Herri Ekimeneko Euskal Hedabideetako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek gaur goizean eratu dute euskal hedabideen azterketaz arduratuko den mahaia. Hedabideek maiatzean aurkeztu zien sektoreak bere esparruaz egindako diagnostikoa eta orain bien arteko azterketa lanari ekin zaio. Hedabideen aldetik, Iban Arregi (Berria Taldea), Inazio Arregi (Tokikom), Maria Gil (Elhuyar) eta Xabier Letona (Argia) izan dira; Diputazioaren aldetik, Zigor Etxeburua euskara zuzendaria eta Haritz Sa...


Gaur, AHT Gelditu! Elkarlanak salaketa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailean eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurumenaren Garapenerako Departamentuan, Itsasondoko udalerrian dagoen Zubin Erreka inguruan, AHTren lanak zirela eta, bertako zuhaitzetan egindako neurrigabeko mozketa basatiaren inguruan. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean protesta-ekintza burutu dugu, sarrera nagusian, sail kaltetuan jasotako adar eta zuhaitz-hondarrak utziz, baso-ondarearen kudeaketaz eta AHTren lanen ingurumen-zainketaz arduratzen diren administrazio-organoen pasibotasuna salatz...


Goooolllll!!!!!!!20 milioi euroko iruzurra egin omen dio Errealak Gipuzkoako Diputazioari, BEZ zergaren bidez. Hori da gola! Eta noiz arte segituko dute instituzioek Zubietako zelaiak egiteko lur-eremua oparitzen, urtean 2 milioi euroko laguntza ematen... Badiolaren taldeari?! Gipuzkoako futbol taldeei dirua zuzenean eman beharrean zergatik onartzen da Errealari eman, eta hau izan dadila dirua banatuko (ez) duena? Ardurak eskatu beharko zaizkie instituzioei!eta gainerako futbol taldeei? Bizkaia publizitatea Athleticen kamisetan, Reyno de Navarra estadioaren izena...Mundua borobila omen! Bai...


Aitor Mendiluze garaile! Aitor Meldiluzek egindako lan txukunaren ordaina jaso zuen atzo Illunben. Gaztelumendi gazteak ere bere lan ederra egin zuen bigarren gelditu zelarik. Hona hemen sailkapena: Mendiluzek, 946 puntu Gaztelumendi, 914 puntu Martin, 555 puntu Maia, 553,5 puntu Irazu, 548,5 puntu Sarriegi, 546,5 puntu Agirre, 541,5 puntu Zubeldia, 520,5 puntu informazio gehiago nahi baduzu webgune hauetan bilatu dezakezu: http://www.gpuntua.com/ http://www.gara.net/paperezkoa/20071217/53797/eu/Aitor-Mendiluzek-jantzi-du-txapela-eta-taldeko-gazteenak-goia-jo-du


Igandean erabakiko da zeintzuk eskuratuko duten finalerditarako txartela Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Iraila amaieratik bero bero dago giroa Gipuzkoan. Izan ere, lau urterik behin ospatzen duten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren trena abiarazi zuten 72 bertsolarik. Geroztik, sailkapen saio ugari egin izan dituzte eta final laurdenetarako saio baten faltan dago orain. Hain zuzen ere, igande honetan erabakiko da finalerdietara pasako diren kuadrilla zein den. Izen asko, aukera gutxi Entzulegoak bai baina epaileek ez dute barkatzen. Taula gainean erakusten duzuna da baloratua izango den...


Sailkapenean laugarren geratu arren, aparteko saioa egin zuen Gorka Azkarate herriko bertsolariak atzo Hondarribian. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari hasiera eman zitzaion joan den asteburuan "Gpuntua" lelopean. Atzo Hondarribiako Amute auzoko aretoan jokaturiko kanporaketa 8. saioa izan zen. 6 bertsolarik hartu zuten parte bertan, hauen artean Gorka Azkarate urretxuarra eta Nerea Elustondo legazpiarra. Amute auzoko aretoa nahiko leku txikia zen, baina goxoa. Agian goxotasun horren ondorio izango zen bertsolariek azaldu zuten maila altua eta parekatua (kontuan izan lehenengotik azkenera...


Bihar, 2007ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako trenak geldialdia egingo du Zelai Arizti aretoan, lehenengo faseko kanporaketa saioa jokatuko baita, arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Iragan asteburuan hasi zuen bere ibilbidea txapelketak, Orio, Legazpi, Hernani eta Zaldibian jokatutako saioekin, eta asteburu honetan, Usurbil eta Zumarragakoa, larunbatean, eta Hondarribia eta Arrasatekoa, igandean, jokatuko dira.Txapelketa honek ikusmin handia sorrarazi du, inoizko parte hartzerik handiena baitu, bertsolari kopuruari begiratuz gero: 80 bertsolari arituko dira kantuan saio ezberdinetan, aben...


Uda garaiak atseden pixka bat hartu eta bertsotan egiteko balio izan die Urretxu-Zumarragako bertsolariei eta Legazpiko bertsoolariei. Izan ere, hilabeteren buruan, nagusien Gipuzkoako bertsolari txapelketa hasiko da, eta bertan parte hartuko du Gorka Azkarate bertso-eskolako alma materrak, hiru legazpiarrekin batera (Joseba Barandiaran, Nerea Elustondo eta Asier Iriondo). Abuztuan zehar hainbat entrenamendu egin dituzte eta joan zen ostiralean Brinkolako festetan aritu ziren bertso afarian Gorka Azkarate eta Asier Iriondo, buruz-buru, ordubete inguruz. Bittor Agirre eta Jokin Mat...