Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2013/06/19 23:12:57.347764 GMT+2

90seg #64

Uda honetan ligatu eta kotxean Old School Hardcorea bakarrik baduzu, hemen musika erromantiko pixkat… Incubus, Jagat Skad, Laleh, Emiliana Torrini, Jim Sturgess, Gustavo Santaolalla, Joe Satriani, dDamage, Idi Bihotz, Porcupine Tree, Zea Mays, Foo Fighters, Death Cab for Cutie, Billy Talent, John Frusciante, Everything But The Girl, Beer On The Rug, Sam Bauer & Gerard Bauer, Bill Frisell, Macintosh Plus, Flying Lotus.

 

Posted by: txapairratia.2013/06/19 23:12:57.347764 GMT+2
Tags: txapa 90seg irratia | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/06/18 13:16:39.849091 GMT+2

kolax 20130611

Kolax 20130611

Astebete beranduau.

 

Posted by: txapairratia.2013/06/18 13:16:39.849091 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/06/17 19:54:30.480023 GMT+2

Angiolillo liburuaren aurkezpena

Bergarako gaztetxiaren 13.urteurrenaren ekitaldien barnean.Aittor Arantzabalek idatzi eta denon artean egin genuen "ANGIOLILLO" liburuaren aurkezpen mundiala. Bertan egon direnak:
AITTOR ARANTZABAL liburuaren nondik norakoak kontatu digu.
KOLDO IZAGIRRE Poema batzuk errezitatu ditu
FLY SHIT Elektroakustikoa

 

 

Posted by: txapairratia.2013/06/17 19:54:30.480023 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/06/14 16:16:3.898421 GMT+2

Hitzaldia:emakumea eta kartzela

Bergarako gaztetxearen 13 .urteurrenaren barnean , emakumea eta kartzela hitzaldia

Posted by: txapairratia.2013/06/14 16:16:3.898421 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/06/13 11:49:21.687623 GMT+2

90seg #63

Eguzkira begiratu eta bere sorterrira joan gara. Ekialdera. Asiara hain zuzen ere. Bumcello, Andrew Bird, Narial Village Troubador, Kemialliset Ystavat, Satyajit Ray, Jodphur Sikh Temple Congregation, Thievery Corporation, Rob Zombie, Faust, Dak, Xiu Xiu, Voltaire, Joan Baez, John Roberts, Tristeza, Zhang Yun Xian & Hou Li Jun, Quarashi, White Flight, Lumigraph.

Azken aldian ez gabiltza oso fin eta gainera irratsaio hau ezin izan dugu zuzenean egin interneteko konexioarekin arazoak izan ditugulako. Irratsaioak etxetik egiteak horrelako gauzak ditu.

 

Posted by: txapairratia.2013/06/13 11:49:21.687623 GMT+2
Tags: txapa 90seg irratia | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/06/13 00:28:8.757502 GMT+2

Bertsondorrak

Gaztetxeko urteurrenaren baitan asanbladako kideak bertsolari mozorroa jantzi, eta doinu ezagunak kartzela zaharrerako moldatu dituzte.

Tematika herrikoia eta umorea izan dira nagusi, musikarekin nahasita.

Posted by: txapairratia.2013/06/13 00:28:8.757502 GMT+2
Tags: txapa irratia gaztetxea bertsondorrak bergara | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/06/12 14:21:55.558811 GMT+2

Ekainak 12 Berbenir!

Unknown mortal orchestra, Field music, Arthur Russel, Los evangelistas, Dan Deacon eta Atoms for Peace taldeen musika entzun ahalko da gaurko BERBENIR-en.

Posted by: txapairratia.2013/06/12 14:21:55.558811 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/06/10 08:37:56.405651 GMT+2

Paradisu zinema #18 Kartzelak

cadena perpetua

Kartzelak eta zinema. Askorako ematen duen bikotea zalantzarik gabe. Askatasun bila dabiltzan pertsonaiez lepo dago pantaila handia. Txapa irratikook ere gure kartzela dugu, kartzela zaharra, eta bertatik egin dugu gaurko saioa, patioan ozen entzuteko, presondegi osoak amesteko, gaztetxeak 13 urte bete dituela ospatzeko.

 

Saioan aipatutako filmak: Cadena perpetua (1994 Cadena perpetua)
Bronson (2008 Nicolas Winding Refn)
Hunger (2008 Steve McQueen)
Alguien voló sobre el nido del cuco (1975 Milos Forman)
Shutter island (2010 Martin Scorsese)
El verdugo (1963 Luis García Berlanga)
La gran evasión (1963 John Sturges)
Asesinos natos (1994 Oliver Stone)
Prison break (2005 Paul Scheuring)
Watchmen (2009 Zack Snyder)
V de Vendetta (2006 James McTeigue)
Segoviako ihesa (1981 Imanol Uribe)
Barrura begiratzeko leihoak (2012 Elkarlanean)
Izarren argia (2010 Mikel Rueda)
Salvador (Puigh Antich) (2006 Manuel Huerga)
El experimento (2010 Paul Scheuring)
El expreso de medianoche (1978 Alan Parker)
En la cuerda floja (2005 James Mangold)
Celda 211 (2009 Daniel Monzón)
Soy un cyborg (2006 Park Chan-Wook)
Hierro 3 (2004 Kim Ki-duk)

Gainetik aipatutako beste film batzuk: El show de Truman, Black Mirror, La naranja mecánica, Sangre por sangre, Vaya un fugitivo, Agarralo como puedas 3, El robobo de la jojoya, Sucker Punch, El ladrón de Bagdad, Tiempos modernos, Battle Royale...

Atzeko planoko musika:  Dut - Sokaren itzala, Kuraia - Platonen kobazuloa TB zen, Berri txarrak - Aslpaldian utzitako zelda, Joseba Sarrionandia - Bigarren galdera, Kuraia - Badakigu, BAP - Atzera begira, Kojon prieto y los Huajalotes - Carcelero, Elvis presley - Jailhouse rock, Hertzainak - No time for love, Igor Arzuaga & Luis Vil - Kartzela, Itoiz - Desolatio, Negu gorriak - Borreroak baditu milaka aurpegi...

Posted by: txapairratia.2013/06/10 08:37:56.405651 GMT+2
Tags: txapa arrosa gaztetxea paradisu bideoklipak irratia kartzela bergara zinema | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/06/07 10:55:25.378864 GMT+2

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:ZAKILLERS + SERMOND'S

Txapa irrati libreak antolaturiko emanaldien barnean, Zakillers eta Sermonds taldeak Bergarako gaztetxean arituko dira datorren Ekainak 15 Larunbata gaueko 22:30etan. Kontzertua amaitzean Dj Elvis Caino arituko da.

ZAKILLERS ,SextySexers taldearen anaia txiki, bihurri eta kaskagorra. Xiker, Julen eta Inaxioren hirukoa Mikelek osatu zuen, garai zaharretara eginez orainean. "Hyena" diskoa aurkezteko baliatuko dute hitzordua, eta argi ibili, kontzertu gutxi eskainiko dituzte eta. Are you ready? 

2008ko apirilean SERMOND'S berpizteko erabakia hartu genuen. Zortzi urtez lurperatuta egon eta gero gorputz atal batzuk ustelduta zituen arren, bizkarrezurra (koldo, baxuan) eta burmuina (Iñigo, gitarran), osorik eta osasuntsu zeudela konturatu ginen. Hortaz Frankestein Doktoreak egin bezala, izaki berria eraikitzen hasi ginen. Frankesteinek gizaki berri bat sortzea zuen helburu, guk ostera mamuaren bila abiatu ginen hasieratik, benetako mamutzarra, munstro musikala. Horretarako oinarri sendo, potente eta azkar bat behar genuen, bizkarrezurrera ondo lotuko ziren hanka eta beso indartsuak behar genituen. Hankak , Tximisek (bateria) jarri zizkion, besoak berriz Gorkak (gitarra). Horrela berpiztu zen SERMOND'S. Hala ere, handik gutxira aurpegia eta ahotsa falta zitzaiola konturatu ginen. Egoitzek (ahotsa) osatu zuen munstroa. Geroztik munduan zehar dabil Dirties, Arto Bixarra, Midnight Murders eta Perros del Diabloren odola daraman munstroa. Lehenengo diskoa 'Azken bala' Karlos Gomezekin grabatu genuen 2009ko udan, bigarrenerako beste karlos bat aukeratu dugu, Karlos Osinaga, eta 2011 urtea hasterako prest dago.'Bidegurutzean' (mauka musikagintza) diskoa aurkeztuko dute honako emanaldian

Gaualdia luzatuaz, herriko Elvis Caino disko jartzaileak gorputzak astintzen eta buruak pentsatzen jarriko ditu. Beltzak dohai sartuko dira!!!

Kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren bidez. FM-an entzuteko, 97.20 sintonizatu beharko da Bergara inguruan, eta internet bidez,http://www.txapairratia.org/  webgunearen bidez.

Posted by: txapairratia.2013/06/07 10:55:25.378864 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/06/05 18:04:13.481088 GMT+2

Ekainak 5 Berbenir!

Oraindik jarri gabe ditugun diska batzuk entzuteko baliatuko dugu gaurko tartea. Unknown mortal orchestra-ren pop ederretik hasi eta zarata pixkat sartzen saiatuko gara, los evangelistas, baby woodrose , kadavar eta John spencer Blues explosion taldeen azken diskekin.

 

Posted by: txapairratia.2013/06/05 18:04:13.481088 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)