Normalizazioa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-02-23 08:36

Zirimiri bezala blaitu ditugu bazterrak soziolinguistok eta euskalgintzako kideok normalizazio berbarekin. Lluis Aracilek kontzeptua asmatu eta gureganatu genuen (baita katalanek eta galiziarrek ere). Bere garaian balio zuen terminoak, antza. Gogoan hartu behar dugu EAEko euskararen lege nagusiak terminoa bera barneratzen duela izenburuan bertan.   Izan ere, erraz ulertzeko moduko kontzeptua da jendearentzat. Erraz ulertzen da, erraza delako normala zer den eta zer ez. Baina mugak ditu, nire ustez, muga nabarmenak.   Baina gaur egun balio al du? Izan ere, zer da normalizazioa? Zer...


Dinamizatu hizkuntza

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-06-07 17:42

Edo akaso zehatzago, dinamizatu hiztunak.Ni hizkuntza teknikaria naiz, hizkuntza normalizaziorako teknikaria. Galizian, aldiz, hizkuntza dinamizazioan egingo nuke lan. Han guk egiten dugun lanari hizkuntza dinamizazioa deitzen baitiote.Izena ezberdina izan arren, izana berdintsua da. Bestela, hartu Isabel Vaquerok idatzi duen Traballarmos en dinamización lingüística eskuliburua eta zuk zeuk egiaztatu.(Portzierto: oso interesgarriak dira Carballon egingo dituzten jardunaldiak, Nel Vidal-en hitzetan: É incoherente defender a lingua e ser machista)Liburua aipatu dudala … txukuna da oso. Gauza...


Hemen da Korrika 16 eta Bizarrain elkarteak bat egin nahi du Korrikaren asmoekin: Korrika 16k omendu nahi ditu Euskal Herrira heldu, euskara ikasi eta erabili, umeei irakatsi, gure kulturaz gozatu, berari ekarpena egin, eta belaunaldiz belaunaldi gure hizkuntza transmititu duten milaka familia horiei. Altzan aitortza egin genien 'Lau Haizetara' eskulturarekin.Euskara berreskuratu nahi dugu. Horretarako, Administrazioek euskararen normalizazioa bultzatzea, bizitzako esparru guztietan (lantokian, kalean, etxean,...) euskara erabiltzea eta euskara eza dakienak euskara ikastea nahi dugu. Euskar...


Mende berriko hizkuntza politikak nolakoa behar duen adosten lagunduko digu gogoetarako topagune honek. Erronka berriek parte hartzeari eta adostasunari begirako dinamika berriak eskatzen baitituzte. Asmo horrekin, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gogoeta ireki bat proposatzen die euskal gizarteko pertsona eta sektore guztiei. Gogoeta ahalik eta zabalena izango da aztergaiei dagokienez, eta ahalik eta irekiena parte hartzaileei dagokienez. Izan ere, gure gizartea anitza da baita hizkuntzei dagokienez ere. Horregatik guztiagatik, euskararen munduak ez ezik erdal m...


Elebitasunari agur

2
josu 1456149891816 Josu | 2007-10-14 22:04

Orain arte hainbat elkartetatik egin ditudan prentsa oharrak euskaraz eta gaztelaniaz egin ditut, edo ahalegindu naiz beste baten batek itzul zitzan. Sanjuanetan GASTEkook prentsaurrekoa eman genuen euskara hutsean, eta Oier Araolazak erantzun zidan Dantza Taldeak aspalditik bidaltzen zituela prentsa ohar guztiak euskara hutsean.Ba probatu dut: Ustekabetik prentsa oharra euskara hutsean. Eta notizia El Correo eta DVn (behintzat) agertu da. Enpresaren politikaren aurka ez doan bitartean, eta salbuespenak salbuespen, nire ardurapeko prentsa oharretan itzultze lanak aurreztuko ditugu hemendik ...


Sinistu ezinik, benetan haserre nago. ETB1ean Eibar-Real partida osteko elkarrizketak ematean, lehenik eta behin Asier Riesgo, Errealeko atezaina, euskara hutsean. Ondo. Gero Jon Urzelai Eibarren jokalaria gazteleraz, inolako itzulpenik gabe. Hurrengoa Jaime Barriuso presidentea gazteleraz. Eibartarra eta eibarzalea izanez, ezin nion lotsari eutsi, eta lotsa haserre bihutzeko, Errealaren entrenatzailearen hitzak. "Itzulpen eta guzti, noski" esan eta hara non jarri duten tipoa berbetan eta gainetik beste ahots bat GAZTELERAZ! Baina zer demontre da hau?


PSOEri gutuna

3
josu 1456149891816 Josu | 2007-08-03 22:31

PSNk atzo eman zuen ezagutzera IU eta NaBairekin akordioa lortua zuela, eta gaur Berrian irakurri dudanez PSOEk betatu egin du erabakia. Pena eman dit eta, ezertarako balio ez badu ere, idatzi egin diet. Sikiera lasaiago geratzeko, edo. Estimados socialistas,Me gustaría que vieran este vídeo, impecable a mi juicio, de Iñaki Gabilondo en la introducción de informativos de CUATRO el pasado junio: No comparto su decisión sobre Navarra. No por el contenido, lo cual me parece más que aceptable, si no por que se vete en Madrid la decisión tomada en Navarra, una muestra sobre su visión del Esta...


Lizartza

1
josu 1456149891816 Josu | 2007-07-05 13:29

Regina Otaola dagoeneko bada Lizartzako alkatesa. Zorionak, harro egongo da-ta! Argazkiak begiratzen, Ikurriña eta Udal banderak makil bana dute (lehenagotik egongo zirela suposatzen dut), baina España-koa, modu txabakanoan lotu diote egurrezko armarri bati. Azken finean, Madrid-en edo Lizartzan, guztiaren gainetik todo por la patria.Irudia: eitb24.com Txarrena da, Francoren bidea jarraituz, ez direla konturatzen instituzioak konkistatzeagaitik ez direla herriaren jabe izango. Eta horrek izen asko izan ditzake, baina ez demokrazia ezta askatasuna ere.


1982ko azaroaren 25eka Euskararen erabilera normalizatzeko Oinarrizko Legearen itzulpen eguneratua http://www.ivap.euskadi.net/r61-3039/eu/contenidos/informacion/leyes_euskera/eu_3818/adjuntos/euskara%20legea%20.pdf


Gazteleraz galdetzerik badago

7
josu 1456149891816 Josu | 2007-06-07 21:03

Behin baino gehiagotan kontatu izan du Amatiñok duela zenbait urte San Blas hotelean izan zuen ausardia "euskaraz galdetzerik badago?" galdetzeko, Euskaltzaindiaren prentsaurrekoan. Gazte elkarte berri bat aurkeztu dugu gaur goizean prentsaurrekoan, Portalea kultur etxean. Hasi eta bukatu euskara hutsean egin dugu, bertan zeuden kazetari guztiak erdal-komunikabideetakoak izan arren. Nik dakidala DV, Correo, Noticias de Gipuzkoa, Herri Irraita, Cadena Ser eta KTB izan dira. Gure mitina bukatu dugunean, orduan ohartu naiz kazetari guztiak erdal-komunikabideetakoak zirela, eta, galdetzeko auke...


PP erakarri beharra

8
josu 1456149891816 Josu | 2007-05-31 02:08

Duela zenbait hilabete Amatiñok Eibartarrak Zerrendara idatzi zuen bakearen lorpenarekin alderdi guztiek bere burua txalotuko zutela, bakea lortua izango genuela, eta "denok pozik". PP ez zuen aipatu, baina. Erantzun nion PP gabe hankamotz geratzen zela bere ideia hura, eta sarri egin ohi duenez, "bapo" erantzun zidan.Madrilen bonba bat lehertzearekin batera, zenbaitek -askok- lehertutzat eman zuten baita ere bake prozezua, eta hara non, Amatiñoren jefe den Josu Jon Imazek esaten duen EAJ prest egon zitekeela 2008an Congresuan Rajoiren alde egiteko.Askok, mundu abertzalean batez ere, hitz h...


Artikulu hau erabili.com-etik lapurtu dut. Roberto Manjonena da (aurretik ere blog honetan aipatua). Eztabaida bat dabil han: hitanoa unibertsitatean erabili behar al da? Eta ze hitano klase? Oro har, ados nago berarekin eta aurreko post batean ere zerbait aipatu nuen horren inguruan. Hemendik gonbite bat egin nahi diot Robertori. Horrelako artikulu gehiago behar ditugu. Plazarik nahi izanez gero, blog honen ateak parez pare dituzu zabalik. Irakur dezagun, bada, zer dioen. Nire erantzunetik ez da berez ondorioztatzen estandarizazioaren kontra nabilenik. Hala ere, gaineratu nahi dut, ikuspe...


Txokotik zabalera (I)

5
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-01-04 17:42

"Txokotik zabalera" liburua ari naiz irakurtzen, Dabid Anautek egina.Iruzkina egin aurretik liburutik ateratako orri bat ekarri nahi dut hona, copyright-aren legeei kasurik egin barik.Euskara normalizatzeko edo berreskuratzeko formulen edo proposamenen artean, askotariko aukerak ditugu: hizkuntza-ekologian edo paradigma ekologikoan oinarritzen direnak, estatu bat izatea ezinbesteko jotzen dutenak, gakoa hizkuntza-komunitatea trinkotzean jartzen dutenak, hizkuntzarena ia kontu edo auzi estetiko hutsa dela diotenak, gure arazo osoa -eta irtenbidea, noski- komunikazioan edo diskurtsoan kokatze...