Ikastaro eta paleta saioak amaieratik oso gertu

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-06-16 14:02

Normalean beroa (ez halako euri erauntsiak eta freskura, behintzat) eta udako oporraldiaren hasiera izaten ditu ezaugarri Emakumea Pilotari proiektuaren baitako saioen amaierako jardunak.

Urrian, nesken kasuan, eta azaroan, emakumeenean, hasiriko ikasturtea ziaboga hartu eta azken esprintean sartu da dagoeneko. Gauzak hala, dagoeneko amaitu dira hainbat Nesken Paleta Eskoletako entrenamendu saioak (Ibarra, Ataun, Aia, Azpeitia, Zarautz,...) eta emakumeen paleta ikastarorik gehienak (Hernani, Ibarra, Zarautz, Getaria,...), aldiz, aste hondar honen eta hurrengoaren artean emango dira amaitutzat.

Ikasturte honetan ere gure artean izan zaituztegunoi (eta egon nahi baina arrazoi ezberdinak tarteko posible izan ez duzuenoi), beraz, mila esker eta atera zukua udari!


Utzi iruzkina: