Orain gutxi blog honetan aritu nintzen Peachy Joke tolosarren Kindergarten's Flight diska berriaz. Lan berriaren zabalkundearekin jarraitzen du taldeak eta lehen bideoklipa prestatu dute. Diskaren gai zentrala haurtzarotik heldutasunerako jauzia dugu eta ideia horrekin jarraitu dute diska isten duen Cold Tea kantuaren bideoklipean. Tolosako Laskurain ikastolan grabatu dute bertako haurren laguntzarekin eta emaitza duina da. Hala ere, ideia on bat garatu nahian bidean galdu direnaren sentsazioarekin geratu naiz. Ea zuei zer iruditzen zaizuen.


The Grey Reveille lehen lanarekin guztiok aho bete hortz utzi ostean Peachy Joke talde tolosarra lan berriarekin datorkigu. Egia esan, desiatzen ginen lan berria esku artean izateko baina Martxoaren 27rarte lehen singlearekin konformatu beharko gara egun horretan akaleratuko baitute “Kidergarten’s Flight” izena daraman diska.   Berriz ere, Hans Krugerren eskutan jarri dute ekoizpena tolosarrek eta kanpamendu basea Bartzelonan kokatu dute orain urte batzuk Delorean zarauztarrek egin zuten moduan. Doinu dantzagarriagoak topatuko omen ditugu bigarren lan honetan eta egia esan, Cold Te...


Orain dela aste batzuetako kontua da baina gaur arte ez dut blogean kartzeko aukerarik izan (edo gogorik...). Kontua da Peachy Joke talde tokosarra Goierri Irratian izan genuela martxo hasieran. Beraiek jarri ziren gurekin harremanetan eta bidali ziguten erreferentzia taldearen myspace-a izan zen. Mezua irakurri, lotura sakatu eta beraien As The Crow Flies kantua entzuten hasi nintzen. Izugarria! Talde handia da, entzun eta euskalduna dela sinesten ez duzun horietakoa (ingelesez abesten dute). Kantua entzun bezain pronto garbi izan nuen Egunon Goierri saioan nahi nituela eta...