Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukusumuxuko kamisetak eta bestelako saritxoak jasoko dituzu, Iruñerriko Mintzakide egitasmoa laguntzeagatik, babesteagatik....

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2014-01-08 12:03

Euskaltzaleok:
Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez 
dadin.
Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu.
Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu zuen ekarpenak eskertzeko, saritzeko.
 
Kanpaina,  urtarrilaren 20an bukatuko da.  Epe muga hurbil dugun honetan,  azken txanpan sartuta,  berriz ere zuregana jotzen dugu, nahi izanez gero,   ekarpena egin dezazun. Hori bi modutan egin dezakezu:



  • ·   Mezu hau zure lagun,  bazkide, lankide, kazetari eta ezagunei birbidaliz, sare sozialen bidez…
  • ·        Nahi duzun kopuruan  diru ekarpena eginez: Trukean Kukuxumusuk diseinaturiko produktuak edo mintza egunerako bazkari txartelak jaso ditzakezu. Gonbidatu lagunak Mintzaeguneko bazkarira eta bide batez Iruñerriko Mintzakide egitasmoa egonkortzen lagundu!

Diru ekarpena egiteko bideak:
·        Ondoko helbidera linkatuta  :
o ekarpena egiteko gidatxoa ( 10 minutu): http://goo.gl/CNv9uO
·        3035 0139 75 1390024599 Kontu korrontean diru sarrera eginez: 
o   Izen, abizena eta tfno ( zurekin harremanetan jartzeko)

Aldez aurretik mila esker aunitz.   Denok gara Mintzakide!!





Utzi iruzkina: