Zubieta-Larraitz-Zubieta, txirrindulari-taldearen lehen txango ofiziala

No profile photo zubieta lantzen | 2008-11-05 18:37
1

Hernani-Goizueta desafiyuan adostutakoaren arabera, Zubietako txirrindulariek azaroaren 16rako zuten taldearen lehen txangorako hitzordua baina Joko-Garbi elkartean ezohiko batzar nagusia dutenez (emakumeen bazkidetza onartu edo ez erabakitzekoa) txangoaren eguna aldatzea erabaki dugu.



Beraz, honatx hitzordu berria:
Noiz: larunbatean, azaroak 15, 08:30ean plazan.
Ibilbidea: Zubieta-Zaldibia-Larraitz-Amezketa-Zubieta
Distantzia: 82 km., ggb.
Iraupena: 3,5 ordu, ggb.

Zubieta Lantzen

Zubieta Lantzen 2008-11-16 21:25 #1

Lehen irteera honetan 4 txirrindularik hartu du parte. Zorua bustia
baina txirrindulariek ez dute euririk izan behinik behin. Ea ba
hurrengoan jende gehiago azaltzen den eta Zubieta Lantzeneko arropa
berriak estrenatzen ditugun...


Utzi iruzkina: