Hernanin bigarren aldiz antolatu dute Tilos 7 Pasa Txapelketa. Udazkenean jokatu zen lehen edizioa eta aste honetan bertan jarri da abian bigarrena, udaberriaren atarian.Pala txapelketa herrikoia da eta Tilosetan jokatzen da, gomazko pilotarekin, herriaren erdigunean dagoen frontoi irekian. Martxoaren 12an hasi eta hiru hilabeteren buruan amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek, ekainaren erdialdera.Emakumeen txapelketan 9 bikotek jardungo dute, 5 eta 4ko multzoetan banatuta. Hauen partidak 18:45ean hasita jokatuko dira, astelehenetik ostegunera bitartean. Gizonezkoetan 30etik gora dira.H...


Gaur astebete ospatu zen Donostian Lilatoi lasterketaren 23. edizioa. Aurreko hainbat urtetan bezala bat baino gehiago izan ziren Emakumea Pilotari taldearekin lasterka 5 kilometroak osatu zituztenak. Hona hemen talde argazkia:Bejondeizuela!


Igandean, hilak 4, ospatuko da Donostian Lilaton korrikaldiaren 23. edizioa. Bulebarrean hasi eta amaituko da erreibindikazio kutsu handia duen, eta emakumearen nazioarteko egunaren aitzakian, orain bi hamarkada pasatxo antolatzen hasi zen lasterketa hau.Aurreko urteetan pilotari bat baino gehiagok irten izan dute bertan parte hartuz. Aurten, ordea, ez dakigu ziur, Kutxa Sariko finalen egun eta ordu berean izango baita.Informazio gehiagorako: Lilaton


Auzorock 2 jaialdian, herritar batek diruzorro gorri bat galdu zuen. Bertan, bi USB zituen jabeak lanerako materialarekin. Laguntzerik izanez gero jar zaitez gurekin harremanetan, xjauzolanean@hotmail.com helbidera idatziz edo kalean bertan.Mila esker!


Larunbatean, hilaren 25ean, izango da Donostiako III. Emakumearen Triatloia, Atletico San Sebastian taldeak antolatuta. Aurreko bi edizioetan ere parte hartu izan dute Emakumea Pilotarin jardun izan duten edo diharduten pilotari zein teknikariren bat edo bestek. Aurten ikusi egin beharko da...  Edonork egiteko moduko proba da, hiru kiroletan gutxieneko segurtasuna izanez gero bederen, distantziak oso laburrak baitira. Egokia izan liteke lehen triatloi bezala, adibidez.Probaren datuak:Igeriketa: 250m.Bizikleta: 8km.Korrika: 2km.Arratsaldeko 15:00etan emango zaio irteera, Kontxako hondar...


Aste Santuko oporretan emango dute estreinekoz telebistan Lilaton Taldeak ekoitziriko "Emakumeak Plazan" dokumentala. Herri kiroletan ari diren emakumeen inguruan egindako erreportaia da, aizkolariak, harrijasotzaileak, sokatiralariak, arraunlariak, idi-probalariak eta pilotariak ageri dira, besteren artean.Apirilaren 22an emango dute, ETB3 katean, 22:35ean.


Ostiraleko Berria egunkarian Patxi Juaristi soziologoaren gogoeta interesgarri batekin egin nuen topo. Emakume kirolariek eta emakumeek egiten dituzten kirolek komunikabideetan duten agerpenaren ingurukoa da. Patxi Juaristi - Emakume kirolaria komunikabideetanOn dagizuela!


Atzoko Berria egunkaria esku artean hartu eta bakarren batek, behintzat, hartu zuen ezustekoa. Igandeetako alean, azken orrian, egin ohi dituzten elkarrizketetako protagonista Patri Espinar izan da, besteak beste, paletaria eta Emakumea Pilotari egitasmoko teknikarietako bat. Inork irakurtzeko aukerarik ez izan eta harra piztu bazaio ondorengo loturan "klik" egin dezake.Patri Espinar. Berria - PlazaOn dagizuela!


Aurreko ostiralean ireki zituen ateak Hernanin Pelotadenda txoko berriak.Ohiko kirol dendetako produktuez gain pilotari eskainitako txoko berezi eta material jakina ere eskuragarri daude bertan. Internet bidez ere saltzen dute materiala.Web gunea


Atzo ospatu zen Donostiako kaleetan 22. Lilatoia, emakumeen aldarrikapen eta festa lasterketa herrikoia. 2000 emakume inguruk hartu zituzten hiriburuko kaleak goizeko 11.00etan ekin zitzaion 5 kilometroko ibilbidean. Bertan ziren, tropel ezberdinetan sakabanatuta (batzuk "korporatibista" jantzita, beste batzuk ez), Emakumea Pilotariko pilotari federatuak, teknikariren batzuk, aisialdiko ikastaroetako parte hartzaileak eta, era batean edo bestean, zuzenago edo zeharkago, egitasmo honekin lotura duten hainbat eta hainbat lagun, ziento erdi bai gutxi gorabehera (argazkian gutxi batzuk daude).&...


Bi aste eskas barru, martxoaren 13an, burutuko da, Donostian, 5km-ko emakumeentzako lasterketa herrikoia. Aurtengoa 22. edizioa da. Boulevardean da hitzordua, goizeko 11:00etan. Izenematea martxoaren 10era arte dago irekita, eta dagoeneko ia 1500 lagunek egin dute.Iaz Emakumea Pilotariko elastikoak soinean taldetxo batek parte hartu zuen (ziren denak ez daude argazkian, baina...), esperientzia positiboa izan zen eta aurten ere badute asmorik zenbaitek. Informazio gehiago: Lilaton taldeaIzenematea: Kirolprobak.comInork bertan parte hartzeko interesik izan eta Emakumea Pilotariko kamiseta l...


Lilaton taldeak duela urtebete baino lehenagotik jardun du emakumeak herri kirolean duen presentzia ardatz hartuta dokumental baten prestaketan eta aste honetan bertan burutuko dute aurkezpena.Hona hemen hitzorduaren gaineko xehetasunak:Eguna: Martxoak 3, ostegunaOrdua: 20:00Lekua: Kutxa Aretoa (Arrasate kalea 12, Donostia)Pilota munduko kide batzuk ere elkarrizketatu zituzten bere garaian, tartean Txikita de Aizarna erraketista, goi mailako emakume pilotariak eta Emakumea Pilotari egitasmoko teknikariren bat edo beste. Denok zaudete aurkezpenera gonbidatuta!


Larunbateko finalaren zain gaudela aprobetxatuz, eta txoko honi bizitasun pixka bat eman asmoz, PORRA jarriko dugu martxan. Lehen lau postuetako bikoteak nola sailkatuko diren eskatuko dizuegu, 1.tik 4.era arteko sailkapena zehaztea. Hemen aukerak: 1. ESPINAR-RUIZ DE LARRAMENDI edo ETCHELECU-MONTES 2. ESPINAR-RUIZ DE LARRAMENDI edo ETCHELECU-MONTES 3. MUNETA-GRACIET edo CASET-MENDIZABAL 4. MUNETA-GRACIET edo CASET-MENDIZABAL Asmatzaile guztien artean Emakumea Pilotari kit bat zozketatuko dugu larunbatean, pilotalekuan bertan. Parte hartzeko Erantzunak klikatu eta zuen izenarekin b...


Ligaxkako azken jardunaldia baino ez da falta Kutxa Sariko finalerdietan zein lau bikote arituko diren ezagutzeko. Beraz, gaur zortzi, hilaren 13an, lau bikoteen izenak jakin arteko epea zabalduko dugu txoko honetan bakoitzak zuen apustua egin dezazuen (mezu honi erantzutea nahikoa da).Hona hemen multzo bakoitzeko egoera: A multzoa ETCHELECU-MONTES sailkatuak ESPINAR-RUIZ DE LARRAMENDI ELGUEZABAL-AROZENA B multzoa CASET-MENDIZABAL MUNETA-GRACIET MANZISIDOR-SERRE Gogoratu multzo bakoi...


ETBn duela egun gutxi emakume pilotarien inguruan emandako erreportaitxo bat duzue hemen ikusgai. Su-Berri elkarteko Maider Mendizabal, Nagore Arozena, Patri Espinar eta Ainhoa Garmendia ageri dira bertan, Nerea Aliasek aurkezten duen saioan. ETB1en bihar goizeko 11etan eskainiko dute. Han ikusterik ez duenak azpian du lotura:Sut&Blai bideoaOn dagizuela!


Emakumea Pilotari egitasmoaren baitan, aspaldiko urteotako asmo bat gauzatze bidean jarriko da laster barru, hau da, paleta ikastaroak ematen diharduten edo emateko prest leudekeenentzat formazio ikastaroa. Bertan, besteak beste, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaz hitz egingo da eta begiralearen gida bat ere aurkeztuko da (ohiko akatsak eta berauen zuzenketa, entrenamenduen egitura, saioen plangintza, etab.). Hona hemen egun eta orduei buruz zehaztasun gehixeago: Noiz: Azaroak 5, 19:00-21:00 Azaroak 6, 10:00-13:00 Non: Anoetako Kirol Etxean (Donostia) Izenematea: Gipuzkoako Euskal Pi...


Eskuak izerditan, hankak dardarka, eztarriak urratzear, bihotzak irten beharrean,... Emozioak pil-pilean eta kirioak dantzan. Hori eta gehiago bizi izan genuen iragan larunbatean, hilak 9, Paueko trinketera Munduko Pilota Txapelketako gomazko paletako finala ikustera hurbildu ginenok. Edo, bai gutako batzuk bederen. Bagenekien garaipena euskaldunentzat izango zela hasi aurretik, baina, azken tantoan erabaki zen urreak Hego ala Ipar Euskal Herrirako bidea hartuko zuen, ordubetetik gora eta 800 pilotakada inguru iraun zuen partida ezin estuagoan. Txapelketa Gorria Emaitza Urdina ...


Bihar, hilak 9, gaueko 9etatik aurrera jokatuko da Paueko trinketean urriaren 1etik abian den Munduko Pilota Txapelketako nesken trinketeko gomazko paletako finala. Aurreikuspenak bete egin dira eta gehienek espero zuten finala izango da, hau da, euskaldunak euskaldunen aurka. Lastima beste herrialde batzuen izenean aritu beharra. Oraindik ez dakigu zein lau pilotari (2 bikote) arituko diren nor baino nor, baina, lehia estu bezain emozioz beterikoa izatea espero da, ligaxkan ere 30-27 amaitu baitzuten. Orduko hartan hegoaldekoak izan ziren nagusi. Hona hemen talde bakoitzeko partaideak...


Iragan larunbatean, hilak 26, ospatu zen Donostian Emakumearen II. Triatloia. Eta, nola ez, ia ohitura bihurtu dela dirudienez, bertan parte hartu zutenen artean hamar-hamabostek loturaren bat dute gure proiektuarekin: paleta ikastaroetako ikasle, teknikari, teknikari ohi, lagun paletariren baten lagun,... 280 emakumek hartu zuten parte eta hiru kirol batean osatu zituzten: 250 m. igerian, 8 km bizikletan eta 2 km korrika. Hasteko oso proba polita da, erabat parte-hartzailea, emakumeek baino ezin dute parte hartu eta giroa benetan aparta dela ziurta dezakegu.     Parte hart...


Normalean beroa (ez halako euri erauntsiak eta freskura, behintzat) eta udako oporraldiaren hasiera izaten ditu ezaugarri Emakumea Pilotari proiektuaren baitako saioen amaierako jardunak. Urrian, nesken kasuan, eta azaroan, emakumeenean, hasiriko ikasturtea ziaboga hartu eta azken esprintean sartu da dagoeneko. Gauzak hala, dagoeneko amaitu dira hainbat Nesken Paleta Eskoletako entrenamendu saioak (Ibarra, Ataun, Aia, Azpeitia, Zarautz,...) eta emakumeen paleta ikastarorik gehienak (Hernani, Ibarra, Zarautz, Getaria,...), aldiz, aste hondar honen eta hurrengoaren artean emang...


Premia handi xamarra zuela jakitun ginen, baina, ez dugu gaur arte behar beste asti hartu. Hortaz, hona hemen gehituriko album berrien zerrenda: Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Saria 2010 - 1.jardunaldia Emakumea Pilotari Eguna 2010 Emakumezkoen Gipuzkoako III. Txapelketa Herrikoia Trinketeko IV. Emakumea Pilotari Txapelketa - 1. mailako finala Trinketeko IV. Emakumea Pilotari Txapelketa - 2. mailako final laurdena Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Saria 2010 - Aurkezpena Trinketeko IV. Emakumea Pilotari Txapelketa - 5.jardunaldia (Gaska) Trinketeko IV. Emakumea Pilotari Txapelke...


Gaur bertan, apirilaren 29an, grabatu eta, okerrik ezean, eskainiko dute ETB1eko Maddalen Iriarteren Azpimarra saioan pilotari urretxuarraren iritzia. Emakumeaz eta pilotaz eginiko gogoeta izango da ikusgai. Saioan solaskide ezberdinak, binaka, aktualitateari buruzko analisi eta eztabaidak burutzen aritzen dira. Amaiera aldera, berriz, zutabe grabatu bat ematen dute, askotariko iritziak biltzeko asmoz. Arratsaldeko 19:35etik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.


Eguraldi iragarpena dela eta, bertan behera geratuko dira asteburu honetako partida guztiak. Ondo ibili elurretan!


Datorren larunbatean, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko egunean, bertso-pilota ekitaldia izango da Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Bertan parte hartuko dute Emakumea Pilotari proiektuaren baitan dabiltzan lau palistek, besteak beste.                   Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak antolatzen duen Martxoan Bertsoa bertsoaren inguruko zikloaren baitan dago kokatuta ekitaldi hau. Urtero berrikuntzaren bat egin asmotan ibiltzen direnez, aurten aukera aprobetxatu eta bertako kide baten laguntzaz berts...