Peachy Joke tolosarren bideoklip berria: Cold Tea

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2010-03-18 12:27

Orain gutxi blog honetan aritu nintzen Peachy Joke tolosarren Kindergarten's Flight diska berriaz.

Lan berriaren zabalkundearekin jarraitzen du taldeak eta lehen bideoklipa prestatu dute. Diskaren gai zentrala haurtzarotik heldutasunerako jauzia dugu eta ideia horrekin jarraitu dute diska isten duen Cold Tea kantuaren bideoklipean.

Tolosako Laskurain ikastolan grabatu dute bertako haurren laguntzarekin eta emaitza duina da. Hala ere, ideia on bat garatu nahian bidean galdu direnaren sentsazioarekin geratu naiz. Ea zuei zer iruditzen zaizuen.


Utzi iruzkina: