Egian euskaraz

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-07-06 08:52
1 2

garaigoikoa 1467734076510

Orain hilabete batzuk esperientzia pilotua jarri zuten martxan Donostiako Egia auzoan. Lutxo Egiaren performancea “errealitatera” eraman zuten. Mugimendu sozialen inguruko teoriko batzuek esango luketen moduan, “bizi-eredu aurreratzaileak" jarri zituzten martxan. Hau da, etorkizunean izan gura duguna gaurtik bizitzeko aukera egin zuten.

Gainera, esperientzia pilotua zela agerian jarri zuten. Ohar liburuxkak banatu ziren, lagungarri izan daitekeen formazioa eman, aholku laburrak eman, esperientziak trukatzeko kalakategia eratu eta abar.

Eta, ordutik, imitazioz (gauza gehien imitazioz ikasten ditugu gizakiok) beste hainbat lekutan ere hasi dira: Añorgan, Agurainen, Lasarte-Orian, … Honetan ere “aurreratzen”.

Aitor

Aitor 2016-07-07 09:45 #1

Aurrerapenez jokatzea?

garaigoikoa 1456132721854

2016-07-07 09:57 #2

Eskerrik asko, Aitor, twiterren jaso ditudan ekarpenak kontuan izanda, bizi-eredu aurreratzaileak erabili dut, eta aurrerapenez jokatzea ere bete-betean sartzen da eremu horretan.


Utzi iruzkina: