ABORTUA EMAKUMEEN ESKUBIDEA

spituptruth 1456152805288 everyone owns a gun deep inside | 2008-06-05 23:15
2

Emakume bakoitzak erabakitzen du haurdun dagoenean semea eduki nahi duen edo haurdunaldiarekin akabatu nahi duen abortuaren bidez.

Gaur egun eta nahiz eta 21.mendean egon pertsona talde bat dago zeinek ez du abortua eskubidetzat ikusten. Ez dugu ahantzi behar haurra emakumearen sabelean  dagoela , amak jasango dituela haurdun egotearen ondorioak haurdunaldi osoan zehar eta erditzearen eraginak bere gorputzean.Honekin esan nahi dut, emakumeak eskubide totala duela.

Pentsa daiteke abortua praktikatzea norbait hiltzea dela, arestian aipatu dudan talde horrek hain zuzen ere,  hau pentsatzen baitu, baian egia esateko abortua praktikatzen den unean haurra enbrioi bat besterik ez da, ez da pertsona oraindik, ezin du bere kabuz bizirik jarraitu.

Zientziak frogatu du enbrioia ez dela izaki biziduna 7. hilabeterarte, eta hau esaten dutenen  xede bakarra, emakumeak errudun sentitzea da eta honekin abortu kopuruak gutxitzea .

Eta beraz talde horrek hau bada erabiltzen duten argumentu bakarra abortuaren kontra jokatzeko, nahiko argumentu ahula dela esan behar da.

Bizitzaren defendatzaile moduan daukate bere burua baina gero ejertzitoa eta poliziaren alde daude, zeintzuk ehunka pertsona hiltzen dituzten urtean.

Beraz beraien pentsaeran kontradikzio bat dagoela esan daiteke.

Emakume batentzat ez da batere erreza abortua praktikatzea. Arrazoi asko egon daitezke hau egiteko, egoera ekonomiko desegokia, bakarrik egotea{ nahiz eta hori gaur egun pixkanaka ez du hainbeste axola, milaka emakume izaten dituzte haien semeak bakarrik, gizon baten laguntzarik gabe}, gaixotasun bat transmititzeko aukera, edota sinpleki momentu hartan haur bat ez duelako eduki nahi.

Arrazoia zein edo zein den, zaila da beti abortua praktikatzea eta batez ere gaur egungo gizartean, zeinetan beti epaitua egongo zaren.

Gure gorputza da eta ez bakarrik hori, gure bizia da eta guk erabakitzen ditugu kontu horien gainean egin behar ditugun erabaki, eskubide osoz eta noizbait hau onartuko delakoan pentsatzen.

aborto011

Marta

Marta 2008-06-12 19:09 #1

Apa! pozten nahiz nire blogean norbaitek behintzat idazten duela ikusteaz. Nik ere zure web-a adieraziko det nire listan.

Ondo izan!

morri

morri 2009-01-09 18:14 #2

txaloooooo txalooooooo

fiu fiu!

agur kotiya!

Utzi iruzkina: