Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2006/11/22 12:06:19.455000 GMT+1

Basamortuaren ahotsa

Mila iturriko jarioa da inspirazioa. Askotan, bizitako esperientzia edo pasarteek eskaintzen dute zilarrezko erreteiluan baina beste askotan airean dabil, hegan, tokien klima edo aurarekin bat izango bailitzan; ez dakit nola azaldu. Leku bakoitzak bere musika du (hitzaren zentzu guztian), eta guk nahi izan gabe ere influentziatu egiten gaitu historian zehar munduko musikari handiak inspiratu dituen bezalaxe, eta eskerrak.

Leku berdinetik datozen taldeek antzeko soinua izan ohi dute nahiz eta estilo berdinekoak ez izan. Batzuek esango dute kultura edo moda kontua dela baina ez dut uste. Lekuek badute gure autoestima eta espresioan eragiteko boterea eta kreatibitatearen katalizatzaile apartak izan ohi dira.

Seattlek talde apartak eskaini dizkigu, ez al zuen eraginik izan bizi ziren lekuak musikaren zikinkeri xarmangarri hartan? Eta Bristoleko portu-industria geldiezinaren zaratak ez al zuen eraginik izan bertan sortutako berrikuntza musikal guztiengan? Ez dakit, baina nahi edo ez bi eremu hauetan gizonaren manufaktura garbia da. Baina, gizonak ikutu gabeko parajeek? Ba al dute musika propiorik? Ba al du musika propiorik basamortuak adibidez? Egia esan ez daukat ideia putarik ere ez bainaiz sekula han izan baina zihur nago izan baldin badu horrelako zerbait izango dela.

Basamortua izan da Kyuss talde amerikarraren inspirazio nagusienetako bat eta paraje honi esker utzi dizkigute gaur egun gozatu ditzakegun perlak. Perla hauetako bi hemen dituzuen hauek dira: “Green Machine” eta “50 Million Year Trip”, biak “Blues for the Red Sun” diskako kantuak. Askok ezagutuko dituzue talde honetako kideak Kyuss desegin ondoren, “The Queens of the Stone Age” edo “Hermano” bezalako taldeak sortu baitzituzen. Talde hauek egin dute ezagun “Stoner Rock” delakoa baina zalantza izpirik gabe, hauxe duzue Stonerraren ama, gozatu.

Posted by: indezent.2006/11/22 12:06:19.455000 GMT+1
Tags: klipak kyuss musika bideoak | Permalink | Comments (15) | References (2)

Comments

Bewater, hemen dituzu abesti listarako lehen biak

Posted by: indezent.2006/11/22 12:09:54.390000 GMT+1

Thanke sir

Posted by: bewater.2006/11/22 12:59:13.091000 GMT+1
http://bewatermyfriends.blogspot.com

queens if the stone age ezagutu nuen lehenik eta gero etorri ziren besteak, atzetik aurrera (askotan bezala). hemen ere ez ditugu txarrak... Sharon Stoner ze iruditzen?

Posted by: i eme.2006/11/22 13:54:32.853000 GMT+1
http://ieme.wordpress.com/

Egia esan ez dut gehiegi entzun, abesti bakarra baina pinta ona du. Bertako musikari kasu gehiago egiten hasiak gara, ni behintzat.

"Geroh" ere talde handia izan zen nahiz eta amaierarko stonerregia ez izan (hauetaz post bat izango da zihur). Talde izugarria! eta markatu gintuena

Posted by: indezent.2006/11/22 14:01:54.061000 GMT+1

jo! ez naiz ondo gogoratzen, baina "Geroh" nahiko dut-eroa zen ezta?

"...hotza heriotza, gertu dabilkit beti, odolik ez zainetan, ahula naiz, benetan..."

----

"harroegi ulertzeko, harroegi onartzeko, askatasun desiratuak, ez gaituela.... askatuko!" (la ostia hituan!)

Posted by: borthuzai.2006/11/22 15:06:50.630000 GMT+1

...bandera trapu bat da, haizerik ez badabil... (onak hituan bai)

 

...ekarri ta eraman, nire zoriona, bakarrik bakarrik... (hauekin hasi ginttuan kontzertuetaz gozatzen. Asko zor zieau)

Posted by: indezent.2006/11/22 17:37:31.505000 GMT+1

DUTek nire hezkuntza musikala baldintzatu zuen, QOTSA ezagutu nik ere ondoren, ostean iritsi nintzen Kyussen dimentsio lehorrera, Hermano ere badut nire autoko cdeen kaosaren erdian eta gero,  Geroh iritsi zen ene tinpanoen babesera. talde handiak, influentzien dantzaldian asko dantzatutako taldeak gainera. beraiek jaso zuten nonbaitik influentzia majiko bat, ni beraiek influitu naute eta agian noizbait norbaitek jasoko du nire hazia. kate luzea, ederra, aberatsa, interesgarria... ez dadila inoiz eten

Posted by: ezk.2006/11/22 18:31:32.867000 GMT+1

Poztuko nintzateke halako hazia sortuko bazenute. Influentziak edozein lekutatik etor daitezke. Zure bizian bi kontzertu bakarrik emanda ere (gureek ez dute balio), posible da egun hartan barran apoiatuta zegoen gazte harri zerbait sortaraztea. Hala ere, garbi daukat hori baino askoz kontzertu gehiago joko dituzuela eta barrako gazte bakarti hartara baino belarri gehiagotara iritsiko zaretela eta... bideoklipak guk egingo dizkizuegula, ez dago esan beharrik jajaja

Posted by: indezent.2006/11/22 18:37:27.543000 GMT+1

"hori egina zagok!" (goenkaleko txapasek esan zuen esaldi handian oinarritua)

Posted by: ezk.2006/11/22 18:39:53.580000 GMT+1

Hori du! (txurrozikin batek esango lukeen moduan)

Posted by: indezent.2006/11/22 18:42:17.581000 GMT+1

"en si, si se cae pierde el equilibrio". Ez dator arira baina behin esaldi handiak esaten hasi ezkero gogoratu beharrean nago esaldi handi hau. Ez dadila gure memoria kolektibotik at geratu!

Posted by: indezent.2006/11/22 18:46:13.935000 GMT+1

Lehenik eta behin zorionak eh!!!! Zure testuak internetetik at ere entzun ahal izen dielako!!!!

Bueno eta oin inbidia pixkat emango dotzuet...,jijijiji : http://www.youtube.com/watch?v=thYjKn8gc-Y (I was there!!!puf!!!)

Nik be jaso dot talde horrein influentzia, nahiz eta oin dala bastante alde batera itxitxa dauzketen...

Ah! Eta zer iruditzen Neubat Mikel???jajajajaja!!!!

"sin precedentes..."

Posted by: nerediamond.2006/11/22 20:27:53.979000 GMT+1

Bai, baino irakurri behar bazuen abisau zeikien erantzun baten bidez edo. Ez det entzun eta Ezkerrak horario kinki hoik izango ez bazittun enteraure enitzen ingo.

Haundia da Kyussen hazia eta Neubat... a mi sigue sin konbenzerme ze naizuba esatea.

Posted by: indezent.2006/11/23 08:39:34.878000 GMT+1

Seattleko taldeek post berezi bat merezi dutela diot nik, hau da nik jarritako etxko lana. Nirvana, Pearl Jam, Boston...ah, ez, hauek ez ziren Seatllekoak.

Zure postak sareaz kanpo ere entzuten direnaren kontu hori zer da?

Posted by: bewater.2006/11/23 09:41:45.515000 GMT+1
http://bewatermyfriends.blogspot.com

Etxeko-lana apuntatuta.

Posted by: indezent.2006/11/23 10:39:43.802000 GMT+1

References

...io Morriconeren soinu banda edo John Forden filmetako doinuez ariko, gaur ere Palmeko Basamortuko doinuak izango dira gure basamortuko musika. Behin baino gehiagotan a...

Reference by: Basamortuko musika Melmaken - The Indezents 2008/02/18 13:09:7.323000 GMT+1

...8230; Female North African Names. by *SeekHim. Name Meaning Abiba Beloved One Ahlam Dreams Amal Hopes Amira Queen Aisha Life Asa Life &8230; Basamortuaren ahotsa &8211; The Indezents bloga >>22 Aza 2006 &8230; queens if the ...

Reference by: Zihurr queen | Swineflustoper 2012/05/03 10:14:51.164000 GMT+2

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru