Edizio digitalen zalea naiz. Aritz Garateri gertatzen zaion moduan nik erepapera maite dut baina edizio digitalek duten freskotasuna dut gustuko. Berriak eguneratuak daude, momentuan dakizu gertatu dena etab. Hori oso ondo dago baina hala ere, ezberdintasun nabariak daude egunkarien web atarien artean.
Nik Berria, Gara, Noticias de Álava, El Mundo, El Correo, El Diario Vasco,Público eta La Razón irakurtzen ditut gehienbat. Web atarietan, oso aukera interesgarria iruditzen zait berriak komentatzeko aukera egotea. Suposa dezaket irakurle askok nik bezala pentsatuko dutela komentario pila bat biltzen direlako. Alta, Madrileko prentsa da hori egiteko aukera ematen diguna: ez Garak, ez Berriak. Ez dut uste horretarako programa bat egokitzea zaila denik. Público eta El País dira nire ustez, programa errazenak dituztenak besteak zailak ez izan arren. Berria amaitzen den puntuan, datu minimo batzuk sartu behar dira eta nahi den komentarioa. Errez, zailtasunik gabe. Honetaz gain, irakurle eta kazetarien artekointerakzioa sustatzeko erreminta oso interesgarria dela deritzot.
Beste gabezi sumatu dut azkenaldian. Komunikabide gehienek bideoak txertatzen hasi dira haien atarietan. Agentziek salduta berriarekin bat datoz eta askotan informazioaren osagarri dira. Berrian gutxitan baina bideoren bat aurkitu dut,Garan ordea are gutxiago. Gertatu denaren berri emateko egokiak direla iruditzen zait eta nik gutxienez faltan sumatzen ditut.
Horregatik, asko pozten nau Berriak eman duen aurrerapausoak. Bi bideo aurkitu ditut eskegiak, lehenengoa, Herri Urratsaren prestakuntzarekin erlazionatua. Bigarrena, Rafa Diezek Martin Ugalde foroan emandako hitzaldiari buruz.
Erantzunak
Nork: Iñaki.2009/04/23 12:27:53.700 GMT+2