Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2009/07/01 19:19:18.313 GMT+2

Udako agenda 2009

 2009-07-05, ARAIA
ARAIAKO JAIAK. Bertso poteoa herrian zehar
Ordua: 12:30etan Bertsolariak: Ruben Santxez, Felipe Zelaieta eta Oihane Perea. Ikus jaien: egitaraua

 2009-08-15, ARAIA
ARTZAIN EGUNA. Andra Mari auzoko jaiak Ordua: 13:00etan Bertsolariak:  jaien
egitaraua

Posted by: Laube.2009/07/01 19:19:18.313 GMT+2
Tags: agenda | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/23 17:52:11.736 GMT+2

Berripapera: Izerditan hasi baino lehen bagoaz!

 


ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAREN

BERRIPAPERA

2009-6-23 EKAINEKO ALEA

Eta lasai, ez gara eta oraindik izerditan hasi… ondo ureztatuta sartu gara udan Arabako bertsozaleok.

Maiatzean eta ekainean zehar ABETXIKI, Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 2009ko edizioa jokatu da, Arabako bertsojale gazteen topaketak eta azpiko iruditan ikusi dezakezuen bezala, loreak eta fruituak sortzeko nahikoa ur eta lur izan dugu Araban…

Gazteak sortzeko, eta helduak (eufemismo bat da, noski) frexko mantentzeko eskaintza ederra izan dugu beraz. Ea jasotako ur guzti honek uda osoan zehar irauten digun…

Baina egarri handia duenak izango du dudarik gabe, non freskatua: bertso udalekuak baitatoz, Errebantxa saria Uztailaren 4ean Kanpezun eta Gasteizko jaietako bertso saioak…

Gure partetik, irailera arte. Frexko bizi!


Posted by: Laube.2009/06/23 17:52:11.736 GMT+2
Tags: berripapera | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/06 23:30:36.275 GMT+2

idatzizko txapela Jone Otxoarentzat

Arabako eskolarteko txapelketako finala jokatu da gaur goizean, Gasteizko Armentia ikastolan. Goizeko 9:00etarako Araba osotik hurbildutako 80tik gora haur eta gazte batu dira azken txanpari ekiteko asmoz.

 

Saio jendetsua eta arina izan dela aipatu dute bertaratutako hainbat lagunek, eta antolatzaile lanetan ibili diren Arabako Ikastolen Elkarteak eta Arabako Bertsozale Elkarteak balorazio oso positiboa egin dute. Parte hartze handia, maila altua eta publiko ugaria izan dira protagonistak gaur. Hemen idatzizko finalera heldutako lautadako gaztetxoen argazkia:

 

 

Dulantzi, Araia eta Aguraingo ikastetxeetako haurrak

 



Idatzizko lanak burutu ostean sail eta maila bakoitzeko txapeldun eta txapeldunordea aukeratu ditutze, eta bigarren hezkuntzako txapela lautadara etorri da, Alanguako Jone Otxoak jantzi baitu.

 

LEHEN HEZKUNTZA

Txapela: Mailen Fernández (Amurrio, Lucas Rey ikastetxea)

2. saria: Peru Abarrategi (Aramaio, San Martin Eskola)

 

DBHko lehen zikloa

Txapela: Jone Otxoa (Alangua, Aniturri Institutua)

Bigarren saria: Alazne Vadillo (Amurrio, Aresketa ikastola)

 

14 urtetik 18 urtera bitartekoetan

Txapela: Amaia Lasaga (Gasteiz, Koldo Mitxelena institutua)

Bigarren saria: Estitxu Saratxo (Elosu, Ikasbidea ikastola)

 

IDATZIZKO FINALEKO IRUDIAK

 

 

BAT-BATEKO FINALA

 

Bingen eta Jon Unai bigarren fasean

 

Idatzizko lanak burutu ostean bat-batekoaren txanda izan da. Lautadako bi ordezkari izan dira 14 urtez azpiko finalean. Saio txukuna egin dute eta horri esker pasa dira bigarren fasera, baina txapela gasteizen geratu da Beñat Olanoren eskuetan eta bigarren saria Peru Abarrategik eraman du Aramaiora.

 

 

Handitan, Ander Solozabal txapeldun

 

 

14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteen txanda izan da azkena. Sail honetan txapela Ander Solozabalek jantzi du eta bigarren saria Xabi Igoak. Bi hauek eskuratu dute, Beñat eta Perurekin batera, Ekainaren 20ean Altsasun Burunda pilotalekuan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko txapelketako finalerako txartela.

 

BAT-BATEKO FINALEKO IRUDIAK:

 

Posted by: Laube.2009/06/06 23:30:36.275 GMT+2
Tags: berriak | Permalink | Comments (1) | References (0)

2009/06/02 18:49:43.759 GMT+2

Gu ere bertsolari 2008-2009

                                                                  

Amaitu da ikasturtea lagunok! 30 aste izan dira ziztu bizian igaro direnak. Urritik hasi eta gaur arte, bertsoak, doinuak, jolasak, antzerkiak... denetarik egin dugu. Arabako lautadan urte mamitsua izan da: Araia eta Dulantziko eskoletan eta Pedro Lopez de Larrea ikastolan lana txukun egin dugu eta orain emanaldiak egiteko ordua da. Baina betirako gogoan izan ditzagun, eta historiara pasa daitezen hona hemen ikasgela bakoitzarekin prestatutako bertsoak

Egin klik eta ikusi ze politak... Ondo pasa oporrak eta gogoratu Lautadako bertso-eskolako ateak zabal zabalik izango dituzuela datorren ikasturtean. Muxu handi bat guztiei!

Posted by: Oihane.2009/06/02 18:49:43.759 GMT+2
Tags: gazteen-txokoa berriak | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/05/31 18:43:43.210 GMT+2

Lautadako finalistak ABTXIKIN

Posted by: Laube.2009/05/31 18:43:43.210 GMT+2
Tags: berriak | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/05/16 21:49:32.289 GMT+2

Jon Unai Axpe Txapeldun

Gaur goizean jokatu da Agurainen 14 urtez azpiko eskolarteko txapelketako lautadako finalerdia.

Idatzizko saioan Lautada osoko 40 haur inguru batu dira Aguraingo AEKn eta ondoren bat-bateko saioa burutu da hiltegi zaharrean.

 Eskualdeko bat-bateko txapela Jon Unai Axpek eraman du eta bigarren postua Bingen Sainzek eskuratu du. Beraiekin batera aritu dira Jone Otxoa, Maialen Mateo eta Gorka Etxarri gazteak ere. Saio polita eta freskoa burutu dute denek. Jon Unai eta Bingen arabako finalerako txartela lortu dute.

Idatzizkoan ere lan apartak aurkeztu dira eta 18 izango dira Arabako eskolarteko txapelketan idatzizko finalera sailkatuko diren gazteak. Infromazio gehiago nahi baduzue egin klik: http://arababertsotan.wikispaces.com/Abtxiki09

Hemen dituzue egunean zehar ateratako argazki batzuk

 

Posted by: Laube.2009/05/16 21:49:32.289 GMT+2
Tags: berriak | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/05/11 12:12:46.783 GMT+2

Maiatzeko berripapera

EGIN KLIK irudiaren gainean, eta on egin!

 

 SUMARIOA:
  1. Handietatik txikietara
  2. Oiongo bertso-eskola
  3. Arabako bertsojale gazteen topaketak
  4. Eskolarteko txapelketa
  5. Zernahi: Urteko bertsorik onena
  6. Hilabeteko Agenda
 

Posted by: Laube.2009/05/11 12:12:46.783 GMT+2
Tags: berripapera | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/05/06 20:36:44.565 GMT+2

Abtxiki 2009 LAUTADAN

       18 urtez azpiko arabako ikastetxeetako eta bertso-eskoletako haur eta gazteen txapelketako edizio berri bat dakarkizuegu Arabako Ikastolen Federakundea eta Arabako Bertsozale Elkarteak. 1300 lan inguru izango dira idatzizko sailean eta 35 haur eta gaztetxo inguruk parte hartuko du bat-batean. Idatzizko txapelketak 3 sail izango ditu aurten, Lehen Hezkuntza, Bigarren hezkuntzako lehen zikloa eta 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteena. Bat-batekoak bi besterik ez, 14 urte arteko gaztetxoena eta 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteena.

            Dagoeneko ari dira Dulantzi, Agurain eta Araiako ikastetxeetan gelan bertan bertsoak idazten. Laster izango duzue kanporaketara sailkatutakoen berri.

Lautadako kanporaketa. Maiatzaren 16ean, larunbata izango da Agurainen.

10´00etan idatzizkoa

11’00etan hamaiketakoa

11´30etan bat-batekoa Hiltegi Zaharrean

 

Posted by: Laube.2009/05/06 20:36:44.565 GMT+2
Tags: gazteen-txokoa berriak | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/04/26 11:25:27.996 GMT+2

bertso txaranga kalejira

JO TA FA txaranga herrikoia + Lautadako bertso-eskola

2009ko Apirilaren 1ean, Agurainen, Korrika pasa zen egunean">

Posted by: Laube.2009/04/26 11:25:27.996 GMT+2
Tags: bideoak | Permalink | Comments (1) | References (0)

2009/04/21 19:33:55.161 GMT+2

Larunbatean bertso antzerkia AGURAINEN

AGURAINGO EUSKARAREN ASTEko egitarauaren barruan

Apirilaren 24ean, larunbata

17:30etan

ANDRA MARI PLAZAN

Posted by: Laube.2009/04/21 19:33:55.161 GMT+2
Tags: berriak | Permalink | Comments (2) | References (0)

Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco