Ikasturte hasiera, Mendi Taldea eta agendatxoa.

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2008-11-04 17:49

Aste honetan zehar lehenbiziko taldeak elkartzen hasi dira. Oraindik jasotzen ari gara izena emateko fitxak, beraz oraindik ez baldin bagara zuekin kontaktuan jarri, pazientzia pixka bat eskatzen dizuegu, eta hurrengo egunetan zehar jarriko gara harremanetan zuekin.

 

Mintzakidetik antolatzen diren saioekin jarraituz, Mintzakide Mendi Taldeak, beste txango bat eginen du azaroaren 9an Malloak mendizerrara.


Aste honetako agendatxoa:

Musika:

  • Ruper Ordorika, azaroak 6, osteguna 20:00etan Gaiarre antzokian.
  • Napoka Iria, (argazkian) araroak 7, ostirala, 20:00etan Atarrabiako Gune Eszenikoan. Antolatzaileak: Atarrabiako Karrikaluze eta Atarrabiako IKA euskaltegia.

 

Bestelakoak:

  • Euskalerria irratia 20. urteurreneko besta: ENTXUFERIK GABE. 19:00etan Barañaingo Auditorioan. Gonbidapenak: 948 17 01 51 edo administrazioa@euskalerriai.com
  • Osasunaren partidak euskaraz  Zaldiko elkartean.


Utzi iruzkina: