Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2009/06/23 17:45:27.750 GMT+2

OHARRA

Bizarrain kultura elkarteak kezka azaldu nahi du Ainara Vazquez Bagerakide eta altzatar laguna atxilotu dutelako. Eskatzen dugu bere eskubideak bermatzea, ez inkomunikatzea, eta senideei baimena ematea ikus dezaten. Euskararen normalizazioaren alde elkarrekin lan egin dugu Bagerarekin Ainararen bidez eta, horregatik, badakigu pertsona ona eta euskaltzale hobea dela. Guztia lehenbailehen argitzea exijitzen dugu. Ainara kalean nahi dugu, gurekin
argia

Posted by: bizarrain.2009/06/23 17:45:27.750 GMT+2
Tags: | Permalink

2009/06/12 12:47:04.406 GMT+2

Zozketaren emaitzak

Altzako Euskaraz Bai Zozketaren zenbaki sarituak hauek izan dira:

·         1go saria: Janari-saskia Imanol harategiaren eskutik: 3068

·         2. saria: Nido tabernan bazkaria bi lagunentzako: 1113

·         3. saria: Hitza egunkarian urtebeteko harpidetza Bizarrainen eskutik: 0231

 

Zorionak sarituei, eta jai onak pasa guztiok!


Posted by: bizarrain.2009/06/12 12:47:04.406 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/03 10:13:28.656 GMT+2

Euskaraz bizitzeko gida

Donostialdean Bai Euskarari Ziurtagiria duten 205 entitateen gida argitaratu dugu Altzako Bizarrain eta Donostiako Euskarak Batzen elkarteok eta Ziurtagiriaren Elkarteak, bigarren urtez.  Aurtengo gidak, iazkoak baino 49 zerbitzu gehiago jaso ditu. Liburuxkaren 6.000 ale kaleratu dira, eta Irutxuloko Hitzaren harpidedunei banatu zaie. Gainontzekoak, ziurtagiria duten saltokiek eta enpresek banatuko dituzte beren bezeroen artean.

Gidaren bidez Altza eta Donostiako euskalgintzak dei egin nahi die euskaltzaleei euskaraz bizitzeko olatura atxiki daitezen, euskaldunok euskaraz bizitzeko jarrera gure egin eta indartuz gero, bizkortu baitezakegu eragile sozial eta politikoek euskararekiko jokabide aktiboak izatea. Euskaraz bizitzeko tresna baliagarri eta erakargarria izan nahi du gidak. (+)

  

argazkian ageri dira, ezker eskuin, Jexux Arrizabalaga (Batzen), Saioa Labaka (Bizarrain) eta Rober Gutierrez (Ziurtagiriaren Elkartea)


Posted by: bizarrain.2009/06/03 10:13:28.656 GMT+2
Tags: euskara gida ziurtagiria euskaraz_bizi | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/05/26 17:00:29.897 GMT+2

Lor itzazu Euskaraz bai zozketaren txartelak

Euskaraz bai zozketa abian da, laugarren urtez jarraian. Bai Euskarari Ziurtagiria duten Altzako entitateek beren bezero eta kide zaretenei oparituko dizkizuete zozketaren zenbakiak, zuen leialtasuna eskertu nahirik. Sariak izango dira Imanol Harategiak eskainiko duen janari-saskia, Nido tabernak oparituko duen bi pertsonentzako bazkaria eta Bizarrain elkarteak bere gain hartuko duen Hitza egunkarian urte bateko harpidetza.


Posted by: bizarrain.2009/05/26 17:00:29.897 GMT+2
Tags: zozketa euskara | Permalink | Comments (1) | References (0)

2009/05/17 20:30:36.852 GMT+2

Altzako I. Bertsopaper Lehiaketaren sari-banaketa

Iñigo Legorburu Arregi errenteriarra izan da Bertsopaper Lehiaketako irabazlea, Marko inkonparable horri lanari esker. Altzako onenaren saria, exequo banatu da, eta Santi Zapirain Elizalde eta Xabier Mujika Casares izan dira irabazleak. Sari banaketa maiatzaren 15ean, egin da Nido tabernan, Hudaltzainak bertso-taldearen saioaren baitan.
 
Ezker-eskuin, Iñigo Legorburu lehen saria jasotzen, eta Bizarrain elkarteko Zigor Etxeburua saria ematen
 
Altzako Onenari saria jasotzen, ezker-eskuin, Santi Zapirain eta Xabier Mujika

Altzako Altzako I. Bertsopaper Lehiaketaren saridunak, ezker-eskuin, Santi Zapirain, Iñigo Legorburu eta Xabier Mujika

Posted by: bizarrain.2009/05/17 20:30:36.852 GMT+2
Tags: sari-banaketa bertsopaper _lehiaketa | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/05/14 19:06:38.306 GMT+2

Altzako I. bertsopaper lehiaketaren IRABAZLEAK

Bizarrain Kultura-Elkarteak antolatu duen I. Bertsopaper Lehiaketa amaitu da. Guztira, hamar lan jaso ditu elkarteak eta lehiaketaren irabazleak erabaki ditu.

Iñigo Legorburu Arregi errenteriarra izan da Bertsopaper Lehiaketako irabazlea, Marko inkonparable horri lanari esker. Donostia izan da bertso sarituen gaia.  Altzako onenaren saria, berriz, bi pertsonen esku geratu da, exequo, Santi Zapirain Elizalde eta Xabier Mujika Casares izan dira irabazleak. Sarien banaketa maiatzaren 15ean, bihar, egingo da Herrerako Nido tabernan, Hudaltzainak-en bertso-saioa hasi aurretik, 22:00etan.   

Lehiaketako epaimahaikideak Juan Mari Irigoien idazlea, Unai Elizasu bertso gai-jartzailea eta Bizarrain elkarteko Luis Mari Ralla izan dira. Aurkeztutako lanen maila ona nabarmendu dute.

Hitza, Pasaian


Argazkiak.org | ALTZAKO I. BERTSOPAPER LEHIAKETAKO epaimahaia © cc-by-sa: Bizarrain

Posted by: bizarrain.2009/05/14 19:06:38.306 GMT+2
Tags: bertsopaper irabazleak _lehiaketa | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/05/12 10:37:42.517 GMT+2

Aseguru agiriak ere, euskaraz

Bertako euskalgintzako erakundeek bultzatuta , Altzan jada abian jarri dute ekimena norbanako, enpresa, saloki eta bestelako entitateei beren aseguruak euskaratzeko gonbita luzatuz. HITZA (+)

Posted by: bizarrain.2009/05/12 10:37:42.517 GMT+2
Tags: euskara aseguru_agiriak | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/05/07 12:47:01.199 GMT+2

Iritzia: Euskaraz seguruago



Euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza da eta euskal herritar guztion hizkuntza izatea nahi dugu. Aukera hori hartu dugunontzat euskaraz bizitzeko baldintzak sortu nahi ditu euskalgintzak. (+)

Posted by: bizarrain.2009/05/07 12:47:01.199 GMT+2
Tags: euskaraz_bai kontseilua asegurua aseguru-etxe | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/04/23 17:37:38.138 GMT+2

Euskaraz seguruago

Kontseiluak, Behatokiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak aseguru-etxeetan eragiteko Euskaraz seguruago kanpaina abiatu dute, eta Altzan Bizarrainek garatuko du. Euskaldunok euskaraz bizi nahi dugu, baina nabarmenak dira egunero topatzen ditugun ezintasunak. Horien adibide dira aseguru-etxeekin izaten ditugun hartu-emanak. Euskaraz seguruago kanpainaren helburua da aseguru-etxeek eskaintzen duten zerbitzua euskaraz ere jasotzea.

Norbanako euskaltzaleei (eta era guztietako gizarte-eragile eta entitateei) luzatzen dizuegu parte hartzeko deia. Gehiago jakiteko klikatu hemen.



Posted by: bizarrain.2009/04/23 17:37:38.138 GMT+2
Tags: aseguru-etxe euskaraz_seguruago | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/04/05 21:45:46.381 GMT+2

Altzako I. BERTSOPAPER LEHIAKETA

Altzako I. Bertsopaper lehiaketa antolatu du Bizarrain kultura-elkarteak. Lehiaketa helduei zuzenduta dago eta gaia eta neurria libreak izango dira.

Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 8a baino lehen bidali beharko dituzte lanak, Bizarrain kultura-elkartearen helbidera. Informazio gehiago hemen.


Posted by: bizarrain.2009/04/05 21:45:46.381 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco