Bihar, martxoaren zortzia, emakume langilearen eguna da, eta ni, egun berezi hori fundamentuz ospatzeko, ez naiz lanera joango.
Horren ordez Sua Falta Zaigu liburuaren aurkezpenean izango naiz, Julen Gabiria eta Xabier Mendigurenekin batera. Goizeko hamaiketan izango da, Bilboko Zazpi Kaletako Elkar dendan.
Bertaratu nahi baduzu, zurito bat hartuko dugu batera.


Comments
Posted by: katixa.2007/03/07 18:43:59.193000 GMT+1
Posted by: patxi lurra.2007/03/07 20:39:27.060000 GMT+1
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra
Posted by: Patxi.2007/03/08 00:25:8.107000 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com
Gonbidapenak luzatzen eta familiakoei ez jutea eskatzen???? Katixa poetixa maltxurra!
Posted by: amaixa.2007/03/08 11:43:47.308000 GMT+1
Pena azterketa izatea...
Liburua irakurtzeko gogoekin nago.
Posted by: Ugutz.2007/03/09 15:10:5.922000 GMT+1
http//ugutz.blogspot.com
Irakurri dittut "Sua falta zaigu" liburuko ipuinok. Gustura irakurri dittut denak. Era erraz eta arinean kontatuta daude guztiak. Gainera narraziñuok bukatzeko modua gustatu zait. Lagun batekin komentatzen ibili nintzen ipunak era irekian bukatzeko modu horretaz eta berari ez zaiola gustatzen komentatu zidan. Ba neri bai, bakoitzaren imaginazioak erabaki dezala bukaera.
Beterriko liburuan egin dizuten elkarrizketa irakurri dut ere. Eta zain nago "Etxetik irten gabe" zure hurrengo liburua (hau ere ipuin bilduma) noiz plazaratuko duzun. Irakurtzeko irrikitan nago.
"Paularen seigarren atzamarra" ipuina Durangoko azokan lortu dut eta egia esan "Sua falta zaigu" baino gehiago gustatu zait. Loibari olentzerok ekarriko dio ipuin hau eta neri beste gustatuko zaiola espero dut. Oso egokia deritzot umeentzat. Zabaltzen duen mezua eta baloreengatik.
Animo ba Katixa!
Posted by: Aitor.2007/12/10 11:47:52.956000 GMT+1
munduari.blogspot.com