Txistu y Tamboliñ

Galdera bat daukat Euskaltzaindiarentzat: Zergatik New Zealand da Zeelanda Berria eta New York ez da York Berria?  Eta zer esan Newtoni buruz? Zergatik ez da Tonberri? Hartzen ote ditu erabakiak Euskaltzaindiak ilogikaren sagarrondopean, baina sagarrak barik meloiak jausten zaizkie? Ur-gazle


Dinosauroak

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-07-03 20:37

Antzinako Egiptoko dinastien eta faraoien handitasuna basamortuko harea artean birrindu zen. Erromako inperio erraldoia naipe-gaztelu baten antzera jausi zen. Sobiet Batasunaren burdinazko boterea puska askotan desegin zen. Betiko ziruditen zibilizazioak hondar bihurtu ziren. Non daude dinosauroak, galdetzen dute labezomorroek. Handinahiek ulertu beharko lukete arriskutsua dela uzkia eguzkia lakoa izan nahi izatea.   Bernardo Kapanaga


Sekula ez dut sinistu tximeleta-efektuan eta horrelako pitokerietan. Atzo arte. Atzo, dutxatu barik bainatu egin nintzen. Eta hara: bainu-ontzia hutsitu nuenean, itsas maila jaisten hasi zen Bizkaiko golkoan.  Esango didazue horri marea behera esaten zaiola, eta horren eragilea Ilargia dela, eta ez nire bainu-ontzia. Ba, badakizue zer esaten dizuedan? Hemendik aurrera bainu-ontzian egingo dut txiza. Ea nor ausartzen den uda honetan gure hondartzetan bainatzen...   Orin O'connors      


Meteoritoa

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-06-30 12:00

Gaur, bazkalondoko kafea hartzen gabiltzala, deskuiduan lez, zera esan diet lagunei: -Gaur gauean ez da jausiko meteorito bat herrian. Isiltasuna apurtzearren esan diet, zeren adiskidetasunak deserosotasun hori dauka: isilik egon zaitezke hamar minutuan, ordu laurdenean, ordu erdian... adiskidetasun horretan ezelako arrakalarik sorrarazi barik. Niretzat, berriz, isiltasuna objektu astuna da, itsasoaren hondora zaramatzan aingura. Are gehiago esango dut: lagunen isiltasun tematia susmagarria iruditu zait. "Seguru zerbait ezkutatzen ari direla", pentsatu dut, mesfidati. Hori du isiltasunak...


Orion

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-06-29 07:47

Gaur lehengusu Doroteorekin egin dut topo Atxarten. Ordu erdi eduki nau, berba eta berba, euskaldunok Oriongo konstelaziotik gatozela azaltzen. -Orduan ni ez naiz benetako euskalduna -eten diot- ze ni, etorri, Alluitzen tontorretik nator. Bernardo Kapanaga


Ongi eTOURri

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-06-27 09:52

Ajurianean batzartuta dago krisi-gabinetea. Egun gutxi falta dira Tourra hasteko, eta Ertzainas en lucha kolektiboaren mehatxua inoiz baino errealagoa da: haien eskakizunak onartu ezean, Tourrik ez dela egongo ziurtatu dute.  -Barregarri geratuko gara munduaren aurrean -kexatu da lehendakaria, mukizapiaz bekokiko izerdia lehortuz. -Ea, inork badu buruhauste honetarako konponbiderik? Batzartutakoek elkarri begiratu diote, baina inork ez du murtik ere esan, harik eta Euskara Sustatzeko zuzendariak, zein mahai luzeari erantsita dagoen ikasmahai batean jarrita baitago, kolkorako hit...


-Errusiar panpinen antzera, errusiar tankeak deritzon panpina sortu dute mutikoentzat: tankearen barruan beste tanke bat, haren barruan beste bat, haren barruan beste bat... -Eta zer dago azken tankearen barruan? Errusiar soldaduak? -Ez. Barraskiloa. Bernardo Kapanaga  


Erantzuna

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-06-25 19:16

New Yorkera nindoan hegazkinean, eta azafatak paper bat eman zidan. Badakizue, ea zertara zoazen AEBra eta ea asmorik duzun hango presidentea hiltzeko. Tentazio handiegia izan zen: baietz erantzun nuen. Aireportuko polizia-postura heldu nintzenean, azafata ikusi nuen agenteari belarrira zeozer esaten. Hiru polizia oldartu zitzaizkidan, eta gela txiki batera eraman ninduten, arrastaka. Ozta-ozta ulertu nien presidentearen hilketaz akusatzen nindutela. Azafatak berretsi zuen nik baiezko erantzuna markatu nuen une berean topatu zutela presidentea hilda Etxe Zurian, boligrafo bat eztarrian sa...


Emazteak atearen ondoan utzi zidan motxila zaharra. -Bota edukiontzira. Maiztuta dago. Aditz hori gustatzen zait: maiztu. Aitortu behar dut oso irizpide desberdinak ditugula maizteari buruz. Nirea askoz laxoagoa da, jakina. Niretzat oraindik erabilgarria dena harentzat piltzarra da. Azkenean, gure arteko ika-mikak beti amaitzen dira modu berean: atearen ondoan jartzen dituenak ezbairik gabe bota beharreko zirtzilak dira.  -Ados, banoa motxila botatzera -erantzun nion. Horixe da gure ika-mika guztien azken hitza. Ze hori bai, azken hitza beti da nirea: ados. Hala ere, edu...


Epitafioa

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-06-13 22:24

Problema bat daukat: ez daukat problemarik. Ron Sniakin


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak