Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2010/04/28 12:05:23.563000 GMT+2

Gernikako 2. ZALDI MARTXA

Ekainaren 6rako, Gernikako 2. Zaldi Martxa prestatzen ari gara.

Harrera, goizeko 9:00etan izango da, MAIER lantegiko aparkalekuan eta irteera 10:00etarako izatea lortu behar dugu.

Izena eman behar da aurretiaz, Caja Laboraleko hurrengo kontu korrontean:

3035 0133 10 1331031925

                 (25 eurogatik, Hamaiketakoa + Bazkaria)

Gogoratu, federatuta egon behar garela Zaldiak eta Zaldunak, irteera honetan parte hartzeko.

Zabaldu deialdia

Posted by: Aitor.2010/04/28 12:05:23.563000 GMT+2
Tags: busturia martxa urdaibai gernika zaldi | Permalink | Comments (0) | References (0)

2010/03/16 12:05:41.470000 GMT+1

EKIPAJE BARRIA

Badugu ekipaje barria, eta ez zaretenok azken batzarrera etorri, arin ibili !!!

Posted by: txipitxapa.2010/03/16 12:05:41.470000 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/10/29 16:50:35.161000 GMT+1

LOGROÑOKO RODEOA

Urriaren 18an Logroñora joan ginen Rodeoa ikustera. Argazkiak eta bideoak atera ditugu, beraz, animatu eta Picasara igo denok ikusteko.

Hemen daude argazki batzuk, prentsaurrean egindakoak zezen plazan.

http://www.larioja.com/multimedia/fotos/local/44922-rodeo-americano-llega-ribera-0.html

Posted by: txipitxapa.2009/10/29 16:50:35.161000 GMT+1
Tags: txapa taldea rodeo zaldi txpi logroño | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/26 10:32:49.044000 GMT+2

Gernikako I. Zaldi Martxa

Maiatzaren 31n burututako zaldi martxan, 45 zaldikok parte hartu zuten. Eguraldiak lagundu zuen eta giro ona nabaritu zen. Hau ikusita, pentsatu dugu datorren urtean ere berriro antolatzea.

Laudio, Okendo, Zornotza, iurreta, Getxo, Bilbo, Orozko eta Mungiako zaldunak ere etorri ziren, ez bakarrik eskualdekoak.

 

Posted by: txipitxapa.2009/06/26 10:32:49.044000 GMT+2
Tags: zaldi martxa gernika urdaibai | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/03/12 15:32:8.088000 GMT+1

ZALDI LASTERKETA LAGAN

Martxoaren 15ean Ibarrengeluko Laga hondartzan Zaldi Lasterketa

antolatu dugu. Eguerdiko 12:30etan hasiko da. Animatu eta etorri !!!

Posted by: txipitxapa.2009/03/12 15:32:8.088000 GMT+1
Tags: laga lasterketa | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/11/18 13:06:57.401000 GMT+1

Urteko Batzar Nagusia

Bazkide agurgarria,


Azaroko azken igandean (30), arratsaldeko 18:00etan elkartuko
gara Jaion txokoan (errenteria) Urteko Batzar Nagusia egiteko.
Bilera honetan aztertuko diren gaiak, hurrengoak izango dira:

                ·  2007-2008ko kontuen onarpena.
                ·  Lortutako dirulaguntzak.
                ·  Urteko kuota helbideratzea.
                ·  Federazio Lizentziak eta Aseguruak berriztu.
                ·  Ideia berriak, proposamenak, galderak …

                                                         

Posted by: txipitxapa.2008/11/18 13:06:57.401000 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/05/18 21:33:27.062000 GMT+2

Bizkargiko Argazkiak ere igota PICASAra

Argazkiak ikusteko:

1·  www.picasaweb.com era sartu

2·  txipitxapa@orangemail.es idatzi

3·  urdaibai pasahitza jarri

Posted by: txipitxapa.2008/05/18 21:33:27.062000 GMT+2
Tags: argazkiak bizkargi picasa | Permalink | Comments (3) | References (1)

2008/03/19 19:48:9.603000 GMT+1

ATXELI EGUNArako Irteera

Martxoaren 30ean, domekie, Atxeli Eguna. goizeko 9:30etan MAIEReko parkinetik irteera. Puntualak izan ze bestela ez gara heltzen goiko hamaiketakora. Ah, ta kontuz, ze bisperan ordua aldatzen dute.

Bai Atxeliko hamaiketarako eta bai Ariatzako txokoan egingo den bazkarirako izena eman behar da. Azken eguna martxoak 24. Deitu 607699752 (Izurtza) telefonora.

 

Posted by: txipitxapa.2008/03/19 19:48:9.603000 GMT+1
Tags: mendia irteera zaldia urdaibai | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/03/08 17:48:37.465000 GMT+1

Gautegiz-Arteagako Zaldi Egunara Irteera

Datorren igandean (martxoak, 13) Gautegiz-Arteagan ospatuko den Zaldi Egunera gonbidatuta gaude. Igandean elkarrekin joateko izena eman behar da, eguaztena baino lehen eta gero esango dugu irteera ordua, ibilbidea eta eguneko plana. Zabaldu.

Posted by: txipitxapa.2008/03/08 17:48:37.465000 GMT+1
Tags: irteera zaldi | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/02/17 18:41:29.355000 GMT+1

Gida Liburua

 

PROIEKTUA

 

 

“Urdaibaiko Zaldi Ibilbideak” gida liburua- Hamabi Ibilbide Biosfera Erreserbatik

 

 

Txipi Txapa Zaldi Taldeko helburuetan agertzen den moduan, zaldiz ibiltzeaz gain, gure eskualde honek, Urdaibai eta bere inguruak, dituen toki zoragarriak ezagutzea da; hemengo jendea, kultura, hizkuntza eta herri eta auzo bakoitzeko nortasuna. Baina gida liburua sortzearekin beste pausu bat ematea lortu nahi dugu: “Ezagutu eta Ezagutarazi”.

 

 

Gida liburu hau, Urdaibaiko hamabi ibilbide ezberdinen bilduma bat izango da. Gure taldea, Urdaibai eta bere inguruko zaldun ezberdinak osatzen dugunez, bazkide bakoitzak ondo ezagutzen duen ibilbide bat zehaztuko du puntu ezberdin garrantzitsuenak lotuz, Biosfera Erreserba honetako toki gehienetatik igarotzeko asmoarekin.

 

 

Puntu honek gero, mapa kartografiko baten agertuko dira gure gidaliburuan, eta hoiekin batera, gaur egunean teknologia berriek ematen diguten aukerarekin, mendiko GPS baten bitartez puntu honek markatu (waypointak) eta ibilbide baten (Track baten) batu eta gidan bertan lotura (link) bat agertuko da, nahi duenak gure Blog berritik eskuratzeko.

 

 

Gure proiektu honen garrantzi kulturala, gida liburua bera eta bere erabilerak dakarrena alde batera utzita, ibilbide beraietan joango gara aurkitzen, hau da, gure ondare kulturala osatzen duten toki, paisai, herri, auzo, mendi, baseliza e.a. eta hauetan aurkitu ditzakegun nortasun, tradizio, ohitura, hizkuntza, jai … e.a. ezberdinak.

 

 

Gida liburu hau plazaratzen dugunean eta ibilbide markatuak taldeko blogera igotzen ditugunean, udalek, turismo bulegoek, nekazal turismoek, zaldi tokiek eta bestelakoek informazioa eskuragarri izango dute eta Urdaibaiko zein beste tokiko udalerri ezberdinetara zabalduko dutelakoan gaude.

 

 

Gure eskualde honetako populazioaren %75etik gora euskalduna izanda, gida liburua euskara hutsean egitea erabaki dugu. Kontutan izanda gidan bertan agertzen diren datuak, mapa kartografikoak, waypointak eta trackak datu unibertsalak direnez, erabilitako hizkuntza, ibilbide hauetatik ondo kokatuta ibiltzeko, ez da inorentzako oztopoa izango.

 

 

Zaldi gainean ibiltzea gustokoa dutenek, zaletasun berdina duen inguruko jendea ezagutzea nahi dutenek eta modu natural batez, eskualde honekin gozatzea aukeratu dutenek,  beharrezkoa izango dute “Urdaibaiko Zaldi Ibilbideak” gida liburua- Hamabi Ibilbide Biosfera Erreserbatik.

Posted by: Aitor.2008/02/17 18:41:29.355000 GMT+1
Tags: zaldiak gida ibilbideak liburua | Permalink | Comments (0) | References (0)