"Emakumeak plazan" dokumentala. Estreinaldia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-02-28 11:36

Lilaton taldeak duela urtebete baino lehenagotik jardun du emakumeak herri kirolean duen presentzia ardatz hartuta dokumental baten prestaketan eta aste honetan bertan burutuko dute aurkezpena.

Hona hemen hitzorduaren gaineko xehetasunak:

  • Eguna: Martxoak 3, osteguna
  • Ordua: 20:00
  • Lekua: Kutxa Aretoa (Arrasate kalea 12, Donostia)
Pilota munduko kide batzuk ere elkarrizketatu zituzten bere garaian, tartean Txikita de Aizarna erraketista, goi mailako emakume pilotariak eta Emakumea Pilotari egitasmoko teknikariren bat edo beste.

Denok zaudete aurkezpenera gonbidatuta!


Utzi iruzkina: