Azatzak 77: Zarauzko Kopla Txapelketa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-12-16 09:01

Bertsolaritzaren meza nagusia atzo izan zen. Eta oraindik ajea itzela dakar horrek. Bihotzak sentimenez bete zizkiguten atzo zortzi bertsolariek. Baina azatzetan txapelketa txikiagoei leku egitea ere gustatzen zaigu. Eta horregatik bertsoarekin zerikusia duen, baina txapelketa nagusia ez den zerbaitekin nator gaurkoan.

 

Zarauzko Kopla Txapelketa urtero egiten da, ametsen fabrikan, Putzuzulon. Aurtengoa abenduaren 20an izango da. Zintzarriaren bila hainbat bertsolari ibiliko dira nor baino nor.

Txapelketa freskoa, arina, bizia, txinpartaduna, umoretsua nahi izanez gero, ez galdu Zarauzko saio hau. Ez zaizue damutuko!


Utzi iruzkina: