Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2007/07/23 12:01:3.141000 GMT+2

2007an euskara planean egin ditugunak

Konturatzerako uztailean gaude, eta oporrak bertan dauzkagu. Euskara planak ere abuztuan oporrak hartuko ditu, baina aurrez baditugu zenbait lan egiteko.

Hizkuntza Irizpideak:

Oraingoz bi irizpide jarri ditugu: barne dokumentuetarako eta kanpo irudirako.

Uztaileko Euskara Batzordean barne irudiari buruzkoa definitu dugu, Selakeko errotulazioa, kartelak… ukituko dituena.

Zenbait barne dokumentu ele bietan jartzekotan gaude, eta uztailean horiek zein izango diren erabakiko dugu.

Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak:

2006ko diru laguntzak justifikatu ondoren, 2007ko diru laguntza eskatu genuen. Une honetan enpresetara gutunak bidaltzen ari dira, ea enpresa bakoitzari zenbat diru emango diguten esanez. Diru hori jasotzeko, ordea, datorren urtean dena justifikatu beharko dugu!

Euskararen txokoa

Kafea hartzerakoan ikusiko duzuen bezala, ohar taula nagusiaren ondoan Euskararen txokoa daukagu zintzilikatuta. Bertan, astero zerbait berria jartzen dugu: euskararen inguruko albiste bat, bitxikeriaren bat, enpresen inguruko albisteak…

Horiez gain, euskara batzordeko aktak ere jartzen ditugu, horrela edonork irakur ditzake.

Normalean, gainera, dena bi hizkuntzatan jartzen dugu: euskaraz eta gaztelaniaz. Beraz, ez duzue aitzakiarik bertara gerturatu eta albiste freskoez enteratzeko!

Euskara Batzordea:

 Uztailean uda aurreko azken bilera izan dugu, eta bertan euskara planaren urte erdiko balorazioa egin dugu.


-TEXTO EN CASTELLANO-

Sin darnos cuenta ha llegado el mes de julio y las vacaciones están a la vuelta de la esquina. El plan de euskera también cogerá vacaciones en agosto, pero antes tenemos ciertos trabajos por hacer.

Criterios lingüísticos:

Por ahora hemos puesto dos criterios: para documentos internos y para la imagen externa. En la Comisión de Euskera de julio hemos definido para la imagen interna, que tocará la rotulación, carteles… de Selak.

Vamos a poner algunos documentos internos en bilingüe, y en julio definiremos cuales serán.

Subvenciones del Gobierno Vasco:

Después de justificar las subvenciones del 2006, nos presentamos a la convocatoria del 2007. En estos momentos están enviando cartas a las empresas diciendo cuánto darán a cada empresa. Para recibir esa ayuda, ¡el año que viene tendremos que justificarlo todo!

Euskararen txokoa:

Como ya lo habréis visto a la hora de tomar café, tenemos un “txoko” para el euskera al lado del tablón de anuncios. Allí, todas las semanas ponemos alguna cosa nueva: una noticia sobre el euskera, curiosidades, noticias sobre las empresas...

Aparte de eso también ponemos las actas de la Comisión de Euskera, para que cualquiera pueda leerlas.

Además, normalmente todo lo que ponemos es bilingüe: en euskera y castellano. ¡Por lo que no hay excusas para acercaros y enterarse de las noticias más frescas!

Comisión de Euskera:

En julio hemos tenido la última reunión antes de las vacaciones y hemos realizado la valoración del medio año en el plan de euskera.



 

Posted by: selak.2007/07/23 12:01:3.141000 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru