Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2009/05/07 10:06:49.471 GMT+2

La mano!! Core! Corre!

Kuriosoa iruditu zait abc.es orrialdean Zuriñek aurkitu duen bideo hau. Atzo, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi demokratiko santuek Patxi Lopez Lehendakari izendatu zuten. Ibarretxeren hilketa politikoaren ondoren izan zen. "Raison d'état” delakoa nagusitu egin da, eta berdín du herritarren hitza errespetatu den ala ez. Espainiak gobernatzen gaitu; atzo, EAJrekin eta gaur, Lopez I (el breve)rekin.

 

Ibarretxeri eskua eman zion bai, hauteskundeetan bozka gehien lortu zituenean deitu ez bazion ere, eta bideo honetan ondo ikusten da zer izango den lau urte hauetan biziko duguna Gasteizko Parlamentuan.

 

Ibarretxeri eskua eman ostean, bere eserlekura itzuli zen Lopez txotxongiloa. Ez zuen gogoratu Basagoitik (el Papa Negro, edo Lehendakari in pectore denak) eman diola Lehendakari izateko aukera. Ikustekoa da nola Aresek, “La mano, la mano, Corre! Corre! Corre!” esaten dion; nori eta Basagoitiri eskua emateko! Ea lehenengo egunean haserretzen duten Basagoiti PSEkoek!! 

Posted by: Iñaki.2009/05/07 10:06:49.471 GMT+2
Tags: basagoiti eaj legebiltzarra pp ibarretxe psoe putxerazo lopez | Permalink | Comments (5) | References (0)

2009/04/23 16:07:19.452 GMT+2

Dell - egia ote?

Ordenagailurik gabe ibili naiz azkenaldian nirea guztiz izorratu baitzen hainbat abisuren ostean. Agian horregatik, datu guztiak ondo gorde nituen ezer gertatu baino lehen. 

 

Ordenagailu hau erostera “behartu” gintuzten. Egia esanda, unibertsitatera heltzean karrera egiteko beharrezkoa zela esan ziguten. Deustuk hitzarmen bat zuen sinatuta Dell enpresarekin eta 1000 euro inguru ordaindu genituen aparatu hauengatik. Laster hasi ziren lehenengoko arazoak: pantailetan puntu beltzak, bateria izorratuak....

 

Gauza da interneten begiratzen orrialde honetan komentario interesgarri bat aurkitu dudala;  «Dell ha vuelto ha ser denunciada, esta vez en Canadá, por vender portátiles defectuosos, que casualmente dejan de funcionar poco después de terminar su garantia. La demanda se refiere a los modelos Inspiron 1100, 1150, 5100, 5150 y 5160. En la demanda en Estados Unidos por el mismo motivo, el verano pasado llegaron a un acuerdo con los clientes del terriblemente mal diseñado Inspiron 5150. ¿Has tenido problemas con alguno de estos modelos? Me gustaria saber si alguien ha tenido este problema, que al parecer es muy frecuente. La placa base de mi Inspiron 5150 murió justo después de terminar la garantía y sería interesante poner una demanda también aquí en España.»

                  

Garantia iraungi baino lehen apurtu da nire ordenagailua, zorionez, baino besteok, erne!!

 

 

Oharra: Berriki blogerako idatzi nituen artikulu guztiak hijosdelangelgorriara ekarri ditut hemen gordetzeko.  

Posted by: Iñaki.2009/04/23 16:07:19.452 GMT+2
Tags: garantia dell deustu portatilak | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/04/23 12:28:30.245 GMT+2

Lotsagarria

Kafe bat hartzen nengoela Noticias de Gipuzkoa egunkaria libre geratu da. Hartu eta portadako argazkira joan zait begirada.  Hiru zutabeko argazkia  da eta irudian ertzainak eta poltsa batean sartuta dagoen gorpu bat, furgoneta batera sartzen ari direna.  Horrela izan dut Tolosan gertatutakoaren  berri. Argazki gogor horrek 14. orrian zabaltzen du informazioa. Laburki azalduko dut, zertaz ari naizen argi geratzeko. Tolosan gizon batek bere buruaz beste egin du. Herri erdialdean eta bonzo eran (bere gorputza erre du).

 

Gogorra, tristea eta kazetaritzan tratu egoki bat emateko zaila. Ez Berriak, ezGarak (ez du aipatzen) ez Diario Vascok ez dute haien portadetara eraman. Berria da ala? Harrigarria eta tristea baina noraino berria? Zer nolako tratua eman behar zaio?

 

Esan bezala informazioa zabaltzen du 14. orrian. Argazkia ez zait egokia iruditzen baina orri honek zur eta lur utzi nau. Lehenik eta behin, biktimaren izena esaten du (Berriaren Estilo Liburuak hori ez egitea gomendatzen du) eta gertaeraren inguruan xehetasun gehiegi ematen ditu: arreba agertu dela (garrantzitsua da arreba zela edo familia gerturatu zela?),  gizonaren neska-lagunaK orain urtebete bere buruaz beste egin zuela etab, gorputza belztuta geratu dela (nola nahi zuten ba geratzea?). Elementu hauek beharrezkoak dira? Bai, esamesetan.      

 

El Paíseko Estilo Liburuak hau dio  “1.6. El periodista deberá ser especialmente prudente con las informaciones relativas a suicidios. En primer lugar, porque no siempre la apariencia coincide con la realidad, y también porque la psicología ha comprobado que estas noticias incitan a quitarse la vida a personas que ya eran propensas al suicidio y que sienten en ese momento un estímulo de imitación. Los suicidios deberán publicarse solamente cuando se trate de personas de relevancia o supongan un hecho social de interés general”.

 

Ale gehiago saltzeko, sentsazionalismora jo du.

                                         Lotsagarria


Posted by: Iñaki Landa - Berriki blogerako.2009/04/23 12:28:30.245 GMT+2
Tags: portada noticias_de_gipuzkoa esamesak tolosa xehetasun_gehiegi | Permalink | Comments (0) | References (1)

2009/04/23 12:24:37.274 GMT+2

Euskal edizio digitalak

Edizio digitalen zalea naiz. Aritz Garateri gertatzen zaion moduan nik erepapera maite dut baina edizio digitalek duten freskotasuna dut gustuko. Berriak eguneratuak daude, momentuan dakizu gertatu dena etab. Hori oso ondo dago baina hala ere, ezberdintasun nabariak daude egunkarien web atarien artean.

Nik Berria, Gara, Noticias de Álava, El Mundo, El Correo, El Diario Vasco,Público eta La Razón irakurtzen ditut gehienbat. Web atarietan, oso aukera interesgarria iruditzen zait berriak komentatzeko aukera egotea. Suposa dezaket irakurle askok nik bezala pentsatuko dutela komentario pila bat biltzen direlako. Alta, Madrileko prentsa da hori egiteko aukera ematen diguna: ez Garak, ez Berriak. Ez dut uste horretarako programa bat egokitzea zaila denik. Público eta El País dira nire ustez, programa errazenak dituztenak besteak zailak ez izan arren. Berria amaitzen den puntuan, datu minimo batzuk sartu behar dira eta nahi den komentarioa. Errez, zailtasunik gabe. Honetaz gain, irakurle eta kazetarien artekointerakzioa sustatzeko erreminta oso interesgarria dela deritzot.

Beste gabezi sumatu dut azkenaldian. Komunikabide gehienek bideoak txertatzen hasi dira haien atarietan. Agentziek salduta berriarekin bat datoz eta askotan informazioaren osagarri dira. Berrian gutxitan baina bideoren bat aurkitu dut,Garan ordea are gutxiago. Gertatu denaren berri emateko egokiak direla iruditzen zait eta nik gutxienez faltan sumatzen ditut.

Horregatik, asko pozten nau Berriak eman duen aurrerapausoak. Bi bideo aurkitu ditut eskegiak, lehenengoa, Herri Urratsaren prestakuntzarekin erlazionatua. Bigarrena, Rafa Diezek Martin Ugalde foroan emandako hitzaldiari buruz.

Posted by: Iñaki Landa.2009/04/23 12:24:37.274 GMT+2
Tags: web_atariak euskal_edizio_digitalak berria bideoak_osagarri gara hobekuntzak gabeziak | Permalink | Comments (1) | References (0)

2009/04/23 12:23:14.230 GMT+2

Erronka berriak

Web 2.0 garaian gaude eta honek, komunikazioaren esparruan aldaketak ekarri ditu. Askok jadanik eskuko ordenagailua daukagu eta etorkizunean mugikorrak bezain erabilia izango dela diote. Hau dela eta, fakultateetan gero eta ugariagoak dira. Klasean erabiltzen ditugu guk; eskuko ordenagailu guztiak daude piztuta. Apunteak hartzeko erabiltzen dituzte askok, ariketak egiten ditugu haiekin (plataforman eskegita daude) kontsultak egiteko baliabide onena eta azkarrena dira eta abar. Hau, alde ona da baina azkenaldian, honekin zenbat galdu eta zenbat irabazten dugun hausnartzen saiatu naiz. Jakin badakigu lan tresna dela baina denoi gertatzen zaigu, bat baino gehiagotan gainera, sagarrari koska egiten diogu.

 

Messengerra, egunkariak, jokoak, denetarik! mundu bat hortxe eta zu klase aspergarri batean. Beste egoera bat ere sortzen da, “honek behin aspertu zidan” beraz, ez diot berriz kasurik egingo. Eta gaia interesgarria hala ez, sarea hortxe. Hau gehienetan interesgarria da. Wifi bandak aurrerapenak ekarri ditu baina hainbat klasetan irakasleak ez daki ezta zer egin atentzioa erakartzeko! Zenbat irabazten da Wifiarekin?  Eta zenbat galdu?

 

Irakaslea izango banintz ziur naiz ez nukeela ordenagailuak erabiltzen utziko. Ariketa solteak egiteko egokiak dira, baita hainbat webgune edo datu begiratzeko ere. Dena dela, uste dut HUHEZIn era erabilgarrienean mugitzen hasi direla mundu hau. Berrikin argitaratu zituzten gomendioetan (Etorkizuneko kazetaritzak) blogak irekitzeko gomendatzen zieten ikasleei eta hori sustatzeko, entzun dudanez, zenbait ikasgaietan, blog bat irekitzea eskatzen da. Orain komunikazioko ikasleek bere burutazioak idazteko lekua izango dute, besteekin komunikatzeko. Harreman berriak egiteko, jendea ezagutzeko...

 

 Erronka berriek aukerak zabaltzen dituzte eta hauek aprobetxatzeko gaitasuna da garrantzitsuena. Azken batez, eta Inazio Mujika Iraolak esan zidan lez, blogak dira euskarak garaiz hartu duen trena.

Posted by: Iñaki Landa - Berriki blogerako.2009/04/23 12:23:14.230 GMT+2
Tags: komunikazioa wifi 0 ordenagailuen_erabilera erabilerak blogak web_2 | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/04/23 12:21:13.649 GMT+2

Bologna prozesua nire bizitzan III

Azken bi post-etan prozesu honek ekartzen hasi dituen aldaketak azaldu ditut. Arazo nagusia, dudarik gabe, denbora falta da. Hemendik aurrera ez dut lana eta ikasketak bat egiteko aukera handirik ikusten. Zaila izango da. Bankuen paperak hartuko du garrantzia hartuko du. Ikasle izateko kredituak, interes baxuekin baina kredituak azken batez. Kredituekin lehia eta kreditua mantentzeko ikasketei dedikazio osoa. Ikasketa paraleloak egiteko aukera gutxiago, gizabanakoaren hezkuntza norberaren eskuetatik at. Guzti honekin hizkuntzen afera dago. Nik karrera euskaraz egitea hautatu dut baina gero eta ikasgai gutxiago ditut hautatutako hizkuntzan eta gero eta gehiago gazteleraz. Egun euskaraz bi ikasgai dauzkat, bat tronkala (arte) eta beste guztiak, bost, gazteleraz. Ingelesez ere bat daukat.  

 

Nola aldatuko da kazetaritza? Nora? Uste dut interesak direla gizartea eta kazetaritzaren oinarri. Interesetarako denbora murriztu egingo da klasean ikusitakoa ikasteko denbora juxtua egongo delako. Prozesu honek interes argiak ditu bultzatzaile; enpresa irabazle. Identitatea non? 

 

ECTS, talde lanak, kalkulu Maquiavelikoak, hizkuntza inperialak eta dedikazio osoa. Post-modernitate honen adjektiboak ote? Evaristok zerbait aurreikusi zuen.

 

 

“El mercado laboral pronto va a necesitar 
gente con preparación más competitividad 
no pensar ni criticar, sumisión, adaptación”

 

Evaristo -LPR- Tan sometido

 

Posted by: Iñaki Landa - Berriki blogerako.2009/04/23 12:21:13.649 GMT+2
Tags: euskara dedikazioa denbora bologna kredituak unibertsitatea identitatea enpresa bologna_prozesua | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/04/23 12:20:05.889 GMT+2

Bologna prozesua nire bizitzan II

Aurreko astean Bologna prozesuak nire eguneroko bizitzan duen eragina azaltzen hasi nintzen. Aste honetan prozesu honek ekarri dituen beste ondorio batzuk azalduko ditut.

 

Ikasketa ezberdinak egiten ari diren lagunekin ezberdintasun ugari nabaritu ditut. Abolognatu eta oraindik abolognatu gabekoen arteko ezberdintasunak.   

Klasera joatea derrigorrezkoa da, orduen %20 baino gehiagora agertu ezin baduzu, azterketa eskubidea galtzen da (aldaketak unibertsitate publikoan  horrela eragingo duela diote). Lan egiteko modu berri honekin, talde lanek ikaragarrizko garrantzia hartu dute; notaren %30 baino gehiago ikasgai guztietan beraz, derrigorrezko klaseekin amaitzean –azterketa eskubidea behin bermatua- talde lanak egin behar dituzu arratsaldean nahitaez ikasgaia gainditzeko. Prozesu honek ekarri duen beste berrikuntza bat, orduen kalkulua da. Era Maquiavelliko batean dago dena kalkulatuta. Unibertsitatera heldu nintzen eguna oroitzen dut: “ikasgai hau gainditzeko x lan ordu sartu behar dituzue” (x= lan ordu lan ordu pila ziren). Ez genuen sinetsi. Gure arteko begiradek entzundakoa sinisten ez genuela zioten. Baina begira unibertsitateko web ataritik ateratako kalkulua:

El proceso de aprendizaje en Historia del Arte se lleva a cabo, dentro y fuera del aula, con la siguiente distribución de horas de trabajo del alumno:

- En el aula: 68 horas

1º Exposición teórico-práctica en clases presenciales (54 horas, 31%)

La profesora expondrá cada tema a modo de clase magistral, pero haciendo especial hincapié en la participación del alumno. De este modo, puntualmente planteará cuestiones para la reflexión del grupo que serán trabajadas en clase mediante diferentes estrategias: brainstorming (tormenta de ideas), ejercicios individuales, lectura de textos y debate.

2º Clases prácticas presenciales (13 horas, 8%). Se señalará un día a la semana para el trabajo práctico, consistente en la realización de comentarios de obras de arte o en el desarrollo del trabajo en grupo que se exigirá al final del cuatrimestre.

- Fuera del aula: 108 horas

3º Trabajo en grupo fuera del aula (30 horas, 16%)

4º Estudio individual progresivo y significativo a lo largo del cuatrimestre y para el examen final (78 horas, 45%)”

 

Esan behar da kalkulu hauetan talde lanetarako aurreikusia dagoen denbora errazgainditzen dela sarritan. Arte ikasgaian adibidez, 13,5 ordu aurreikusten ziren azken lana egiteko baina 20 ordu inguru pasa genituen era “duin” batean entregatzeko. 

 

Posted by: Iñaki Landa - Berriki blogerako.2009/04/23 12:20:05.889 GMT+2
Tags: bologna prozesua abolognatuak unibertsitatea orduak bologna_prozesua | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/04/23 12:18:34.494 GMT+2

Bologna prozesua nire bizitzan I

Aritz Garatek Nor da kazetaria egun post-ean eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatutako jardunaldien ondorioetan, hauek irakurri eta nire eguneroko bizitzara aplikatzen saiatu naiz, hots, hausnartzen. Nor da kazetaria egun edo nor izango da kazetari? Unibertsitateak pairatzen ari diren aldaketari buruz ari naiz. Zertan bilakatzen  hasi da unibertsitatea? Nolako irizpideak jarraitzen ditu? Zer nolako eragina dauka honek ikasleon bizimoduan? Zelako aldaketak eragingo ditu gizartean? Post bakar batean ezin da hau guztia erantzun beraz, kredituetatik hasiko naiz.

 

79, 5 kreditu ordaindu ditut aurten. Karrera hau, Giza Zientziak eta Komunikazioa “abolognatua” dago beraz, 66,5 ECTS dira guztira ordaindutako 79,5 kreditu horiek.  ECTS horren adiera ez digu inork azaldu baina sarean bilatu eta esanahia, Europan Credit Transfer System  dela jakin dut,. Unibertsitatera sartu ginenetik ez dugu besterik ezagutu, ECTS sistema eta prozesu honekin bat datozen irizpideak.  

 

Komunikazioa ikasten dugu, logikoa dirudi Unibertsitatetik, instituzio moduan, ikasleekin komunikazio on bat izatea, hau da, prozesu honen gorabeherak azaltzea. Ez da horrela izan, ezer gutxi azaldu digute baina ez dut uste ezer ezkutatzen dutenik, gu bezala daude itxoiten, aldaketak nondik etorriko diren jakin gabe. Nondik dator erreforma nahia? Unibertsitateetatik edo enpresa mundutik?

  Aurreko astean Berrikin idatzi behar nuen, baina ez nuen denborarik izan.

-Ez dut sinisten! -esango dute askok-  Ziur 12:00ak arte lo egon zinela! Edo musean! Edo neskarekin! ...

 

Ez. Motibazioa obligazio bihurtu zen. Motibazioari (Berriki) ordua bilatu behar nion. Talde lanak, klaseak, irakurri beharra eta abar. Denbora gabe geratu nintzen eta gauean oso nekatuta nengoen.

Motibazioa, obligazio.

Aste Santua liburutegian pasa genuen Arte egiten. Behin bukatuta, asteburu honetan Robinson Crusoe irakurri beharko nuke, bi film ikusi, bi talde lanekin hasi –bat astelehenean entregatzeko- eta iragarki bat egin! Eta guretzat? Denborarik ez?

Motibazioa obligazio bihurtu da. Identitatea edo makinak?

 

Eta panorama honekin, larunbatean UEUk antolatutako ikastaro batean izena eman dut! Crusoe beste egun baterako utzi beharko dut.

Posted by: Iñaki Landa - Berriki blogerako.2009/04/23 12:18:34.494 GMT+2
Tags: bolonia_prozesua obligazioak lanak bologna talde_lanak bolonia denbora abolognatuta bologna_prozesua | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/04/23 12:16:54.774 GMT+2

Egunkariak debalde

Azkenaldian dohainik diren egunkariak ugaritu egin dira gure kaleetan. Metro geltokietan, bus paradetan, plaza jendetsuenetan; leku garrantzitsu guztietan. Izen desberdinekin (Metro.....) ezaugarri komun bat daukate; hedabide talde garrantzitsuak daude atzean, Vocento kasu.

8–10 orritan ez da lekurik informazio askorako baina albiste garrantzitsuenak jasotzen dituzte; titulu eta piramide aldrebestuarekin aski. Dena labur-labur futbola eta prentsa arrosa ez ezik. Gure artean dauden tabloid hedatuenak dira. Negozioa non ote dagoen ez dakit baina gero eta gehiago daudenez profita nonbait egon behar da.

Larunbatean blai-blai eginda nengoela egunkari hauetaz oroitu nintzen. Ez horrelako bat eman zidatelako; eskuartean orri gutxiko beste bat izan nuelako baizik. Hau ezberdina zen; euskaraz idatzita, publizitaterik gabe, interesatzen zaizkidan gaiak zeuden eta hori bai, leku guztietan zegoen. Gazteak eta komunikazioa. Gazteak eta eraginkortasuna.

 Lau egun gogor pasa ditugu Lezon; txingorra, haizea eta euria. Gauza asko desitxuratu egin dira kanping denda, topaketa honi buruzko informazioa eta abar. Hori bai, Topagune barnean egon den komunikazio zerbitzua oso ona izan dela nabarmendu izan da. Eraginkorra, aurreko egunari begiratzen ziona baina gaurko “menua” ondo azaltzen zuena.

Eta 8-10 orritan eguneko kronikak egin dituzte albiste garrantzitsuenak jasoz. Titulu eta piramide aldrebestuarekin aski; baina futbola zein prentsa arrosarik gabe; zuri beltzean. Gero eta gehiago entzuten da gazteak alelatuak gaudela, guztiaz paso egiten dugula eta ezer gutxi egiten dugula.

Ezberdinak izango gara hemen? Gazteak jaialdi, eskola... antolatzeko gai gara. Karpak, bideoak, hitzaldiak, tailerrak eta egun horietarako,  kazeta!

Zorionak!

Posted by: Iñaki Landa - Berriki blogerako.2009/04/23 12:16:54.774 GMT+2
Tags: gazteak topagunea debalde komunikabideak | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/04/23 12:15:49.130 GMT+2

Motibazioa

Asko harritzen nau hainbat pertsonek gure morala altxatzeko duten gaitasunak. Gauzak egitera animatzen gaituzte, arazoak beste modu batez ikusten laguntzen gaituzte, buruan sartzen den haize bolada bat bezalakoak dira. Proiektu berriak eragiten dizkigute, ideia izatera laguntzen gaituzte. Astelehenean horrelako pertsona baten hitzaldira joan nintzen, Gioconda Belliren hitzaldira hain zuzen. Aretoa emakumez beteta zegoen, gizon gutxi, gutxiegi. Aurpegietan barre urduriak nabari ziren; eta hasi zen hitzaldia. Zenbait poema irakurri zizkigun gero baita liburu berriaren hainbat zatitxo ere. Eta amaitzean, etxera heldu eta ziur hainbatek idatzi egin zuela. Idaztera, komunikatzera animatzen duelako.

Oso bestelakoa gauza gertatzen da bizitzaren esparru gehienetan. Ez gaituzte ezertara animatzen, ez motibatzen. Hau da nire ustez gizarte honen gaitzik sakonenetakoa. Eta idaztera ez gaituzte, ezta ere, animatzen. Horregatik pozten nau Gioconda edota Eva Forest moduko idazleak egon izana; motibatzea lortzen dutelako.

Unibertsitatean ordea, zenbait irakaslek, ez gaituzte animatzen; hizkera gogorra erabiliz, akojonatu egiten gaituzte, besterik ez. Zalantzen itsasoan murgiltzen gaituzte. Eta idazten hastean beldurrez hasten gara. Irakasteko metodo eraginkorra den ez dakit, asko ikasten dugun, ez dakit baina onena, eta honetaz ziur naiz, ikasleak beste itsaso batean sartzea da. Ozeano batean hobe. Bertan, idatziz eta idatziz, ozeanoaren hondoa ezagutuko baitute, bertan ezkutaturik dauden altxorrak aurkituko baitituzte; hazi egingo direlako. Baina beldurren eta zalantzen itsasoan murgiltzen gaituzte; hondartzan geratuko gara; eta hondartzatik ez ditugu altxor horiek inoiz ezagutuko.

Posted by: Iñaki Landa - Berriki blogerako.2009/04/23 12:15:49.130 GMT+2
Tags: komunikazioa motibazioa | Permalink | Comments (0) | References (0)

Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco