Parte-hartzea espero baino handiagoa izan da, % 34,41 hurbildu baita gaurko egunean AHTren inguruan duen iritzia adieraztera: 349 ezezko, 37 baiezko, 14 txuri eta 2 baliogabetu.
Legorretarrek sekulako lana egin dute eta fruituak jaso ere, jaso dituzte... ZORIONAK!!!
Legorretan otsailaren 15ean ospatuko den herri-galdeketa azken
txanpan sartu da. Legorretako herritarrak hilabeteak daramatzate
Abiadura Handiko Trenaren inguruko herri-kontsulta prestatzen. 325
sinadura lortu zituzten galdeketaren alde eta herrian azpiegiturak
izango duen eraginak sortzen duen ezinegonari ahotsa jartzearren jarri
ziren martxan. Ordudanik
lan handia egin dute, inkesta baten arabera, herritarrek informazio eza
nabarmentzen baitzuten batez ere. Azpiegituraren aldekoek zein
aurkakoek izan dute hilabete hauetan beren argumentuak plazaratzeko.
Legorretako AHT Gelditu! Elkarlanak urtarriletik aurrera
antolatutako ekimenak ugariak izan dira eta azken txanparako hitzaldi
bat (Iñaki Antiguedad, asteartean, 19:00etan), taldeak prestaturiko
DVDaren etxez etxeko banaketa eta Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak,
larunbatean, Tolosako manifestaziora joateko ibilaldia geratzen dira.
• Urtarrilaren 17-18: AHTaren inguruko erakusketa ikusgai egon zen Legorretako plazan.
• Urtarrilak 25: Mendi martxa Legorretan trenaren afekzioa izango luketen inguruetara.
• Urtarrilak 31-otsailak 1: obrek eragingo luketen soinua jarri
zen bozgoragailuetatatik eta aldi berean AHTak eragingo lituzkeen
kalteen inguruko “eskuorria” banatu zen kalean zegoen jendearen artean.
• Otsailak 4: 2. Hitzaldia: “AHTaren lanak eta honen eragiñak
ingurugiroan” Mikel Alvarez-en eskutik. Ondoren, Aitor Esnaola
Legorretar desjabetuak Eusko Jaularitzak desjabetuekin izan duen
jarrera inposatzailea azaldu zuen berak jasan duen esperietzia azalduz.
• Otsailak 6: Gaztetxean ekitaldia:
o Jon plazaola Urretxuarraren monologoa
o Legorretako Elkarlanak herri galdeketaren inguruan prestaturiko DVDaren aurkezpena
o Xikinkei talde pasaitarraren kontzertua
• Otsailak 7: Legorretako Elkarlanak herri galdeketaren inguruan prestaturiko DVDaren emanaldia plazan
• Otsailak 10: 3. Hitzaldia Iñaki Antigüedad-en eskutik. 19:00etan.
• Otsailak 9,10,11,12: Legorretako Elkarlanak herri galdeketaren inguruan prestaturiko DVDa etxez etxe banatuko da.
• Otsailak 14: Ttipi, ttapa, AHT Gelditzera goaz! Goierritik
ibilaldia Tolosako Manifestaziora. Legorretako Berastegi auzoan
ongi-etorria Beasaindik datozenei. Ondoren, kalejira Legorretako
herrian.
OTSAILAK 15: HERRI GALDEKETA
Egunean bertan, hainbat ekimen egingo dira herrian; horien artean,
herriko pelota eskolako umeek erakustaldia egingo dute pilotalekuan,
herri kirolak “desafioa”: trontzan, …. eta pintxoak eta ardoa
dastzatzeko aukera egongo da herriko plazan.
Este sábado, tras la manifestación nacional convocada por AHT Gelditu!
Elkarlana en la localidad alavesa de Urbina, 8 personas eran detenidas
por la Policía Autonómica Vasca. Una de ellas era Aitor Azpuru,
colaborador de esta radio y militante de la Asamblea contra el TAV. Con
Aitor hemos hablado de su detención y su estancia en comisaría, las
continuas provocaciones por parte de los agentes de la Policía
Autonómica, además de preguntarle su lectura sobre lo ocurrido este
sábado en Urbina.
Durangoko Elkarlanaren blogean aurkitu dugu larunbatean, Urbinan gertatutakoaren berri. Goierritik joan ginenok ere gauza bera bizi izan genuenez, hementxe jartzen dizuegu osorik Durangokoek idatzitakoa:
Zaila da urtarrilaren 17an Urbinan gertatutakoa azaltzea. Zaila,
halako errepresio bortitzak ez daukalako inolako azalpenik; zaila, ezin
delako ulertu zelan den posible “pertsona” batek (poliziei hala
deitzerik egonez gero) horrela jokatzea kaputxa baten azpian eta
inpunitatearen babespean; zaila, argi utzi zutelako Urbinan masakrea
bilatu zutela…
Eguna hasteko, Urbinara doazen errepide guztietan Guardia Zibilaren
kontrolak jasan behar izan genituen. Autobus guztiak geratu zituzten,
eta ondorioz, manifestazioa ordu erdi berandu hasi zen. Durangaldetik
joandako autobusetako batean guardia zibilen mehatxuak eta probokazioak
entzun behar izan genituen (”esto es España, esto es una guerra y vais
a caer todos”).
Pixkanaka autobusak eta jendea herrira heldu eta manifestazioa hasi
zen. Jende ugari elkartu ginen eta horrek indarra eman zigun. Bide
osoan polizia autonomikoaren eta obretako zaindarien presentzia
nabarmena zen. Beldurra eman nahi ziguten, eta benetan beldurgarria zen
hainbeste polizia ikustea, baina, hala ere, jendeak ziurtasun osoz egin
zuen aurrera.
Manifestazioa amaitu zenean, ehunka eta ehunka pertsona obretan
sartzen ahalegindu ginen eta talde batzuek bertara heltzea lortu zuten.
Berehala, polizia autonomikoen erantzun basatia hasi zen. Beste ehunka
pertsona ondoko landan geratu behar izan ginen, ezin baikinen gehiago
gerturatu polizien pilotakadak zirela eta. Obretara heldu zirenak
lurrean eseri ziren protesta baketsua egiteko asmoz. Poliziek, ordea,
hasieratik ekin zioten euren aurka erabateko bortizkeriaz: pilotakadak,
porra kolpeak, furgonetak ziztu bizian obretan zeuden pertsonen
artetik… Ondoko landan geundenok ahal izan genuen moduan babestu ginen
erasotik, izan ere, pilotakadak etengabeak ziren eta alde guztietatik
heltzen zitzaizkigun. Karga haietan, gure inguruan pertsona bat ikusi
genuen sudurrean pilotakada jaso zuena. Obretara sartu zirenak egurtu
eta handik bota ondoren, haietako bi atxilotu zituzten han bertan.
Poliziaren erasoaren ondoren, eta orduan bakarrik, hasi ziren batzuk
harriak jaurtitzen erasoari erantzuteko (eta ez alderantziz
komunikabide gehienek zabaldu duten moduan).
Atxilotuei babesa emateko eta protesta egiten jarraitzeko jende pilo
bat luzaroan egon ginen obren ondoan eta bitartean beste asko
herrirantz itzuli ginen. Urbinara bueltatu ginenok, denetarik jasan
behar izan genuen bidean, eta gehienak identifikatu gintuzten.
Bitartean, obretan geundenoi albiste beldurgarriak heltzen zitzaizkigun
telefonoz herritik: polizien furgoneta piloa ari zen obretarantz joaten
manifestazioa egin genuen pistatik bertatik, guri bidea ixteko asmoz.
Poliziek pilotak bota eta bota jarraitzen zuten amaitu zitzaizkienera
arte; orduan, beste furgoneta bat agertu zen eta pilota gehiago ekarri
zizkieten. Helikopteroa ere etengabe ibili zen gure buruen gainean. Une
batzuetan lurretik oso-oso metro gutxira ibili zen, modu
arriskutsuan (eskuetan geneuzkan banderolak eusteko ere indarra egin
behar zen, helikopteroak sortutako haizea zela eta).
Azkenean, obretatik alde egitea eta herrira itzultzea erabaki
genuen. Lehenago, pertsona bi, besoak altxatuta eta oso
astiro, poliziengana hurbiltzen saiatu ziren atxilotuei buruz
galdetzeko, baina gerturatzen ere ez zieten utzi, pilotak jaurtitzeko
eskopetekin apuntatu baitzieten. Buelta eman eta itzultzen hasi
ginenean, berriz hasi zitzaizkigun pilotakadak botatzen atzetik.
Korrika hasi behar izan ginen landa guztia zeharkatu eta pistara
heltzeko eta jende ugarik jaso zituen pilotakadak: batzuei lepoan eman
zieten; beste baten bat, korrika zihoan bitartean, orkatilan pilotakada
jaso eta lurrera erori zen…
Pistan sartu eta bueltatzen hasi ginenean, polizia guztiak
furgonetak han utzita gure atzetik hasi ziren korrika eta kargatzen.
Pista estua zen eta ezin genuen arineketan egin, ehunka pertsona
baikeunden. Atzetik segika eta pilotakadaka geneuzkan bitartean,
bagenekien laster aurretik ere agertuko zitzaizkigula. Harrituta
geunden: ze demontre egin behar ote digute? Erotu egin dira? Zer asmo
daukate?
Azkenean poiliziaz osatutako lerro bat topatu genuen aurrez aurre,
eta une hartan, batzuk menditik joan ginen ihesi. Beste batzuk aurrera
egiten saiatu ginen eta berriro ere karga bortitza jasan genuen. Leku
horretan bertan, pista obren azpitik pasatzen da, zubi baten azpitik.
Zubipe horretakoa benetan beldurgarria izan zen: bazterretatik egin
genuen aurrera ahal zen moduan, baina poliziek porrekin egurtu
gintuzten, pilotakadak botatzen hasi ziren zubipean inolako kontrolik
gabe, edonorantz, edonori edonon jotzeko moduan… Zubipean, pilotakaden
tiro hotsek itzelezko oihartzuna egiten zuten, eta leku itxi batean
egonda pilotak edozein aldetatik etorri zitezkeen errebotez. Burua
besoekin babestu, makurtu eta aurrerantz korrika egitea baino ezin
genuen egin. Une horretan, Durangaldeko pertsona bati metro gutxira
jaurtitako pilotakada jo zioten orkatilean. Karga horretan ere
atxiloketak egon ziren. Gutako baten batek esandakoaren arabera, sekula
ez du horrelako beldurrik izan: zubipeko 20-30 metroak amaibakoak izan
ziren; ezin genuen begiratu pilotak nondik zetozen edo poliziak non
agertuko zitzaizkigun porra eskuan zutela; arineketan baino ezin zen
egin, baina hainbeste jende egonda hori ere zaila zen;
zubipeko pilotakaden oihartzunak nerbioak dantzan jartzen zizkigun…
Nola edo hala aurrera egitea lortu genuen. Jende asko herrenka
zihoan hartutako kolpeengatik, baina hala ere ahal genuen moduan
korrika joan behar izan ginen. Herrira heltzeko gutxi falta zenean,
inguruko beste pista batean furgoneta bi agertu ziren, eta ondorioz,
buelta handiagoa egin behar izan genuen herrira jaisteko. Ez genuen
ezer ulertzen eta ez genekien noiz demontre utziko gintuzten bakean.
Bitartean, menditik beste talde bat noraezean zebilen zubipeko
kargatik ihesi. Talde horretakook etengabe izan genuen helikopteroa
buru gainean eta itzulinguru ugari egin behar izan genituen azkenean
herrira iristeko.
Herrira iristean Durangaldeko jende gehiena autobusetarantz joan
ginen. Autobusak Urbinako industriagunean zeuden, autobiaren beste
aldean. Ordurako, herriaren irteera guztiak poliziaz josita zeuden, eta
autobusen inguruan ere furgoneta pilo bat zeuden. Autobus bi irteten
ahalegindu zirenean, poliziek autobusak geldiarazi zituzten eta jende
guztia jaitsiarazi eta hormara begira jarri zuten.
Bitartean, Urbinako kaleetatik ibiltzea ikaragarria zen, nonahi
baitzegoen jendea zaurituta: batzuk herrenka, besteren bat bekokian
izotza jarrita kolpeengatik… Geroago ere, autobusean etxerantz
gentozela telefonoz jakin genuen herrian bertan poliziak oraindik
sarraskia luzatzen ari zirela basakeria osoz.
Urbinako gertaerak oso-oso larriak izan ziren. EAJk, bere borreroen
bidez, argi utzi nahi izan zigun ez digutela aukerarik txikiena ere
eman behar gure oposizioa adierazteko. Ibarretxek eta Gereñuk sarritan
esan dute AHTren kontra egotea zilegi dela eta oposizio hori bermatuta
dagoela baketsua bada. Urbinako protesta ezin baketsuagoa izan zen gure
aldetik. Desobedientzia zibil masiboa egitea zen asmoa; obrak modu
baketsuan okupatzea. Baina beltzez jantzitako borreroek indarkeria
basatiz erantzun ziguten. Non geratzen dira orduan Ibarretxe eta
Gereñuren hitz hipokritak?
Urbinako kopuruak beldurgarriak dira: atxilotu ugari, hainbat
pertsona ospitalean, ehunka zauritu, milaka pertsona identifikatuta
Urbinarako bidean eta Urbinan bertan… Bai, kopuru handiak, baina kopuru
horiek handiak badira arrazoi bakarrarengatik da: hantxe jende piloa
egon ginelako. Eta horrek argi uzten du herri honetako zati handi bat
AHTren aurka gaudela eta prest gaudela gure konpromisoaren bidez gure
lurraren eta gizarte eredu justuaren alde borrokatzeko.
Larunbatean Urbinan beldurtu nahi izan gintuzten. Mezu garbia bidali
nahi izan ziguten: zerbait egiten ahalegintzen bazarete, badakizue zer
jasoko duzuen. Baina ez dezatela pentsatu EAJk, EAk, PSOEk eta PPk
horrela ezer lortuko dutenik, ez.
Azkenik, guztiz lotsagarria izan zen komunikabide gehienek
(salbuespen pare bat kenduta) zapatuan eta igandean izan zuten jarrera.
Herrizaingo Sailaren bertsio ofiziala, gezurrez betetakoa, baino ez
zuten zabaldu. Komunikabide horiek guztiek, tartean denok ordaintzen
ditugun komunikabide publikoek, ez zuten egia esan, egia ezkutatu egin
zuten bertsio polizialaren atzean babestuta, Jaurlaritzari ez
zitzaiolako komeni gizarteak egia jakitea, izan ere, zelan demontre
azalduko du Jaurlaritzak sarraskia eragin duela manifestazio baketsu
baten aurka?
Komunikabide gehienak eurekin daude, beraz, garrantzitsua da gutako
bakoitzak gure artean egia zabaltzea eta gutako bakoitza komunikabide
izatea, gizarteak jakin dezan Urbinan benetan zer gertatu zen.
Argi dugu gure bidea zuzena dela, eta ez erasoekin, ez
atxiloketekin, ez mehatxuekin, ez gaituzte isilaraziko. Gero eta
ozenago eta gero arrazoi handiagoz ohikatuko dugu:
Duela hilabete batzuk, Legorretako bizilagun bat bere etxe inguruan
makinak jarri zituztela konturatu zen. Langileena zuzendu zen zertan
ari ziren galdetzeko, bai baitzekien lur horien jabeak ziurrenik
baimenik eman ez ziela eta hor zeudela ere ez zekiela. Langileek
(sondeoak egiten ari zirenek) ez zioten baimenaren papera erakutsi nahi
izan. Bizilagunak bere susmoak egiaztatu zituen, ez zuten inolako
paperik. Langileen nagusiarekin hitz egin nahi zuela adierazi zienean
ere, ezezkoa jaso zuen. Inolako argibiderik eman gabe makinak sartu eta
sondeoak egiten baziharduten ere, bizilagunari entzungor egiten
jarraitu zuten langileek. Liskarrean ari zirela, langileek ertzaintzari
hots egin zioten. Hauek iritsi zirenean, langileei baimena erakusteko
eskatzea ez zitzaien burutik pasa ere egin, zuzenean bizilagunari
egotzi zioten bertan emandako liskarra. Horren guztiaren ondorioz,
lurjabeen oinarrizko eskubidea praktikan jartzen saiatu zen Legorretako bizilaguna epaitu nahi dute bihar, goizeko 11:00etan, Tolosako epaitegian.
Ez da inolaz ere, horrelako zerbait gertatu den lehen aldia.
Hamaika dira lurjabeen baimenik gabe egindako sondeoak, beren
eskubideak oinarri hartuta baimena eman nahi izan ez duten lurjabeei
egindako meatxuak, ertzaintzak berak ilegalki sondeoak egiten ari
zirenak beharrean, lurjabeak berak salatu dituzten kasuak... Hamaika
aldiz urratu dituzte lurjabeei nahitaezko desjabetza krudelen prozesuan
onartzen zaizkien oinarrizko eskubideak. Goierriko AHT Gelditu!
Elkarlanak askotan salatu izan ditu kasu horiek guztiak, eta oraingoan,
babes osoa erakutsi nahi dio bihar epaitua izango den Legorretako
bizilagunari, ez baitago eskubiderik, legez eta legez kanpo herritarron
gainetik pasatzeko ohitura duten horiek babestu eta, gainera,
herritarroi gutxieneko errespetua zapaltzeko.
“Nola liteke enpresa eraikitzaileek herritarrek baino informazio
gehiago izatea? Zer ari zaizkigu ezkutatzen? ¿Que nos esconden? AHTren
arduradun politikoen jarrera salatuko dugu! AHT gelditu, Stop TAV”.