Galdera egin nuen blogean aurrekoan #Kzjaia3-ren barruan eta hainbat erantzun jaso nituen. Eta handik gutxira Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak egindako testua irakurri nuen Hik Hasi aldizkarian. Eskatu egin diot eta blogera ekarri dut. Eskerrik asko Iñaki!   Ikastetxeetan ama-hizkuntza edo etxeko hizkuntza kontuan hartu behar al da taldekatzeak egiterako garaian? Etxeko hizkuntza euskara dutenak elkarrekin jartzea komeni da edo geletan banatzea hobea da? IKASTETXEAREN IKUSPEGIA. BAI. BAINA. Ez naiz didaktikan aditua eta badakit eredu ezberdinak daudela gai honen ingu...


KZjaia3

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-04-08 09:32

Aurreko bietan bezala, hirugarren Kazetaritza Zientifikoaren jaian hartu dut parte. Eskerrak eman nahi dizkiot Koldo Garciari (@koldotxu) hain prestu eta hain gogotsu ibiltzeagatik anfitroiarena egiten. Animoak txo!   Honako artikulu hauekin egin dut dantza jaian (laburpenak Koldotxurenak):   1. Chloroflexi, askotarikoak eta beraien artean ezberdinak diren bakterioak "Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (i)" ekarpenarentzat. Txerra Rodriguezek (@garaigoikoa) enpresetako euskara planei buruz ari zaigu. Plangintza mota ezberdinak azaltzen dizkigu eta euskara enpresa munduan nola...


Ama hizkuntza

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-03-23 08:48

Otsailean izaten da ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna. Niri betidanik belarrian min egin dit honako termino honek. Ander Bolibarrek, ordea, dokumentu bat helarazi zidan twitter bidez egunean bertan. Amets Arzallusena da, azken Korrikan (18an) irakurritakoa: Ama hizkuntza.   Hala ere, ez nau asetzen, ez nau betetzen. Eta, gainera, Paula Kasaresek bere doktore tesian honakoak esaten ditu ama-hizkuntzari buruz:   “Hiztunaren eta hizkuntzaren arteko harremana sortzez ezarririk ez badago, hiztunak mintzairarekin duen lotura egunerokoan eratzen eta berreratzen ahal badu eta bere ...


Galdera

3
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-03-02 09:01

Aurrekoan lagun batek egin zidan galdera. Galdera deserosoen aurrean politikariek duten aurpegi eta erantzun molde berbera erabili nuen: mozolo aurpegia jarri eta ezer ez esatea berba asko erabili arren. Erantzuna jakin behar nuela ematen baitzuen. Baina ez.   Ordutik, alde onak irakurri ditut eta ez naute konbentzitu. Alde txarrak irakurri eta horiek ere ez naute asebete. Eta nik baino gehiago dakien bati galdera egitea otu zait. Ez daukat haren kontakturik, baina espero dut blogeko irakurleren batek hari galdera pasatzea eta erantzuna hona ekarri ahal izatea. Horrek ez du esan nahi b...


Normalizazioa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-02-23 08:36

Zirimiri bezala blaitu ditugu bazterrak soziolinguistok eta euskalgintzako kideok normalizazio berbarekin. Lluis Aracilek kontzeptua asmatu eta gureganatu genuen (baita katalanek eta galiziarrek ere). Bere garaian balio zuen terminoak, antza. Gogoan hartu behar dugu EAEko euskararen lege nagusiak terminoa bera barneratzen duela izenburuan bertan.   Izan ere, erraz ulertzeko moduko kontzeptua da jendearentzat. Erraz ulertzen da, erraza delako normala zer den eta zer ez. Baina mugak ditu, nire ustez, muga nabarmenak.   Baina gaur egun balio al du? Izan ere, zer da normalizazioa? Zer...