Nafarroako Gobernuak ere onartu du. Konturatu da ez zela zuzena berraztertzea epaileek atzera botatako 2010eko hondakinak kudeatzeko plana; ondorioz, erabaki du bazter uztea plan hori oinarri hartuta prestatutako zirriborroa eta oraindik ere indarrean zegoen jarraipen batzordea. Plan berri bat eginen du, hutsetik hasita. Hilaren 11ko 51/2015 Foru Dekretuaren bidez jarri du martxan Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2015-2025eko Plan Integratua idazteko eta onartzeko prozesua. Joan den ostegunean Olaztiko Udaletxean prentsaurreko bat eman zuten Olaztiko alkatesak, Sakanako Mankomunitateko pre...


Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du Nafarroako Gobernuak aurkeztutako helegitea eta, beraz, baliogabe utzi du Nafarroako Hiri Hondakinen 2010-2020 Plan Integratua. Sakanako Mankomunitateak eta Sustrai Erakuntza fundazioak eraman zuten plana auzitara. Epaileek Nafarroako Gobernuari adierazi diote planean errauskailurako kokapenak zehaztu behar zirela eta kokapen horietarako arrazoiak eman ere. Datu horiek plana onartu ondorengo dokumentu batean jasotzeak legeak halako tramitazioetarako agintzen duen herritarren parte hartzea eta bestelako bermeak ukatzen dituela dio epaiak. La Mancom...