Gaurko atalean bi ipuin dauzkagu: Giovannino Guareschiren “Hirugarren istorioa” eta Julen Gabiriaren “FOAF tale”. Horrek esan nahi du oraingoan Xerezaderen Artxiboan ilunabar alderantz egin dugula, mundu honetan ei dauden beste mundu horien interferentziak sentitzen diren eremura. Eta apur bat beldur ginenez, Julen Gabiriari eskatu diogu gurekin batera irakurtzeko, eta horrela askoz seguruago sentitu gara, ze… baina Julen, zergatik… zergatik begiratzen didazu horrela?     ENTZUN ZUZENEA...


Bihar, martxoaren zortzia, emakume langilearen eguna da, eta ni, egun berezi hori fundamentuz ospatzeko, ez naiz lanera joango. Horren ordez Sua Falta Zaigu liburuaren aurkezpenean izango naiz, Julen Gabiria eta Xabier Mendigurenekin batera. Goizeko hamaiketan izango da, Bilboko Zazpi Kaletako Elkar dendan. Bertaratu nahi baduzu, zurito bat hartuko dugu batera.


Nik opor luzeak hartu nituen, baina halako batean itzuli nintzen. Nire blog gogokoenekin, ordea, ez dakit zer gertatu den. Egin dezagun errepasoa, banan banan. Jon Bilbao  2005eko Abenduaren 9an egin zuen bere azken agerpena. Ordutik ez du idazten bere azken liburua promozionatzeko ere. Patxi Trapero Jo ta fuego, noski. Orain, telebistari esker, bere etxeko zirrikitu guztiak ere erakusten dizkigu. Baina noiz eguneratu behar duzu sexu-jarioa atala?   Xabier Mendiguren Ekainaren 5ean esan zigun agur, zahartzen ari zela eta. Ez dakigu zinemaldiak berpiztuko ote duen bere gr...


Umezurtz gelditu gara blogariok azken egunotan, aita eta amarik gabe, edo, hobe esanda, PROGENITOR A eta PROGENITOR Brik gabe. Larunbatean esan zigun agur Patxi Traperok (behin betiko agurra? zaila gero hori sinistea) eta gaur goizean Julen Gabiriaren agurrarekin esnatu gara. Blogen munduan ere belaunaldiak daude, eta badirudi blogosferan azkarrago pasatzen dela bakoitzaren garaia. Uste dut bloga duen edonork uler dezakeela zergatik. Nekagarria benetan egunero edo ia taula gainean agertu beharra. Salbuespenak badaude, noski, hamar urte barru bere blogarekin jo eta su jarraituko duten zoro m...


Hiruzpalau egun eman ditut deskonektatuta, blog eta antzeko inbento infernalen arrastorik gabe, eta on egin didate benetan. Batez ere, pasa den astean estresatuta samar ibili nintzelako ostiraleko mahai-ingurua zela eta. Blogak eta literatura, joño, joño. Nik, Julen Gabiriak bezala, ez dut uste mahai horretara inguratu ginenok blog literarioen jabe garenik. Hori esan nion Edu Zelaietari, gonbitea luzatu zidanean, eta horrela hasi nuen ere nire diskurtsotxoa. Nik, Julen Gabiriak ez bezala, oraindik ez dakit ezetz esaten (akaso mahai-inguru batera gonbidatzen ninduten lehenengo a...