Ezaguna da Etxepareren esaldia:

Inguratzen gaituen giro #sesisesi a aprobetxatuz -eta blogarioi dagokigukeen atrebentziaz, zer esanik ez- ausartu naiz idazle handiaren emendatzera. Nago, gaur bizi izan balitz, beherago dituzuen esaldiak ere atseginez eta irribarre maltzur batez sinatuko lituzkeela gure Bernatek. Susmoa dut erretore eta bikario izateko bizimodu #sesisesi samarra eraman zuela. Are hobeto berarentzat. Zuei ere hala opa dizuet hastear dagoen urterako:
Urte ezin #sesisesi agoa izan dezazuela!

P.S.: Izenburua hau dela eta otu zait. Bach jainkoa baita eta Glenn Gould bere profeta. Hau hala da.

Comments
mila esker halaber #sesisesi sari banaketako zure argazki batek azkenik argitu egin digulako hondar urteotan ongien gorde izan den sekretu zibernetikoa, txiolari ospetsu baten identitatea
hau lasaitua!
Posted by: markos zapiain.2011/12/29 18:28:35.361000 GMT+1