22. Lilatoia ate joka

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-03-01 22:24

Bi aste eskas barru, martxoaren 13an, burutuko da, Donostian, 5km-ko emakumeentzako lasterketa herrikoia. Aurtengoa 22. edizioa da. Boulevardean da hitzordua, goizeko 11:00etan. Izenematea martxoaren 10era arte dago irekita, eta dagoeneko ia 1500 lagunek egin dute.



Iaz Emakumea Pilotariko elastikoak soinean taldetxo batek parte hartu zuen (ziren denak ez daude argazkian, baina...), esperientzia positiboa izan zen eta aurten ere badute asmorik zenbaitek.

Informazio gehiago: Lilaton taldea
Izenematea: Kirolprobak.com

Inork bertan parte hartzeko interesik izan eta Emakumea Pilotariko kamiseta lortu nahiko balu lasai jarri gutakoren batekin harremanetan.


Utzi iruzkina: