Azatzak 82: Geuk gEUre kulturaz

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-02-28 09:31
1

Otsailaren 27an Durangoko San Agustin kulturgunean hainbat lagun bildu ziren Geuk gEUre kulturaz izeneko jardunaldietan. Gure kulturaren norabideaz berbetan aritu ziren.

Jardunaldien aurretik Berria egunkarian Iñigo Astizek artikulu mamitsua egin zuen: Noranzkoa adosteko unea. Bertan parte hartu behar zuten hainbat kide elkarrizketatu ditu egileak eta oso ekarpen esanguratsuak plazaratu zituzten.

Jardunaldien kronika sakona eta luzea dakar Berriak gaur: Urrats bateranzko urratsa. Ea urrats gehiago datozen. Euskal kulturgintzaren soloak eskertuko ditu eta.

txerra

txerra 2014-03-04 11:22 #1

<p>Topaketetan bertan ibilitakoek han <a href="http://geuk14.wordpress.com/2014/03/01/geuk-topaketan-berba-egindakoak-eta-aurrera-begirako-proposamenak/">esandakoak laburbildu dituzte, bai eta aurrera begirakoak zehaztu ere</a>.</p>


Utzi iruzkina: