Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2006/07/25

San Kristobal auzoko biribilgunea egiteko obrak atzeratu dituzte.

Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak akordio berri bat lortu dute eta, azkenean, datorren urtean egingo dituzte lanak.

Trafiko arazoak saihestu eta oinezkoen segurtasuna bermatu asmoz, San Kristobal eta Altamira auzoetako sarbideetan biribilgune bat eraikitzeko asmoa agertu zuen bere garaian Udalak. Hasiera batean, urte honen bukaeran hasiko ziren errotonda egiteko obrak, baina azkenean, datorren urtera arte atzeratu dituzte lanak.

Udal ordezkariek egiaztatu dutenaren arabera, biribilgunea egiteko Bizkaiko Foru Aldundiarekin lortutako hitzarmena moldatu dute. 2005eko urrian eman zuten, hain zuzen ere, biribilgunea eraikitzeko proiektuaren berri. Garai hartan, obrak egiteko 348.000 euroko laguntza onartu zuela jakinarazi zuen Foru Aldundiak. Obrak datorren urtera arte atzeratuz gero, berriz, laguntza handiagoa litzatekeela adierazi zuten.

Azkenean, akordio berri batera iritsi dira Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia. Hartara, 848.000 euro esleitu ditu azkenean Herri Lan eta garraio sailak biribilgunearen obretarako. Beraz, 2007an hasiko dira San Kristobal eta Altamira auzoak Gernika-Bermeo errepidearekin (BI-2235) lotuko dituen errotonda berriaren obrak.

Errotondaren erradioa

Guztira 20 metro inguruko erradioa izango du errotonda berriak. Hori dela eta, beharrezkoa izango da errepide inguruko maldari zati bat kentzea.

Biribilgunea egiteko beharrezko lursailak lortzearen ardura Busturiako Udalarena izango da. Horretarako, lursailen jabeekin akordioak lortu beharko ditu. Beste alde batetik, errotonda egiteko obrekin batera, inguru osoaren urbanizazioa ere egin beharko dute. Besteak beste, espaloiak egin, argiztapen sistema berria jarri eta beharrezko seinaleztapena jarri biribilgunearen inguru osoan.

Proiektuaren helburuak

Bizkaiko errepide mapako puntu beltz garrantzitsuenetakoa da errotonda kokatuko den tokia. Biribilgune berriarekin, gaur egun sortzen diren trafiko arazoak ekidin gura dituzte, bizilagunen segurtasuna hobetzeaz gain.

Izan ere, ibilgailuek ikuspen arazoak eta biratzeko arazoak izaten dituzte gune horretan. Gainera, trafikoaren abiadura handia dela eta, oinezkoentzako dagoen istripu arriskua handia izaten da eta, hain zuzen ere, hori saihestu gura dute.

Baina horiek ez dira izango mota horretako arazoak saihesteko Busturian egingo dituzten obra bakarrak. Helburu berdinekin beste bi errotonda ere egingo baitituzte: Bat hilerrirako sarbidean, eta bestea, berriz, Abiña hondartza- rako sarreran.

Posted by: auzoarteko.2006/07/25
Tags: hondartzak san abiña proiektua trafiko kristobal garraio ibilgailuak biribilgunea errotonda diputazioa helburuak udala kotxeak bizkaia urdaibai aldundia herri eusko foru busturialdea lanak lursailak errepideak busturia akordioa bizkaiko la arazoak sarbideak altamira akordioak jaurlaritza obrak maldak hilerria | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru