Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2009/01/12 21:50:19.194000 GMT+1

Kontainerra



Aspaldi jarraitzen nuen Joxeren Farozaina edo Benitoren Atoan -eta Atoan bis-. Nik ere egin nuen aspaldi esperimentutxo bat inora joan ez zena. Baina aurrekoan inbiria (kotxina) apur bat sentitu nuen Haritzen Konektikat supertxuloa ikusi nuenean. Eta hemen naukazue Jozulinen kontainerra aurkezten. Helbide propioa izango du Tumblr-en, baina teknikaren misterioei esker hor eskumako albo-zutabean ere aurkitu ahal duzue. Hortik zehar topatutakoarekin beteko dut kontainerra, ez baitut gustuko ezer ere botatzea. Kontainerraren barruan ondo datorkizuen zer edo zer aurkituz gero, hartu beldur barik eta eroan, neuk ordaindutako prezioan utziko dizuet-eta.



Posted by: Jozulin.2009/01/12 21:50:19.194000 GMT+1
Tags: tumblr mikroblogak | Permalink | Comments (5) | References (1)

Comments

Nork esan du inbidia gauza txarra dela? Sexuaz berdina esaten duenak, seguru.

Posted by: Benito.2009/01/12 23:16:41.914000 GMT+1
http://www.asapala.org/mahatsorriak/troka

Iepa Jozulin!
Eskerrik asko loreengatik ;) Zuri ere ederra geratu zaizu tunbleloga! Egia esateko, niretzako oso irtenbide egokia izan da, frexkura gehiagorekin, dinamikoago, argitaratzea ahalbidetzen baitit.
Segi hortan!


Posted by: haritz.2009/01/14 00:18:45.197000 GMT+1
http://konektikat.com

Benito: Nik sexuaz ez dut kexarik, soberan daukat-eta ;-)

Haritz: Segi Konektikatzen!

Posted by: Jozulin.2009/01/15 21:39:12.511000 GMT+1

Aspaldiko!
Jo, nik be "culo veo, culo quiero" hórretakua naiz. Eta zuria ikusi, sartu, kontua sortu eta banabil zeozertan!
Gustatzen jata, topautako edozer, edo egunak emoten dabena emonda, bertan kolokatzia.
Hori bai, ni ez naiz hain abilla eta linka biño ezin izan dot jarri. Aztetu biharko dot zelan egin!
Oin propagandia: Txargaingo tontorretik dakusat izen pedantia ipiñi netsan, baiña gustora nago!
Segi gauza barrixak deskubritzen, holan nik kopixau egingo detsut! Betidanik eibartarrak egiñ izan dogun moduan!

















Posted by: leire.2009/01/25 15:40:50.028000 GMT+1
eibar.org/blogak/leire

Epa Leire. Hasieran Tumblr-ek berak ematen zuen aukera erabili nuen Kontainerra enbotatzeko, baina Benito eta Haritzi esker deskubritu nuen embedit, horrela dago orain. Politago nik uste.

Posted by: Jozulin.2009/01/27 19:47:24.662000 GMT+1

References

... arazoen auzia, eta horren berri zabaltzearen inguruko eztabaida etikoa. Microbloggingaren inguruko komentarioak, Jozulinek bere blogean Kontainerraren inguruan argitaratutako mezua dela eta. Reference by: Teknopataren txokoa > Blogariak Amaraunean, 2009/01/18 2009/01/18 22:03:36.923000 GMT+1

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Recent Comments

Recent references

Contents