASTELLANO- Uno de los retos de este año es ese, ya que en estos momentos los contratos están sólo e...


EUSKARAZ   2005ean hasitako Euskara Planari aurtengoan jarraipena ematen ari gara, baina ez soilik 2005eko ekintzekin aurrera jarraituz; baita ekimen eta iniziatiba berriak sortuz ere.   Aurtengoan Euskara Eskolak martxan jartzea erabaki genuen, gure enpresan euskararen ezagutza maila nahiko baxua baita. Ingurune euskaldun batean egonik eta lan munduan ere gune euskaldunak sortzera begira, Euskara Eskolek asko lagunduko digutela uste dugu.   Horrela, urtarrilarekin batera hasi ginen eskoletan, bi taldetan banaturik eta astelehenero ordubeteko saioak eginez: 13:00etatik 14:00e...


EUSKARAZ Hasiera moduan, 2005eko udan SELAKen euskararen egoera nolakoa zen aztertu genuen.Uztaila amaierarako 2005-2007 Euskara Plana eta 2005eko euskararen gestio plana definitu genituen.Honako ekintza hauek egin genituen 2005ean: Kanpo eta barne irudiko euskararen erabilerarako hizkuntza irizpideak definitu eta implementatu. Barruko idatzizko harremanetarako hizkuntza irizpideak definitu eta inplementatu. Langile guztiek jaso, irakurri edo ikusten dituzten dokumentuak bi hizkuntzatan jarri. SELAKeko euskara planaren bloga sortu: informazioa, hiztegiak, zuzentzaileak, baliabide inform...


selakeuskaraz 1456152677620

2005ean hasi ginen euskara planean Emun Koop. E.ren laguntzarekin. 2006an ere asko aurreratu dugu. 2007an indartsu gatoz pausu berri bat emateko gogoz!