100 azatza eta azkenak berezia izan behar zuen. Eta hala da. Gurean elkarte eredugarririk bada kulturgintzan, hori Bertsozale Elkartea da. Auto-antolaketa, independentzia, nazio eta herri/auzo mailak ondo uztartuta, transmisioa eta transgresioa, indibidualtasuna eta kolektiboa, ekimen txiki eta handiak, lagun giroa eta lehiaketa, zaleak eta profesionalak.   Eta, gainera, euskararen etorkizunerako estrategikoa. Eta ez diot nik, “Bertsolaritzaren garrantzia” izeneko dokumentuak baizik:   Biziberritze prozesuan den hizkuntza batentzat bere baitan halako errealitate ba...


Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Bertsolaritzaren meza nagusia atzo izan zen. Eta oraindik ajea itzela dakar horrek. Bihotzak sentimenez bete zizkiguten atzo zortzi bertsolariek. Baina azatzetan txapelketa txikiagoei leku egitea ere gustatzen zaigu. Eta horregatik bertsoarekin zerikusia duen, baina txapelketa nagusia ez den zerbaitekin nator gaurkoan.   Zarauzko Kopla Txapelketa urtero egiten da, ametsen fabrikan, Putzuzulon. Aurtengoa abenduaren 20an izango da. Zintzarriaren bila hainbat bertsolari ibiliko dira nor baino nor. Txapelketa freskoa, arina, bizia, txinpartaduna, umoretsua nahi izanez gero, ez galdu Zarauz...


Bertsolari Asier Altuna, 2011 Luzemetraia. Bertsolaritzari buruz pelikula bat egitea zen abiapuntua. Bidean ixiltasuna, poesia, biluztasuna eta bapatekotasunaren amildegia topatu genituen. Inprobisatzen bukatu genduen. Bertsolari pelikula dokumentala Donostiako 2011 zinemaldiko sekzio ofizialean aurkeztu zen. Ondoren Euskal herria, Madril eta Bartzelonako areto komertzialetan estreinatu zen, 16.000 ikusle baino gehiagok ikusi zuten pelikula zine aretoetan. Ondoren, herriz herri proiekzio ezberdinak egin ziren gehienetan pelikulako protagonisten solasaldiekin. Munduko zine jaial...


Bertsolaritzaren inguruan hainbat lehiaketa egiten dira han-hemenka. Bat-bateko bertsoen txapelketez gain, bertso-paper lehiaketa ugari egiten dira.Iaz arte, Beasainen ere egiten zen bertso-paper lehiaketa. Baina … lehiaketari buelta bat eman eta bideo bidezko lehiaketa egin zuten. Aurten lehiaketa horren bigarren urtea da. Bertso movie da! dauka izena ekimenak.Ekimen berritzailea da, bideo bidezko sorkuntza, euskara, bertsoa eta parte hartzea uztartzen duena. Eta, gainera, interneten eskegitzen dituzte bideoak. Iazko bideo bat hemen, kasurako:


Hemen da bertsozaleontzako bi urtetik behin Bizarrainek eskaintzen duen aukera. Hartu tarte bat eta idatzi zenbait bertso, epemuga: APIRILAREN 30a. Animooo! BALDINTZAK: IV. Bertsopaper Lehiaketa. Baldintzak from Bizarrain Kultur Elkartea


43. azatzak Algortan topatu du lur emankorra. Algortako bertsolari eskola1980an sortu zen. Euskal Herriko lehenengoetarikoa, Xabier Amurizaren itzalpean sortua, Trino Azkoitiak eta Andoni Iriondok gidatuta.Historia oparoa du Algortako bertsolari eskolak, 32 urtetakoa dagoeneko. Historia horren zati bat ALBEkoek dute euren blogean. Baina … historiak historia, oraina eta etorkizuna ere badu Algortako bertso harrobiak.Hiru jarduera nagusi egiten ditu ALBEk:- Eskolak eman nagusi zein gaztetxoei. - Eskolan aritzen diren bertsolariek plazarako saltoa eman dezaten lagundu.- Ekitaldiak antolatu...


Garaiak latzak dira herrigintzan, auzogintzan eta kulturgintzan gabiltzanontzat. Eta Arabako bertsozale elkarteko egoera ere ez da samurra. Atxikimendu bilketa martxan dago gainera. Hala ere, 33. azatza Arabako bertsozale elkarteari buruzkoa egin nahi nuen egoera horren latza zenik jakin gabe. Eta asmoak aurrera darrai.Araba zazpigarren alaba izan da eta da gure herrian. Eta bertsotan ere hala da. Hala ere, azken urte hauetan arabarrek bertsogintzan egin duten lana itzelezkoa da. Ia eskualde guztietan daude bertso-eskolak (Aiaran, Gasteizen, Lautadan, Kanpezu inguruan, Zuialdean eta...


Euskarazko kulturgintza ekitaldien artean, bertsoak leku zentrala du, izan du eta, zorionez, izango du. Eta 22 azatz egin ostean, bertsoa aipatu ere ez.Bertsolari filma estreinatu berri dute (bide batez azken aldian euskarazko zinemagintzak perlatxo onak utzi dizkigu, Urte berri on Amona, kasurako). Eta film honek ondo baino hobeto islatzen du zer den bertsolaritza eta bertsogintza. Goitik behera eta behetik gora. Euskal Herrian euskaldunen eta erdaldunen artean aurkezteko ezin hobea eta atzerrian geure ohitura “bitxi” hau ezagutarazi eta erakusteko itzela.BERTSOLARI PILOTO SPANISH ...


Azatzak 17: Auspoa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-09-09 07:56

Euskaltzaindiak webgunea berritu du. Eta berritze horretan Auspoa bilduma osoa ekarri du webgunera. Auspoa, horrela h barik.Zer da Auspoa ba? Auspoa bilduma Antonio Zabalak egindako bilduma da, batez ere, bertsolaritzari buruzkoa. 300 liburutik gora digitalizatu eta webgunera ekarri dituzte, geure herriaren zatitxo bat denon eskura ipiniz.


Deustualdean Elorri Bertso-Eskola Elkartea sortu dugu, batez ere, gazteen artean bertsolaritza sustatzeko helburuarekin. Etxahun Lekue izango da irakaslea.Eskolaren aurkezpen ekitaldia ekainaren 8an, asteazkena, arratsaldeko 19.00etatik aurrera Deustuko Ikastolan. Patxi Erezkano Elkartearen sustatzailea


Igandean abiatuko da Altzako XI. Bertso Astea. Hona hemen egitaraua: Maiatzak 1: bertso jaialdia Maialen Lujanbio, Sustrai Kolina, Sebastian Lizaso, Igor Elortza, Iker Zubeldia. Gai-jartzailea: Unai Elizasu. Altzagaina (Plaza gorria). 18:00. Maiatzak 3: irakurketa kantatua Altzako bertsolariak bizi berrituz. Tomasene K. E. 19:30. Maiatzak 6: bertso saio musikatua Manex Mujika, Jokin Labaien, Ainhoa Agirreazaldegi eta Xamoa (Hamaika bertute). Nido Taberna (Herrera). 22:00. Maiatzak 7: Erregea eta bufoia banketean Ander Lipus + Jexux Mari Irazu Bertso-antzerki afaria Altzatarrak...


Aurreko post-etan geure ikasleek Latiorroko ikastetxean burututako saioaren argazkiak eskegi bagenituen ere, orain bideo batzuk zintzilikatuko ditugu.   Bertan institutuko ikasle batzuk bertsotan ( Ane eta Leire behealdean; Ainielle, Maialen eta Mari goialdean) ari dira. Irudien kalitatea ez da oso ona baina  ez da gauza gutxi. Zorionak artistei eta frogak egiten segituko dugu.      


Latiorron bertsotan

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-05-08 13:42

Aurreko batean kanta-saioaren kronika egin genizuen; orain institutuko ikasleek Latiorroko ikastetxera egindako bisitaldiaren bertso-saioa erakutsi nahi dizugu.Goialdean talde osoaren erretratua duzue, Lukas aurrean dagoela.Behean klikatuz gero partehartzaile guztiak ikus daitezke argazki-sortan; agertzen den honetan (ezker-eskuin ordenean) Icíar eta Maitane daude eta hurrengoak hauexek dira: Itziar eta Nahikari; Kristina eta Amaia; Mikel; Julen; Aitor eta Jon; Eider eta Zuriñe; Lukas; Leire; Ane; Eneko; Ruben; eta amaitzeko hirukotea: Maialen, Mari eta Ainielle. Biba ziek!!From Latiorron b...


Joxe Lizaso 2009ko apirilaren 1ean hil zen Azpeitian, 82 urterekin.Joxe Lizaso bertsolaria hil zen, 2009ko apirilaren 1ean jazo zen gertaera, 82 urte zituela. Duela bi aste aldaka batetik operatu zuten eta osasunez ongi bazegoen ere, etxean zendu zen. Joxe Lizaso bertsotan.    Iturria: www.Bertsoa.comLizaso orain bi aste operatu zuten aldaka batetik  baina dena ongi bazihoan ere atzo arratsaldean zendu zen etxean.   17 urterekin kantatu zuen lehen aldiz oholtza gainean eta 64 urte plazaz-plaza ibili bazen ere, azken urteetan ez zen taula gainera igo.Joxe Liz...


MIntzakide Mendi Taldeak igande honetan Agiñara joateko txangoa antolatu du. Informazio gehiago Mintzakide Mendi Taldeko blogean.Atarrabiako Karrikaluze elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako antzerki zikloaren hirugarren eta azken emanaldirako gonbidapen pare bat zozketatuko ditugu. Zozketa hurrengo ostegunean, apirilaren 23an, eginen dugu. Grönholm Metodoa antzezlanerako sariduna Uharteko Izaskun izan da. Zorionak Izaskun!! Apirilaren 24an ERREGEA ETA BUFOIA emanaldia eskainiko dute Ander Lipus eta Andoni Egañak. Emanaldia 22:00etan hasiko da Atarrabiako Gune Eszenikoan. Gon...


Emakumearen Egunerako bertsoak ere izan genituen entzungai.Argazki-sortan hauexek dituzue ikasle partaideak, ezker-eskuin izenak esanda: Iciar eta Maitane; Ainara eta Idoia; Cris eta Amaia; Eider eta Julene; Ane eta Ainielle; Julen; Nerea biak; Leire; Eider eta Ainhize; Itziar eta Nahikari; Rubén; Eneko; Ainhize eta Zuriñe. Zorionak denei, artista!   From Bertsotan Emakumearen Eguna 09 Instian   Botatako guztiak bildu ez baditugu ere, hona hemen horietako batzuk. Triptikoan itsatsitako bertsoa Salma Nah-k egina da:   Emakumeen bizitza gogor bezain eder lehen zulo beltzea...


Azken urteotan sendotuz doan Arabako bertsolari txapelketa hastear dago. Lehen kanporaketa Aiaraldean izango da, Amurrion hain justu. Hona hemen wikipediako esteka, informazio gehiago lortzeko. http://eu.wikipedia.org/wiki/2009ko_Arabako_Bertsolari_Txapelketa  


bertsolaritza

antropologia 1456130916436 antropologia | 2008-12-16 12:40

  ZER DA BERTSOA?   Xabier Amurizak bi puntutan honela laburbiltzen du bertsolaritza:   Neurriz eta errimaz kantatzea hitza horra hor zer kirol mota den bertsolaritza.   Era berean, Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasuaren Bat-bateko bertsolaritza liburuan, kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldi bat bezala definitzen da. Doinua, errima eta neurria bertsoaren alderdi teknikoak baino ez dira, hala ere. "Bertsoari kalitate maila bere arrazoibidearen indarrak edo bere balio poetiko-erretorikoek emango diote".     BERTSOLA...


Agenda: Azaroak 12 asteazkena Ipuin Kontalaria: “Iturri amaitezina ”.18:00etan Aranguren Ibarreko Kultur Etxean. Azaroak 13 osteguna, IZETA SARIA BERTSO JAIALDIA. Iker Gorosterrazu, Garazi Taberna, Aritz Saragueta, Maialen Belarra, Egoitz Gorosterrazu, Ioar Tainta, Patxi Castillo, Saioa Alkaiza.19:00etan Iruñeko Hizkuntza Eskolan. Azaroak 13 osteguna, Kukubiltxoren “Haritzaren azalera zehatza” 20:30ean Nafarroako Antzerki Eskolan. Azaroak 14 ostirala, Irakurriz libertitzen gara literatur solasaldia: Pello Lizarralderen Iragaitzaz liburua. 20:00etan ...


Aste honetan zehar lehenbiziko taldeak elkartzen hasi dira. Oraindik jasotzen ari gara izena emateko fitxak, beraz oraindik ez baldin bagara zuekin kontaktuan jarri, pazientzia pixka bat eskatzen dizuegu, eta hurrengo egunetan zehar jarriko gara harremanetan zuekin.   Mintzakidetik antolatzen diren saioekin jarraituz, Mintzakide Mendi Taldeak, beste txango bat eginen du azaroaren 9an Malloak mendizerrara. Aste honetako agendatxoa: Musika: Ruper Ordorika, azaroak 6, osteguna 20:00etan Gaiarre antzokian.Napoka Iria, (argazkian) araroak 7, ostirala, 20:00etan Atarrabi...


Mintzakide aurkezpenak: Bihar, Urriak 28, asteartea Tafallako Baigorri elkartean arratsaldeko 20:00etan. Urriak 29 asteazkena, Zizur Nagusiko Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30ean.Agenda: Urriak 30, osteguna: Bertso Saioa (Bertsoaroa 2008): Julen Zelaieta, Xabi Paia, Igor Elortza, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Jon Barberena. Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian.   Urriak 31 ostirala: DIAPORAMA: ILLIMANI:BOLIVIAKO IZPIAK ETA HIZKIAK. (AMETS ARZALLUS ETA TXOMIN TXUEKA) Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko Auditorioa Eguzki plaza (Mutiloagoiti) 20:30.   Azar...


Azken urteotako bidea jarraituz, aurten ere hasi dugu bertso eskolan ikasturtea. Aurpegi ezagunak gehienak, nahiz eta tartean berririk agertu. Garazi, Ane, Ane, Mikel eta Goranek jarraituko dute arduradun lanetan, lanerako prest, indartsu gainera. Ikasleen artean berriz Maddi, Mikel, Arkaitz, Haizea, Oier, Mikel eta Ekaitzi, Beñat eta Iñigo batu zaizkie, bertsoekiko zaletasuna landu nahian. Urtean zehar hamaika ekintza eta jaialdi egingo ditugu aurten ere, eta joango gara banan banan kontatzen lehiohonetatik.


Pasa den ostiralean, hilak 23, jokatu zen Oñatin Gipuzkoako eskolarteko bertolari txapelketaren laugarren eta azken kanporaketa. Han kantatu zuen Elgoibarko taldeak, Urretxuko beste bi talderekin batera. Haizea Beristain, Arkaitz Oteiza, Mikel Gurrutxaga eta Maddi Mendibilek saio borobila osatu zuten, eta txalo pila entzuteaz gain, jendeak beren lana goraipatu zuen. Aurten parte hartzen zuten lehen urtea izanik, ziu hurrengo urteetan beren maila hobetzen joango direla.tu     Bestalde, Mikel Olaizolak Elgoibarko kanporaketan parte hartu zuen, lehen aldiz txapelketan herritarr...


Bertsolaritza

txokoa 1456153394317 Gure txokoa | 2008-04-20 15:37

    Oraingoan bertsolaritzari buruz berba eingotsuegu. Danok jakin badakigu zer dan hau, baie zenbatek bultzetan dozue geure kulturaren hain adierazgarri dan hauxia??    Egie esan, Goizalderi ez iako askorik gustetan, baie neuk oso gustuko dekodaz. Parre itzelak botetan direz bertsolari da bertsoekaz. Hoxegatik dabiltza plazatik plazara, festaz festa kantetan, jendea entreteniduteko da denboraldi ederra eskeintzeko.    Bilboko festatan eon ziran, adibidez, bai eta Galdakoko gaixetan bere. Bai batan da baita bestien be oso bertso alaiak eskeini eb...