UNIBERTSOA ETA EUSKARAREN EGUNA: ABENDUAK 3

1

Ikasturte hasieran  lanean hasi ginen Deustualdean eta ziztu bizian pasatu zaizkigu hilabeteak, konturatu barik astebete baino ez zaigu falta EUSKARAREN EGUNA ospatzeko. Hala ere, esan dezakegu Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak urte osoan zehar ospatzen duela egun hau.

Urtez urte lau lehiaketa martxan jartzen ditugu zentroetako ikasleen partaidetzarekin (6.mailatik hasita batxilergorarte): pegatina lehiaketa,
                                                                                                          
         pegatina
   
sms lehiaketa,
marrazki lehiaketa eta berriena, mikroipuin lehiaketa  (ikasleen 78 mikroipuin jaso ditugu aurten bildumatxo batean, eta euskararen egunean 500 ale banatuko dira - elkartean ere edukiko ditugu batzuk banatzeko). 

            mikroipuinKARTELA

Abenduaren 2an Bidarten sari banaketa eta guztion argazkia aterako dugu; eta  abenduaren 3an: EUSKARAREN EGUNA, zentro bakoitzak bere ospakizuna dauka eta pegatina irabazlearen aleak banatu egiten dira ikasleen artean.

             kartela_2010_euskareneguna

Zentroetako ikasle guztiek landutako guztia ikusgai egongo da Bidarteko erakusketa gelan azaroaren 26tik abenduaren 3ra arte.

              DSC00608

              DSC00607

Euskararen Unibertsoa: Ibarrekolanda BHI, San Inazio Eskola, La Salle, San Inazio BHI, Intxitxu, Deustuko Ikastola, Deusto Eskola, Berritzegunea, Berbaizu.

enbidiyetan

enbidiyetan 2010-11-26 20:50 #1

nik ere nahi dut pegata bat<br />


Utzi iruzkina: