Peachy Joke talde tolosarra Goierri Irratian

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-03-17 21:09

Orain dela aste batzuetako kontua da baina gaur arte ez dut blogean kartzeko aukerarik izan (edo gogorik...). Kontua da Peachy Joke talde tokosarra Goierri Irratian izan genuela martxo hasieran.

Beraiek jarri ziren gurekin harremanetan eta bidali ziguten erreferentzia taldearen myspace-a izan zen. Mezua irakurri, lotura sakatu eta beraien As The Crow Flies kantua entzuten hasi nintzen. Izugarria!

Talde handia da, entzun eta euskalduna dela sinesten ez duzun horietakoa (ingelesez abesten dute). Kantua entzun bezain pronto garbi izan nuen Egunon Goierri saioan nahi nituela eta ederki portatu ziren.

Hasieran hiru taldekide ziren etortzekoak baina lan kontuak zirela eta, Iban kantari eta kitarjolea bakarrik agertu zen irratian. Kitarra zekarren eskuan eta irratian bertan akustiko bat jotzeko prest agertu zen. Esan eta egin.

             

               

PD: Eta bihar, Rafa Rueda...


Utzi iruzkina: