HIRUGARREN ISTORIOA, G. Guareschi/FOAF TALE J. Gabiria

xalp 1456153742814 Xerezaderen Artxiboa | 2014-03-03 20:57
4

Giovannino Guareschi         Julen Gabiria

 

Gaurko atalean bi ipuin dauzkagu: Giovannino Guareschiren “Hirugarren istorioa” eta Julen Gabiriaren “FOAF tale”. Horrek esan nahi du oraingoan Xerezaderen Artxiboan ilunabar alderantz egin dugula, mundu honetan ei dauden beste mundu horien interferentziak sentitzen diren eremura. Eta apur bat beldur ginenez, Julen Gabiriari eskatu diogu gurekin batera irakurtzeko, eta horrela askoz seguruago sentitu gara, ze… baina Julen, zergatik… zergatik begiratzen didazu horrela?

 

 

ENTZUN ZUZENEAN

 

 

 

ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ

 

 

“Hirugarren istorioa”, Giovannino Guareschi

…Edo ibai bazterretik gauez ibiltzean nonbait eseri eta hantxe bertan ibai ondoan dagoen hilerri txikira begira jartzen zara, eta hildako baten itzala badatorkizu ondoan esertzera, ez zara izutzen, eta lasai jartzen zara berriketan berarekin…

 

“FOAF tale”, Julen Gabiria

 

...Niri kanpamenduetan kontatzen zizkidaten, filmetan bezala: suaren inguruan, badakizu... eta ziur naiz ez duzula sinetsiko esaten badizut hau benetakoa dela...

MUSIKA

  • “Hirugarren istorioa”:

1.- Kanta: “Global Circus”; artista: Kolokon; albuma: Rock´n Roll Patxuko

2.- Kanta: “L’ attore del duomo de Milano”; artista: Spaioni a Contrasto; albuma: All’ Apello Manca Dio

3.- Kanta: “Maxicondono”; artista: Agapito M alteni ed il suo complesso

4.- Kanta: “Funny Children´s Song”; artista: Akashic Records

5.- Kanta: “Porcelain”; artista: Dramata; albuma: Dramata

 

  • “FOAF tale”

  1. Kanta: «Stories of The Old Mansion»; artista: Akashic Records

  2. Kanta: «Halloween Screams»; artista: Sam Emily Vulcano

  3. Kanta: «Stories of The Old Mansion»; artista: Akashic Records

  4. Kanta: «The Evil sustained»; artista: Opus Vertigo

  5. Kanta: “Creepy Haunted Atmosphere”; artista: Akashic Records; albuma: “Horror”

Iñaki

Iñaki 2014-03-16 20:43 #1

<p>Artxibo honekin estreinatu naiz zuenean! Oso ondo datorkit autoan bakarrik noanean entzuteko, irratian askotan ez da gustuko ezer egoten eta. Gozatu ederra hartu dut, eta hurrengoak (aurrekoak) entzun zain nago. Biba zuek!</p>

Xerezade

Xerezade 2014-03-16 21:50 #2

<p>Mila esker, I&ntilde;aki! itzelezko poza da gure entzuleen artean zaitugula jakitea, eta harro-harro gaude autoan zoazenean zuri konpainia egiteaz! Istorio bikain pila daukagu gordeta kontatzeko, beraz ordu eder asko dauzkagu elkarrekin igarotzeko!</p>

Itziar

Itziar 2014-05-04 20:21 #3

<p>Asko gustatu zaizkit bi ipuin hauek, eta horiekin egin duzuen lotura. Atal hau ez dut ipodetik ezabatuko. Badakit berrentzungo dudala... Nik ere kotxean edo hegazkinean entzuten ditut.</p>

Xerezade

Xerezade 2014-05-07 10:30 #4

<p>Eskerrik asko, Itziar! Ohorea da hori guretzat. Musu handi bat!!!</p>


Utzi iruzkina: