Eusko Jaurlaritzak ESEP aurkeztu du EBPNren ordez eta ekarpenak egiteko epea ireki. Ez dut astirik izan dena irakurtzeko. Baina zati bat bai: euskararen erabileran eragiten duten faktoreak. Eta harritu naiz. Baina nik baino hobeto aderazi du egile anonimo batek eurek irekitako blogean:Testuaren arabera lau dira euskararen erabileran gehien eragiten duten faktoreak: “lehena, hiztun kopurua; bigarrena, hiztunek euskaraz egiteko duten gaitasuna edo erraztasuna; hirugarrena, inguruan harreman sare euskalduna izatea, hots, familian, lagunartean, auzoan, kalean, sarean eta esparru formala...


Diru-poltsa osoa banatzeko moduaren eraginez, kopuru handiagoa bideratuko zaie aldizkariei, baina beste euskarri guztiek murrizketak izan dituzte. Xehetasunak, maiatzaren 20ko BERRIAn


Larunbat honetan Herritarron Garaia agiriaren sinatzaileek eta Eusko Alkartasunak sortuko duten subjektu politiko berriaren abiapuntu ekitaldia izango da Lizarran, 17:30tan Remontival pilotalekuan. www.cambiandoNAFARROAaldatzen.net


Eusko Jaurlaritzak hainbat hiztegi egin ditu, Euskararen Aholku Batzordearen terminologia batzordearen bidez. Eta horietako bat soziolinguistika hiztegia. Ezin esan sorpresa hartu ez dudanik.Hiztegia lau hizkuntzatan dator (euskarazkoa izan arren, definizioak euskaraz datoz-eta), ingelesa, frantsesa, gaztelania eta euskara. Eta eskertzekoa da egin duten sintesi eta definizio lana. Oso lan txukuna.Gauzatxo bat, baina bat: lizentziarik ez dakar (beraz, copyright-a dauka). Hortaz, ezingo litzateke libre erabili, adibidez euskarazko wikipedian, zein beste hainbat lekutan (blog honetan adibidez)...


Jakin da hauteskunde gauak utzi zuen azken inkognitaren erantzuna: Arabako azken eserlekua, igandean 8 botogatik Eusko Alkartasunak lortu zuena, atzerriko botoak zenbatuta, Alderdi Sozialistara joan da. Zentzu horretan, PSEk 25. eserlekua lortu du eta EA bakar batekin gelditu da Gasteizko Legebiltzarrean. Abertzaleontzat berri kaxkarra, duda barik, Patxik ez baitu orain Rosaren UPDren beharrik gehiengoa lortzeko; aldiz, PPrekin bakarrik adostuta gehiengo absolutua lortzeko bidean da.Aldaketa horrek Eusko Alkartasuna kinka larrian utzi du. Inoiz baino boto gutxiagorekin (38.000 pasatxo) eta ...


Hori zioen Eusko Jaurlaritzak aurreko udaran abiatu zuen publizitate kanpainak. Gazteen artean euskara bultzatzea zen Kultura Sailaren xedea. Eta horretarako iragarki ikusgarria sortu zuten; euskañolez. Miren Azkarate andereño txit agurgarriak zuzentzen duen sailak ez du ordea pixka bat es mucho teknika beti erabiltzen; negozioa, negozioa da. Dohainik dena sustatu, ordaindu ahal denagatik kobratu.   Hala ere, horrelako kanpainak ugaritzean gizarteak era askotan ulertu dezake eta Software librearen garaian beste batzuk Hizkuntza libreen alde egongo gara. Hori dela eta, Jakintza ikastolako ...


Hizketaldiak•EGOERA POLITIKOAREN HAUSNARKETA ETA HAUTESKUNDEAK•ARALAR, EA, EAJ, EB-BERDEAK ETA EZKER ABERTZALEA•BIDALI ZURE GALDERA ALDERDI POLITIKOETAKO ORDEZKARIEI                               Hitzaro Euskara Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta mahai-ingurua izango da datorren asteazkenean (otsailak 11), 19:00etan, Barrena Kultur Etxean. Egoera politikoaren hausnarketa eta hauteskundeak izango dituzte eztabaidagai ...


Aurten gertatu da...

argi 1456131013480 Argi | 2008-12-31 17:13

60 aniversario de la declaración de derechos humanos   Seguramente muchos no nos habíamos ni acordado. Pero este año, entre otros muchos efemérides, la Declaración de derechos Humanos ha cumplido 60 años. El Gobierno Vasco no ha querido dejar pasar la oportunidad de recordarlo y aquí os dejo un pequeño resumen de sus artículos: (Eusko Jaurlaritza, Euskadi 2008) El principal redactor fue René Cassin, un vasco de Baiona. Si no existiera, nuestra vida y el mundo serian mucho peores. Necesitaríamos inventarlos. Su aprobación, fue la primera vez que representantes de todo el mundo se pus...


Txikituaren trikitixa

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-20 00:29

Eusko Jaurlaritzak Kepa Junkeraren proiektuei emandako dirulaguntzen gainean idatzi du Joseba Tapiak. Gai honen gainean nahikoa erranda nago. Hitzez hitz dakart honat."Txikituaren trikitixa" Berrian.


Eusko Jaurlaritzak 702.000 euroko dirulaguntza iragarri du, Kultura eta Etxebizitza Sailen bidez, Kepa Junkeraren proiektuen nazionartekotze lanak egiteko. Gainerako artista guztientzat 230.000 euro partituko dira 2009an. Bidezkoa al da?Zur eta lur, harrituta hartu dut albistea nik. Euskal musika berritzeko eta kanpoan zabaltzeko egitasmo gisa aurkeztu dute Kultura eta Etxebizitza Sailek. Proiektuaren xehetasun gehiago ez dute eman, baina nonbait, Kepa Junkeraren hiru disko eta bere promozioa zein nazioartean zabaltzeko da 702.000 euroko dirutza hori.Ulertzea kostatzen da horrelako laguntza...


Pasa den astean erabilin irakurri genuen Mikel Zalbideren artikulu zoragarria HPSk egin duen oinarrizko txostenari buruz. Beste behin ere, maisutasunez eta zorroztasunez azaldu zituen azaldu beharrekoak. Hona hemen handik ateratako zenbait entresaka: Gauza bat dago argi, nolanahi ere, mundu zabaleko aditu gehienen azalpenetan: hizkuntzaren erabilerak definitzen du lehenik eta behin, ez ezagutzak edo iritzi-jarrerek, hiztun-elkarte elebidunen osasun-egoera. Funtsezkoak dira beste parametro horiek ere. Albora ezinak, inolako dudarik gabe. Baina erabileran dago, funtsaren funtsean, osasunaren ...


Euskara 21

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-04-30 10:41

Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztu zuen Euskara 21 izeneko egitasmoa. Horren gaineko informazioa adibidez Berriak dakar.Webgunea ere paratu du, bloga eta guzti. Eduki gutxi badu ere, oinarrizko txostena izan badago. Irakurri beharko da. Dena den, ez dut uste EJk azken urteotan dabilen diskurtsotik asko aldenduko denik. 


No han empezado las obras Beste behin ere, Eusko Jaurlaritzak herritarrok informatu beharrean nahastu besterik ez ditu egin nahi. GEZURRA DA euskal Yaren Ordizia-Itsasondo tramoko obrak hasi direnik. Titular hori jarri badiote ere prentsa-ohar horri, dokumentua irakurtzen duena berehala konturatzen da "hasi" duten gauza bakarra tramitazio formala dela. Gainera, tramitazio horri ezin zaio HASI izanaren kalifikatiboa jarri, Eusko Jaurlaritzak urteak baitaramatza, eta hori ondo ikusi dugu komunikabideetan, OBRAK HASTEN. Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanetik, jakinarazi nahi dugu oraindik ere t...


Aste honetan Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak propaganda kanpaina mediatiko inpresentable eta iraingarri baten barnean Goierriko hainbat etxeetan AHTaren "onurak" azaltzen dituen panfleto infumable bat buzoneatzeari ekin dio.Gaurko prentsaurrekoarekin, Nuria Lopez de Guereñuren sailak Goierriko aldean AHTaren onurak "saltzeko" darabilen marketing kanpaina salatu nahi izan dugu, gurekin batera Itsasondo eta Legorretako udal ordezkari eta desjabetuak izan ditugularik.Atxikimendua agertu dutenen artean talde eragile hauek  ditugu:Itsasondo eta Legorretako Udalek, LAB, Stee-Eilas, EAE-AN...


Jaurlaritzak 2008ko aurrekontutik 500 milioi euro AHTra bideratzea aurreikusi du.


Zain Dezagun Urdaibai elkartekoak hainbat aldiz kexatu dira udaletxean. Busturiko Zain Dezagun Urdaibai elkartekoak kexu dira San Kristobalgo auzoan Mape ibaiaren ondoan sortu duten zabortegiaz. Horien arabera, hor biltzen diren hondakinak euriak errekaraino eramaten ditu, estuarioraino helduz. Zain Dezagun Urdaibai auzo elkarteko kideen esanetan, «hainbat aldiz kexatu gara udaletxean eta ez digute kasurik egiten». Zabortegia errepideko obretan lanean ari diren langileentzako gune bilakatu dute, lanak amaitu arte. Langileek obrako zabor guztiak bertan uzten dituzte. Busturiko Udalak etxeb...


Blogera ondorengo oharra iritsi zaigu, diotenez Durangoko azokan Eusko Jaurlaritzak duen standean porlana bota zuten.Segun una nota que nos han mandado en el stand que tiene el Gobierno Vasco en la feria de Durango vertieron cemento.                      


Bi ikuskizun, hainbat ikusleku milaka ikusle, hainbeste eserleku. Milaka ikusle, erdara edaten, hamaika euskaltzale, tripak jaten. Hamaika euskaltzalek, kontzientzia itsusi, bi ikuskizun, eta ezin ikusi. Ezagutzen nauzuenok esango didazue, Unai kontuz ibili hadi, burua nahasten ari zaik eta… Ezagutzen ez nauzuenok berriz lasai ederrean pentsatuko duzue, gizajo hau zeharo pitzatuta dago. Eta egia esan, guztiek daukazue arrazoi dezente, baina gaur egunean Euskal Herrian euskaraz bizi nahi duenak badu zoratzeko beste nahigabe eta buruhauste. Legebiltzarreko azken bilkuran eta Zinemaldiko aurk...


Busturiko Udalak, San Kristobaleko Presape inguruan Babes Ofizialeko Etxebizitzak egiteko plana onartu du. Zain Dezagun Urdaibai talde ekologistak plan horren aurkako alegazioak aurkeztu ditu udaletxean, beraien ustez, urez betetzeko arrisku handia duen gunea delako. Inguru horretatik Mape ibaia pasatzen da eta talde ekologistako partaide Erroxeli Ojinagak azaldu digunez, «ez dute eraikin horiek paisaian izan dezaketen eragina aztertu». Mape ibaia Urdaibaiko erreserban kokatuta dago, erabat. Zain Dezagun Urdaibairen ustez, «Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Departamenduak, eta baita Udalak e...


Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak akordio berri bat lortu dute eta, azkenean, datorren urtean egingo dituzte lanak. Trafiko arazoak saihestu eta oinezkoen segurtasuna bermatu asmoz, San Kristobal eta Altamira auzoetako sarbideetan biribilgune bat eraikitzeko asmoa agertu zuen bere garaian Udalak. Hasiera batean, urte honen bukaeran hasiko ziren errotonda egiteko obrak, baina azkenean, datorren urtera arte atzeratu dituzte lanak. Udal ordezkariek egiaztatu dutenaren arabera, biribilgunea egiteko Bizkaiko Foru Aldundiarekin lortutako hitzarmena moldatu dute. 2005eko urrian eman zuten, hain ...


Proiektuaren berregitea eskatuz, Zain Dezagun Urdaibaik salaketa bana jarri du Patronatuan eta Busturiako Udalean. Busturiako Madariaga dorretxearen ingurua urbanizatzeko proiektuaren aurkako salaketa jarri dute Zain Dezagun Urdaibai taldeko kideek. Izan ere, proiektu horretako hainbat puntu ilegaltzak jo dituzte. Zain Dezagun Urdaibaiko partaide Erroxeli Ojinagak adierazi duenez, «Busturiako Udalak eta Ingurumen Sailak onartutako proiektuak ez ditu errespetatzen Madariaga dorretxearen ingurua eta bertako ondare kulturala». Beraz, salaketak jarri ditu taldeak, bai Busturiko Udalean, eta b...


Duela aste batzuk Eibartarren Zerrendara bidalitako artikuluan aldaketa txikiren bat egin eta blogean sartzea erabaki dut.Ez da orain artekoak bezain poetikoa eta bai da eztabaidagarriagoa, zuen erantzunak gustura jasoko ditut nahiz eta aurkako iritzikoak izan. Euskal Hiria ala Euskal Hiriak?     Euskal Herrian bada urte askoz iraun duen tirabira politiko bat, zeini Euskal Gatazka izena jarri zaion. Estatus politikoa eta biolentzia dira gatazka hori osatzen duten bi gaiak. Gai horiek, azken urteotan, giztartearen ardura bihurtu dira, herri honek dituen beste behar askori itzala em...