PEGATINA LEHIAKETA eta EUSKARAREN EGUNA

Urtero bezala Deustualdeko Euskararen Unibertsoak, Berbaizu Euskara Elkarteak dinamizatzen duen Hezkuntza Zentroen koordinazioak, pegatina lehiaketa egin du.

Ikasleek Euskararen Egunerako (abenduak 3) irudia landu egiten dute "eman bostekoa euskarari" lemapean.
Ondoren, irabazlearen irudia pegatinean jarri eta denok egun horretan jantzita eramango dugun ikonoa izango da.

Aurten Enara Conde, Ibarrekolanda Institututik, dugu irabazle. ZORIONAK!

       


Aipamen bereziak hauexek:
- Amaia Garcia, Deustuko Ikastola
- Ainhoa Urtiaga, San Inazio BHI


Bestetik pasadan urteko irabazlearen pegatinarekin aurtengo EUSKARAREN EGUNEKO KARTELA landu du dugu, eta berdin egingo dugu datorren urtean Enararen irudiarekin.

                
                            Kartelaren egilea: Lorena Elizburu


Utzi iruzkina: