Txistu y Tamboliñ

2023ko abenduan gaude. Nagusiak misila jaurtitzeko agindu dio soldaduari. Soldaduak badaki misilak ospitale bat suntsituko duela, ehunka zauritu eta hildako eragingo dituela, eta misila jaurtitzeko arrazoiak (ospitalearen azpian, tuneletan, terroristak ostentzen ei dira) ez duela zuritzen hainbeste pertsona errugabe akabatzea. Eta, hala ere,  adimen naturalak botoia sakatzeko esan dio soldaduari, misila jaurtitzeko, sentimenduen gainetik obedientzia dagoelako. Obedientzia: kontzientziaren ahotsa isilarazten duen mozala. 2024ko abenduan gaude. Terroristen aurkako gerra ez da oraindik a...


Literatura-mugimendu hark, dena idatzita dagoela iritzita, literatura-immobilismoa aldarrikatu zuen.  Aldarrikapen haren testigantza moduan, argazkia ateratzea erabaki zuten. Gero, koherentziagatik, nor bere etxera joan eta ez ziren berriro elkartu: argazkia mugituta atera zen. Bernardo Kapanaga


Bazen behin baserritar bat, halako batean oporretan joatea otu zitzaiona. Sorora joan, eta txorimaloari  esan zion bera kanpoan zen artean arduratu zedila baserriko lanez. Bueltatu zenean, dena hankaz gora topatu zuen: oiloak azeriak eramanda, azienda gobernatu barik, belarrak bildu eta metatu barik, patata ateratzeke, lore guztiak eguzkiak erreta... Haserre bizian joan zen sorora. Hantxe zegoen txorimaloa, geldi-geldi, lo antzean. -Ez duk kolpe zorririk jo, alfer horrek! Lastairako artilea baino faltsuagoa haiz! Orduan konturatu zen soroko ortuariak hondatuta zeudela, txoriek eta ...


Poliglota

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-12-06 15:08

Autobusean gizonezko baten ondoan joatea egokitu zitzaidan. Oso lanpetua zirudien: bost telefono-dei egin zituen ordu erdian. Ez nuen berba erdirik aditu, ez baitakit ingelesez, eta are gutxiago frantsesez eta alemanez. Laugarren hizkuntza eslabiarra iruditu zitzaidan, eta azken deian erabili zuena japoniera izango zen, auskalo. "Ze gizon ilustratua", pentsatu nuen, nire elebakartasunaz lotsatuta. Eta, bat-batean, niri begiratu eta esaldi soil bat esan zidan, inozokeria handi bat. Arnasa hartu nuen, pentsatuta ergelak, poliglatak badira, ergelak direla hizkuntza guztietan. Bernardo Kapa...


Polizia-etxearen aurretik pasatu nintzenean, polizia-auto bat geratu zen, eta atxilotu bat jaitsarazi zuten. -Nor da? -galdetu nion poliziari. -Ero bat. Jaungoikoa dela dio. Mendian atxilotu dute, sasi bat erretzeagatik. Noiz eta gaur, alerta laranja dagoenean haize-boladengatik. Sutea eragiteko zorian egon da. Biharamunean, egunkarian, albiste hau irakurri nuen. "Eroetxera eraman dute jaungoikoa dela dioen piromanoa. Psikiatrek diotenez, identitate disoziatuaren nahasmendua du: batzuetan aita dela dio, beste batzuetan semea, eta, are larriagoa dena, izpiritua dela ere esaten du. Kasu l...


Ametsak

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-11-24 12:42

-Ametsak izatea gustatzen zait -esan nion. -Baina ametsak bete egin behar dira -erantzun zidan. -Ez, lagun. Ametsak, amets diren bitartean, bizirik daude ene gogoan. Betetzen diren unean, aldiz, hilik daude, lehertzen diren xaboi-burbuilak letxe.  Bernardo Kapanaga


Brokolia ahuakateak apioa espinakak azalorea kiwiak kipulak berakatzak azenarioak sagarrak marrubiak ahabiak letxuga piperrak tomateak ilarrak urrak almendrak eta intxaurrak.   Ah, eta algak.   Supermerkatuko ordaintokia konfesionario publikoa da. Han, denen bistan ageri dira gorputzean sartuko ditugun elikagaiak, prentsaurrekoa ematen ibiliko bagina lez, begira nola zaintzen naizen zer garbi jaten dudan hona hemen bizitza oparoaren iturriak ahoan txikituta urdaileko azidoek desitxuratuko dituztenak digestio-aparatua da osasunaren oinarria jaten duguna gara zert...


Ekilorea

1
txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-09-19 19:34

Ekilore hura aspertuta zegoen eguzkiari begiratzen. Entzuna zuen gauez, haiek lo zeuden bitartean, Ilargia izeneko argizagi batek zeharkatzen zuela zerua, eta erabaki zuen aurrerantzean hari begiratuko ziola. Itzarrik eman zuen gau hura, baina Ilargia ikusi ez, ilberri baitzen. -Gezurra da gauez Ilargia izeneko argizagiak zerua zeharkatzen duela -esan zien beste ekiloreei biharamunean. Egun hartatik gehiago, belarrietara etortzen zitzaizkion esamesei entzungor egin zien. Eta beste ekiloreak konbentzitzeko, hauxe esaten zien: -Sekula ez litzaiguke otuko pentsatzea lurra biribila dela, ez...


Liburu elektronikoa abian jarri nuenean, ezustekoa hartu nuen. Hiru liburu nenbilen aldi berean irakurtzen, eta hara: pertsonaiak liburu batetik bestera pasatu ziren, bat-batean birus elektroniko batek hiru liburuak nahasi eta halako mazedonia bat egin balu bezala. Harriturik barneratu nintzen mazedonia hartan: Haur besoetakoa eleberriko protagonista, amets nahasi baten ostean, konturatu zen ezin zela ohetik altxatu, zomorro bihurtuta ikusi baitzuen bere burua. Ikaratuta, Theresari deitu zion, baina, logelako atea zabaldu zenean, neskatoa agertu beharrean HAL 9000 konputagailua ikusi zuen,...


Gregor Samsa itzartu zenean, dinosauroa ez zegoen han. Gustura Mendilarrosa


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak