Txistu y Tamboliñ

Neguko egun baten, txitxarra inurriarenera joan zen. -Gosetuta nago. Emango zenidake zure biltegitik janari apur bat? -Jakina! Hartu nahi duzun guztia. -Eta hori?  Zer dela eta? -Ipuin klasikoak iraultzea gustatzen zait, besterik ez. Bernardo Kapanaga


Neguko egun baten, txitxarra inurriarenera joan zen. -Gosetuta nago. Emango zenidake zure biltegitik janari apur bat? -Ezta pentsatu ere! Zergatik eman zenuen uda guztia kantuan, ni lanean nenbilen bitartean nire biltegia janariz betetzeko? -Nire kantuak zure lanaren aringarri zirenez, abesti bat amaitu bezain laster "beste bat, beste bat, beste bat" hasten zinelako. Bernardo Kapanaga 


Ba ei dago Afrikan, Kong mendikatean, mendi bat deitzen dena Kili-Kilimanjaro. Ez baduzu sekula entzun mendikate horren izena, esango dizut aspaldiko mapa batzuetan agertzen dela, esate baterako James Rennel kartografoak 1798an, Aaron Arrowsmithek 1802an eta John Carek 1805ean argitaratutakoetan, hurrenez hurren.  Mapa horien berri izan zuten zenbait esploratzaile europarrek Afrikara jo zuten, mendi misteriotsu horien bila. Bada, horietako bat Humberto Amantegi durangarra izan zen. 1856 urtean abiatu zen Afrikarantz, berak asmatutako ibilgailu batean. Esan daiteke ibilgailu hori bizik...


Domina

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2024-03-02 11:56

Jenerala enperadorearen aurrean zegoen, domina jasotzeko gertu. Lurralde zabala okupatu berri zuen inperioarentzat mendebaldeko mugatik haruntz. -Eta? Non daude gudako zauriak? -itaundu zion enperadoreak, ez baitzion ikusi soinean ezta urraturik txikiena ere. -Enperadore jauna, ez zen gudarik izan. Etsaien armada aldendua zen, eta armen beharrik gabe hartu genuen lurraldea. Orduan, domina kutxatxoan sartuta, zera erantzun zion enperadoreak: -Gudarik gabeko konkistek ez dute dominarik merezi. Mendi garai baten tontorrera zalgurdian heltzea bezain ezdeusa da. Dominek zauriak eskatzen ditu...


Azken agurra

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2024-01-13 09:20

Tanatoriora joan gara gure lagunari azken agurra egitera. Koitaduak bart bere burua garbitu zuen, xanpuarekin. Bernardo Kapanaga


-Gure aberriaren etorkizuna arriskuan dago! -esan zien elizaren aurrean bilduei iluntzero arrosarioa megafono batez lagunduta errezatzeko buruzagitza zuen ultrakatolikoak. Hotz handia egiten zuen, baina akelarre erlijioso haren gidariak sutsuki hitz egiten zuen, Jaungoikoaren sasia erraietan erretzen izango balu bezala. Megafonoa ezpainen aurrean jarri, eta, inguruan zuen tropa eskastua adoretzeko, egunero errepikatzen zuen kontsigna bota zuen: -Gure aberria salbatuko bada, gure otoitzei esker izango da!  Fededun integristek banderak altxatu zituzten, Jaungoikoaren arreta erakartzek...


Esker ona

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-12-31 10:02

Partidu Populistak erraz irabazi zituen hauteskundeak. Gakoa hautagaiaren orrazkera anarkikoa izan zen, haren txima orraztugabeak. Horixe zen buruzagi populisten arrakastaren sekretua, hain zuzen ere. Hauteskundeak irabazi izana eskertzeko, presidentea hiriburuko auzo pobreenera joan zen bere populismoa paseiatzera, han lortu baitzituen emaitzarik onenak. Pobre populismozaleek txaloka eta bibaka hartu zuten euren idolo orraztugabe berria. Presidenteak gortea zekarren haren atzetik, AIT (Atzamarrez Izendatutako Funtzionarioak) erakunde berriko langileez osatua. Haien lehen eginkizuna "Txir...


Netanyahu israeldarren presidenteak jakin zuenean juduen erregea jaio berri zela, Shabak barne segurtasunerako agentziari agindu zion iker zezan jaioberri hartaz esaten zena egia zenentz. Shabaken txostena irakurrita, umea arriskugarria izan zitekeela pentsatu zuen, eta hiltzea erabaki zuen, haren gurasoak Hamaseko kideak zirela argudiatuta. Misila jaurtitzeko agindu zuen. "Nik ez dut kale egingo", pentsatu zuen, bi mila urte lehenago Herodesi gertatu zitzaiona gogoratuta. Bernardo Kapanaga


Mezak latinez ematen zirenean, ba ei zegoen abade perfekziozale bat berbaren bat ondo esaten ez zuenean berriro hasten zena meza ematen, hasieratik. Jainkoa hain perfekziozalea izan balitz, ez zen inoiz helduko zazpigarren egunera. Bernardo Kapanaga


Diktadorea hilzorian dago, bere jauregian. Ez dago bakarrik: emaztea du ohe ondoan. Gelaren isiltasunean, begiak itxita ari da errezatzen, senarraren arimaren alde. Baina senarrak ez dio entzuten, konorte barik dago ohean. Une batean, emazteak begiak zabaldu eta ezinegona igarri dio aurpegian, bizitzan egindako bidegabekerien erruduntasunak eraginda akaso. Beharbada amesgaiztoren bat du, eta amesgaizto horretan jauregiaren kanpoaldean elkartu den jendetza entzun du. Bere aurka ari dira, eta oso haserre dirudite. Ohean, diktadorearen aurpegiak izua islatu du: jauregiko ateak apurtuta, ...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak