Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2010/11/05 17:27:21.560000 GMT+1

Zer dira arnasguneak?

Lagun batek aurrekoan galdetu zidan ea zer ziren blogean hainbeste aldiz aipatutako arnasguneak. Nik honako erantzuna eman nion: Arnasguneak da soziolinguistikan erabiltzen den kontzeptu bat. Horren bidez adierazi gura da herri batean (izan daiteke gune bat ere, adibidez ikastola bat edo lantegi bat) hizkuntza horrek lasai hartzen duela arnas, hau da, erabilera arrunteko hizkuntza dela bai kale bizitzan, bai auzoan, bai familian bai lagunartean eta baita lan munduan ere (lan mundu arruntean).



Gero jo nuen soziolinguistika eskuliburura. Eta han honako definizio hau topatu dut: Fishmanek breathing space deitzen ditu. Hizkuntza gutxitua biziberri dadin ezinbestekoa da hizkuntza hori nagusi den gune geografikoak izatea. Ez dira ghettoak, ez baitira isolatuta egon behar. Gune horietako biztanle gehienek badakite hizkuntza gutxituan hitz egiten eta hizkuntza hori normaltasunez erabiltzeko baldintzak daude eta belaunaldiz belaunaldiko transmisioa naturaltasunez gertatzen da.

Posted by: garaigoikoa.2010/11/05 17:27:21.560000 GMT+1
Tags: hizkuntzaren soziolinguistika arnasguneak soziologia sl | Permalink | Comments (2) | References (1)

Comments

Gaurko Berrian Dabid Anautek arnasgune kontzeptua ere aipatu du:

Arnasgune deitzen diegu herri euskaldunei, euskarak arnasa hartzen duelako horietan, eta herriok ere arnasa ematen diotelako euskarari bere osotasunean. Herri horietan dagoeneko irudikatu daiteke euskara etorkizunean zer izango den, normalizatuz gero. Mugak daude horretan, noski, ez dagoelako %100 euskaraz bizi den herririk, baina egin daiteke proiekzio bat. Ezinbestekoa da, beraz, guneok babestea, euskararen egoera blindatzea. Baina ezin dugu haien bizkarraren gainean jarri euskararen etorkizun osoa. Oreka behar da: politika bereziak, baina guneok burbuila bihurtu gabe.

Posted by: txerra.2011/02/09 10:18:55.410000 GMT+1

Jon Bollarrek ere arnasguneak definitu ditu: «Euskaraz trabarik gabe egiteko aukera ematen digun tokia da arnasgunea, euskaldunok fisikoki eta psikologikoki behar dugun tokia». Zita Berriatik.

Posted by: txerra.2011/05/26 09:06:39.056000 GMT+2

References

... horretarako ezinbestekoa da eskolak izatea herrian. Eskola hauek, gainera, kulturaren eta hizkuntzaren transmisiorako ezinbestekoak dira. Arnasguneak aipatzen ditugu maiz, baina arnasgune horiek ezin dira izan altxor, etorkizun...

Reference by: Azatzak 10: eskola txikiak - Garaigoikoa 2011/05/27 16:06:43.268000 GMT+2

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru