Behin betiko, euskaraz eta kitto! Esaldi polit bat baino ez ote da? Erantzuna, zure esku.             Jose Luis Etxezarreta Garin


Berbaizuk dinamizatzen duen Deustualdeko Euskararen Unibertsoak azken bi urteotako Mikroipun Lehiaketan jasotako ipuinen 500 bilduma kaleratu ditu.  Lehiaketetako irabazleez gain, guztira Deustuko Ikastola, San Inazio BHI, Intxixu, Deusto eskola, Ibarrekolanda eta San Inazio LHI  zentroetako 78 ikaslek idatzitako beste hainbeste mikroipuin biltzen ditu bildumak. Berbaizuk eskura ditu ale batzuk, beraz, inork bat eskuratu nahi baldin badu pasa lokaletik. Lehenengo hamarrei alea doan, (hurrengoak euro batean). Berbaizukideen artean , gurekin kontaktuan jartzen diren lehene...


Badira bizpahiru hilabete, Herrerako zenbait gaztek ekimen bikain eta arrakastatsua abian jarri dute haurrekin larunbata goizetan euskaraz jolasteko. Bada, gazte horiek beraiek antolatu dute Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna Herreran, abenduaren 4an. Zorionak antolakuntza bikainarengatik, eta jaso gure oparik onenak zuen lanarekin aurrera jarraitzeko!


Irakurri HITZAn


    euskararen eguna 2010, irabazleak eta aipamen bereziak deustualdeko euskararen unibertsoan                                                                                  &...


Abenduaren 3an Bilbon tailerrak, puzgarriak, kantugirak... denetarik izango dugu EUSKARAREN EGUNEAN!Jantzi eta erabili lelopean ume, gazte zein helduentzako jarduerak plaza berrian 17.00etatik aurrera.


Ikasturte hasieran  lanean hasi ginen Deustualdean eta ziztu bizian pasatu zaizkigu hilabeteak, konturatu barik astebete baino ez zaigu falta EUSKARAREN EGUNA ospatzeko. Hala ere, esan dezakegu Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak urte osoan zehar ospatzen duela egun hau.Urtez urte lau lehiaketa martxan jartzen ditugu zentroetako ikasleen partaidetzarekin (6.mailatik hasita batxilergorarte): pegatina lehiaketa,                            &...


Euskararen Egunean Berbaizu Euskara Elkartea Santurtzin ibili zen umeekin txapa tailerra egiten. Bihotz Gaztea Ikastolak Santurtziko Gernika parkean antolaturiko ekitalditxoan, elkarteak lekutxo bat izan zuen eta bi orduz eman zuen txapak egiten umeekin. Arrakastatsua benetan tailerra, azkenak izan ginen dana jasotzen eta! Athleticeko neska jokalariak gerturatu ziren ekitaldira eta bestelako jarduerak ere zeuden han egiteko: marrazkiak, aurpegiak margoztu, hankapalua, sokatira... giro ezinhobea!Hurrengo urtean errepikatzeko gogoarekin, Berbaizutik esker mila Bihotz Gaztea ikastolari!argazki...


Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak, EUSKARAREN EGUNA kontuan harturik,aurretik antolaturiko lehiaketen sariak banatu ditu ikasleen artean Bidarte auzo etxean.Aurten ere Deustualdeko Unibertso Ikastetxeek, Berbaizurekin batera,  euskararen nazioarteko egun hau azpimarratu nahi dute, eta aldi berean, ikasturte osoko hilabeteetako lanak bere fruituak ematen dituela nabarmendu.Gogoratu abenduak 4ra arte Bidarte auzo etxeko erakusketa gelan Marrazki erakusketa dagoela.ESKERRIK ASKO DANORI! Euskararen Unibertsoko kideak:San inazio LHI, CEP Deusto, La Salle, Ibarrekolanda Inst...


Urtero bezala Deustualdeko Euskararen Unibertsoak, Berbaizu Euskara Elkarteak dinamizatzen duen Hezkuntza Zentroen koordinazioak, pegatina lehiaketa egin du. Ikasleek Euskararen Egunerako (abenduak 3) irudia landu egiten dute "eman bostekoa euskarari" lemapean. Ondoren, irabazlearen irudia pegatinean jarri eta denok egun horretan jantzita eramango dugun ikonoa izango da.Aurten Enara Conde, Ibarrekolanda Institututik, dugu irabazle. ZORIONAK!        Aipamen bereziak hauexek:- Amaia Garcia, Deustuko Ikastola- Ainhoa Urtiaga, San Inazio BHIBestetik pasadan ur...


Giro ederra eta euskalduna egon da gaur Ibarrekolanda Institutuan Euskararen Eguna dela eta. Bertan 700 ikasle elkartu dira ikastetxe ezberdinetatik (Intxixu, Deustuko Ikastola, La Salle, San Inazio Eskola eta San Inazio Ikastetxea) eta ordu erdiko saioan kantatu, bertsolariak entzun, sariak jaso... eta abar jarduera burutu dituzte. Aurten ere Deustualdeko Unibertso Ikastetxeek Berbaizurekin batera  euskararen nazioarteko egun hau arrakastatsua izatea lortu dute. Hilabeteko lanak bere fruituak eman ditu. EMAN BOSTEKOA EUSKARARI! EUSKARAZ BAI!


BIHAR ABENDUAK 3 Euskararen Eguna ospatuko dugu Berbaizuk eta Deustuko Euskararen Unibertsoko ikastetxeek (Intxixu Ikastolak, Deustuko Ikastolak, la Salle Ikastetxeak eta Ibarrekolandako Institutuak) Ibarrekolandako Institutuko patio berrian. Bertan ordu erdiko saioa egingo da: bertsolariak, sarien banaketa, kantak... 10:45tan hasi eta 11:15ean bukatu. Bitartean San Inazio Eskolak Levante Plazan egingo du saioa ume txikiekin eta Deustuko Eskolak berdin bere ikastetxe barnean. EMAN BOSTEKOA EUSKARARI!


Aurtengo SMS lehiaketan partaidetza handia egon da, 84 mezu inguru jaso ditugu! Gure gazteek, oraingoan ere, euren gaitasuna erakutsi digute mezu laburrak idazteko orduan, ZORIONAK guztiei! SMS lehiaketaren irabazleak:  1go SARIA: ANE LOPEZ MENDIZABAL DBH2, San Inazio BHI:   “san ezk, san ezan, byn san skraz” (Esan ezak, esan ezan, baian esan euskaraz) 2. SARIA: ALEM DURAN DBH1-F, Ibarrekolandako Institutua: “htz t ptz skrz htz gn, et man 5ekoa skri!” (hitz eta pitz euskaraz hitz egin, eta eman bostekoa euskarari!) 3. SARIA: LOREA MURILLO DBH4, Ibarrekolandako...


Aurten Berbaizu Euskara Elkarteak dinamizatzen duen Deustualdeko Euskararen Unibertsoak (bertako hezkuntza zentro ia guztiak biltzen dituen koordinadora) berriz ere pegatina lehiaketa antolatu du Euskararen Egunari begira.  "Emon bostekoa euskarari" lemapean Ibarrekolanda Institutua, Deustuko Ikastola eta San Inazio Institutuko ume eta gazteek pegatina ereduak aurkeztu dituzte. Irabazlea Jon Ander Torres (Ibarrekolanda, 4.E) gaztea izan da, ZORIONAK! Pegatina bikaina egin duzu! Badakizu zure saria pegatina bera izango dela, eta ez hori bakarrik, Euskararen Egunean (abenduak 3) kal...


    Abenduaren 3an, pasa den astelehenean, euskararen eguna ospatu zen Euskal Herrian, eta Errazu bertso eskolak ere bere aletxoa jarri zuen Elgoibar Ikastolak antolatutako ekintza multzoan.     Ikasleek ideiak proposatu zituzten eta gero, bertsoak osatu zituzten. Azkenean antzerki polit bat osatu genuen. Bi talde irudikatu genituen, batzuk euskaldunak eta besteak erdaldunak. Azkenean euskaldunak euskaraz hitzegiten erakusten diete erdaldunei, eta denak euskaraz hitz egiten dute, horrela denok irabazle garela sinbolizatuz.     Bikain atera zen gu...


Azken urteetakoari jarraituz (gero eta hobeto eta gero eta indar handiagoz), Deustualdeko Euskararen Unibertsoan parte hartzen duten ikastetxeetako umeak kalera atera ziren abenduaren 3an Euskararen eguna ospatzeko asmoz. Eguraldi txarrak ez zituen gaztetxoak inondik inora baretu eta han ibili ziren kantuan eta dantzan bai Levante Plazan zein Botika Zaharrean. Levanteko ekitaldiak 4 eskola ezberdinetako ume eta gazteak bildu zituen: Ibarrekolandako eta San Inazioko Institutuetakoak, Intxixu Ikastolakoak eta San Inazioko Eskolakoak. Bertan, a...