Uxue Fernandezen iritzia ETB1eko Azpimarra saioan

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-04-29 10:59

Gaur bertan, apirilaren 29an, grabatu eta, okerrik ezean, eskainiko dute ETB1eko Maddalen Iriarteren Azpimarra saioan pilotari urretxuarraren iritzia. Emakumeaz eta pilotaz eginiko gogoeta izango da ikusgai.

Saioan solaskide ezberdinak, binaka, aktualitateari buruzko analisi eta eztabaidak burutzen aritzen dira. Amaiera aldera, berriz, zutabe grabatu bat ematen dute, askotariko iritziak biltzeko asmoz. Arratsaldeko 19:35etik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.


Utzi iruzkina: