Otsailak 27an lehena!

laube 1456150861201 LAUBE | 2010-02-21 15:19
6

Familia handi bat gara lautadan, eta txapelketara goaz! gure eskualdearen pabilloia altu uztera... 6 izango dira  kantuan baina atzean ekipo zabal bat, sorgin eta deabru txiki eta guzti...

Otsailaren 27an, 14:00etan bazkaria dago zalduondoko Zeledon txiki elkartean. Izena emateko deitu 675707971 telefonora edo idatzi mezu bat araba.sustapena@bertsozale.com helbidera asteazkena baino lehen.

Lautadako larreetan hazitako arkume goxoa izango dugu dastatzeko... eta bazkalostean, sekulako festa: Postre potentearekin hasiko gara, Bertso sorta lehiaketa, "zalduondoko txispak", " txor eta tan taldea" eta "aniturri institutuko gazteak" bakoitza bere herriari buruzko bertso sorta martxosoarekin. Musikaz lagunduta, pooooorsupuesto! Lautadan 3 urteko haurrek ere instrumenturen bat jotzen dutelako. Gure espezialitetatea, adarra jotzea.

Ondoren, giroa berotuta, Arabako Kuadrilla arteko bertso txapelketako ALE ligako lehen saioa: ERRIOXA vs LAUTADA... Argi ibili, Lautadako taldean denetatik dugu ta.

Gure zerbitzu sekretuek, SORGINETXE taldearen entrenamendu batetako irudiak lortu dituzte. esklusiba LAUBE BLOGEAN!  Nor den nor ez dizuegu esango... zuek erabaki... kar, kar

Oihane

Oihane 2010-02-21 15:41 #1

ARAMAION zer gertatu zen jakin nahi baduzue, hemen duzue informazioa:

http://www.blogak.com/gorbeialdea-bertsotan/hasi-da-eta-nola-hasi

miren

miren 2010-02-22 08:43 #2

Bingen segituan ezagutu dut, futbolerako duen zaletasuna tarteko. Oso guapo atera da. Baina dudatan nago gure andereƱo jauna sorgin mozorrotuta mikro atzean ezkutatu dena ote den ala gominola urdin gehiegi janda joan ote zen argazkia ateratzera. ze inpresiyo?

ez dakit...

ez dakit... 2010-02-22 22:40 #3

eta baleteko dantzaria? Jonpi edo Oier?

nik ere ez dakit...

nik ere ez dakit... 2010-02-24 19:05 #4

eta txerritxo polit hori?? agian arkumeen ordez txerriak jarri ditzakegu bazkaltzeko!

Lehenego ezjakina

Lehenego ezjakina 2010-02-24 21:45 #5

Nik uste txerria sariak banatzeko aproposa dela... Bec-en ere holakoxeak egoten dira ezta?

Evaristoren jarraitzaile bat

Evaristoren jarraitzaile bat 2010-02-25 09:19 #6

Eta bertso jarrien lehia zer?

Gaztetxoek uste dute gailenduko zaizkigula, baina garaitu nahi bagaituzte, jai daukate horiek ere!

Utzi iruzkina: