MANIFESTAZIOA HENDAIA IRUN

AutonomoAk

AutonomoAk 2010-01-22 10:53 #1

KAPITALISMOAREN AURKA... HENDAIARA DEIALDIA

Gaur egun, Euskal Herrian kokatzen garen zonaldearen arabera, AHTaren lanen aurrerapena ikus dezakegu. Araban, iada, euhundaka metro azpiegitura eta biadukturen bat eraikiak daude, Eibar-Gasteiz berriarekin batera, paisaia benetan penagarria nabarmentzen delarik. Bizkaia aldean ere, larriki suntsituriko mendi eta basoak ugariak dira, eta kasu honetan ageria den inpaktu bisuala nabaria da herrialdean. Gipuzkoan, berriz, nahiz eta AHTaren lanen garapena ez hain azkarra izan, gutxinaka makinak haran eta basoetan sartuz doaz, aurrean topatzen duten guztiarekin amaituaz (Ordiziko baserritarrei galdetu besterik ez dago, haien ur-emaile ziren akuiferoak suntsitu ostean, urik gabe utzi dituztelarik). Nafarroan, hasiak dira administratiboki mugitzen, izan ere, beti eskutik doazen batasun politiko-administratibo-enpresariala lanean hasia da, lurrarekiko botere eta anbizioaren jazarpena onartu nahi ez dutenak pakean uzten ez dituztelarik.

Baina oraingoan Iparralde dugu jomugatzat. Jakina genuen lehenagotik, estatu Frantsesak ez zuela LGV eta ?Y Vasca? ren arteko konexioa atzera botako, haien hitz politen atzean, haien ?ingurumena zaintzeko? diskurtsoaren atzean gordetzen diren interes ekonomikoak erabatekoak bait dira, non, hazkunde ekonomikoari erantzuten dien planen aurrean, ibai, mendi, haran, herri, animalia, zein, pertsonok arazotzat gaituztelarik.

Hasiera batean, makinaria guzti honek geldiezina badirudi ere, egiten dugun guztiak goikoei axola ez eta, atsekabetzen bagaitu ere, berriz ere iruzur egin digutela uste badugu ere, une batez, hausnartu eta ulertu behar genuke, batez ere, AHTa mundua ulertzeko era bat dela. Beraz, ideia honetaz ohartu, eta AHTa desarrollismo kapitalistaren zati bat besterik ez dela onartzea iada urras handia da; munstro honi aurre egiteko antolatzea iada urrats handia da, ohartzea, borroka honen sakoneko arrazoia AHTa ez dela, baizik eta honekin inposaturiko bizi eredua. Horrexegatik, borroka hau ez da inoiz amaituko; ez gaituzte zapalduko, ez gaituzte inoiz garaituko AHT bat eraikitzeko dagoen bitartean, superportu bat eraikitzeko dagoen bitartean, gure bizitzak errealitate totalitario baten agintaritzapean dauden bitartean.
AHTaren lanak oso aurreratuak egonik ere, haien mundua zalantzan jartzea soilik, garaipen bat bait da guretzat.

Baina triskantza honen aurrean, zer egin? Oraindik bide luzea dugu aurretik, baina egunerokotasunak erakutsi digu, salaketaren, informazioaren, desobedientziaren eta ekintza zuzenaren bidez, lortzen diren emaitzek zalantzan jartzen dutela haien aparatu osoa. Hortaz, ez da kasualitatea zuhaitz batera igotzeagatik, Audientzia Nazionalera bidaltzea.
Salaketa aipatzean, proiektu honen erantzule guztiak ikustarazi eta kaleratzeaz ari gara, bultzatzaile diren alderdi politikoak, instituzio eta enpresak, eta agerian zein ezkutuan aurkitzen diren arduradunak.
Lan hau oso garrantzizkotzat dugu, haien irudia zalantzan jartzean, gurekiko duten boterea erabat murrizten delarik.
Informazioaz ere ari gara, izan ere, beharrezkoa da aurrera daramaten txikizioaz edota sakelaratzen duten dirutzaz uneoro jabetzea. Baina, gainera, kritikoak izan behar dugu, hainbestetan errepikaturiko ?democracia?, ?progreso?, ?estado de derecho?, ?desarrollo?,.. bezalako hitzen atzean gordetzen dena ikusteko gai izanez.
Desobedientzia aipatzen badugu, eraginkorra eta erreala izan dadin aipatzen dugu, ez gure pankartak margotzeko eta diskurtsoa apaintzeko kontsigna gisa. Desobedientziaz ari bagara, orain eta hemen praktikatzeko da, eta adibide asko dauzkagu, Renfe eta Euskotreni ez ordaintzetik, lurrak suntsitzeko asmoz desjabetzak burutuko diren udaletxe bateko ateetan kateatzeraino; arduradun den enpresa aurrean eginiko kontzentrazio batetik, merkataritza gune baten erdian, jende andana kontsumitzera joan ez dadin, enbidonatzeraino. Desobedientzia bide eraginkorra da ixiltzeko eta onartzeko prest ez gaudela adierazteko, eta beharrezkoa izanez gero, gure gorputzak erabiliko ditugu barrikada eran edota BERAIEN neurrira eginiko BERAIEN legeak urratuko ditugu.
Borroka modu eraginkortzat dugu ekintza zuzena, interes kapitalistei zuzenki erasoaz, eta inoren esku uztzi gabe gure ekintza gaitasuna, ekin edo jarduten dugun subjetuak garen einean, ekintza aurrera eramateko erabaki zuzenak hartzen ditugunak gu geu garelarik. Hamaika dira orain arte buruturiko ekintzak, eta beste hainbeste geratzen dira egiteko: kartelak kentzen dituztela eta prentsaren manipulazioa dela eta, pintadak egitea adibidez, (hauek ezabatu daitezke, baina haiek eginiko txikizioa ezabaezina da) gure amalurra suntsitzen duen makina guztiz txikitu arte.
Baina metodo guzti hauei antolakuntza gehituz gero, benetan astintzaileak gerta daitezke. Antolatzeko garaian, ez dugu inork, gure ordez ekiterik nahi, baizik eta gu geu izango gara gure borroka prozesua noiz eta nola burutu erabakitzen duten bakarrak. Herrien Autoorganizazioaz ari gara, arazoen aurrean gaiak asanblea bidez eztabaidatzeaz, subjetu politiko bezala gure erantzunkizuna inorengan ez uzteaz (ez alderdi, ez sindikatu,..); beraien funtzionamendu eredu autoritario, burges, indibidualista, lehiakor etab.rren aurrean, kontra-botere erreal bat sortzeaz.

Testu honen bidez, urtarrilak 23an Hendaian burutuko den AHTren aurkako manifestaldi nazionalera joateko deialdia egiten dugu, herriak bere zapaltzaileen aurka autoorganizatzeko deialdia, egunetik egunera gehiago akatzen gaituen kapitalismoaren aurkako deialdia, alegia. Baina ez dugu kalebuelta xinple batean gelditzerik nahi, ez dugu noizbehinka kalera irtetean geratu nahi, ez dugu kontzientzia garabiketarik nahi AHTren aurkako manifestaldira joatearik soilik geratuz. EZ!! Haratago goaz, egunerokotasunean gure herri, auzo eta mendietan borrokatuz, eskura ditugun bitartekoak erabiliz, guzti honen errudun direnei aurre egin behar diegu.

Azkenik, agur iraultzaile bat amalurraren txikizioari aurre egiteagatik errepresaliatutako guztiei, Irrintzikoei haien (golf-zelai eta turismo eran ageri den) kapitalaren diktaduraren aurkako borroka nekaezinagatik, Tarnac-ekoei, kapitalismoaren aurka agertu duten tinkotasunagatik, desobedientzia praktikatzeagatik Audientzia Nazionalera bidali dituzten AHTren aurkariei; agur bero bat pentsakera ezberdina izateagatik gartzelaratuak izan direnei; agur bat, ilargipean beldurra menderatu eta sistema erasotzen duten guztiei.

23an denok Hendaiara, 24an, 25ean, 26an,... denok obretara!!
Borroka da bide bakarra!
Autoorganizazioa eta ekintza zuzenA!
Txikitzaileak txikitu!!!

Autonomoak
2010eko Urtarrilean

Utzi iruzkina: