Orain bai

hijosdelangelgorria 1456147634071 hijosdelangelgorria | 2008-09-19 12:41

Bazen garaia! Ekainean idatzi nuen blog honetako azken posta. Azterketak amaitzear nengoela proiektu honi heltzeko beharrezko indarrak nituela pentsatu nuen baina azterketekin bukatzean gauza aldatu zen. Etxe aldaketa, bidaiak, jaiak eta Gasteizko errutina maite horretara bueltatzean gauzak ikuspegia aldatu nuen.   Uda, kaleak berreskuratzeko une aproposena; neguan kalea maite arren. Eta eguzki izpiekin beste proiektu batzuei heldu nien. Iritsi da ordea, Hijosdelangelgorriari ekiteko unea beraz, orain bai, banator bueltan. Atzerrian gertatuko bizipenei zenbait post ematea pentsatu dut...


Nabokovek argi zuen: jenio baten moduan idazten zuen, gizon baten moduan pentsatu eta ume baten moduan mintzatu.Nik ez dut jenio baten moduan idazten, are gutxiago gizon baten moduan pentsatzen, baina hitz egiterakoan (eta liburuaren harira irratian egin behar izan ditudan elkarrizketez ari naiz) ume bat baino baldarrago aritu naiz. Esperientzia falta izango da, urduritasuna, nik idatzitako zerbaiten gainean hitz egiterakoan sentitzen dudan lotsa. Denborarekin sendatzen omen da.Ala ez. Begira bestela nola egiten zuen Nabokovek. Conditio sine qua non omen zen, elkarrizketa egin nahi bazioten...