Udazken musikal eta aldarrikatzailea Sakanan: Geldirock

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2008-10-04 13:18

Sakanako AHT Gelditu! Elkarlanak AHTren aurkako 14 kontzertuz osaturiko kanpaina musikala sustatu eta koordinatu du udazken honetarako 11 herritako gazte asanbladekin batera.

GeldiROCK lelopean makina bat kontzertu eginen dira Sakana guzian urte akabera bitartean eta hauen helburu nagusia musikaz gozatzeaz gain, AHTren inposaketa, suntsiketa eta azpiegitura honen inongo beharra ez dugula adieraztea izanen da. Bestalde, informazio guneak baliatuko ditugu egun horietan jendarteak AHTren inguruan nahita ezkutatzen zaion informazio ahalik eta zabalena eskainiz. Lehenbiziko kontzertua heldu den irailaren 13an izanen da Uharte Arakilen.

Eskerrak eman nahi dizkiegu herri desberdinetako gazte asanbladei kanpaina hau aurrera ateratzeko egin duten lanagatik, bereziki, aspaldi edo sekula kontzerturik egin ez duten herrietan ere kontzertua egiteko ahalegina egin dutenei.

Kontzertu gehienak gaztetxetan eta gazte elkartetan eginen dira, frontoi edo kiroldegiren batean baten bat burutuko den arren.

Urtetan burutzen ari den PikuRock! kontzertu handia eta azaroaren 29an eginen den GeldiROCK jaialdia izanen dira kanpainako kontzerturik nabarmenenak.

Irailan hiru kontzertu burutuko dira: 13an Uharten, 20an Olaztin eta 26an Olaztin atzera berriz.

Urrian lau kontzertu izanen dira: Etxarrin 3an, 17an Altsasun, 25ean Iturmendin eta 31n PikuRock! Irurtzunen.

Azaroan berriz bost kontzertu eginen dira: 8an Bakaikun, 14an Hiriberrin, 15ean Leitzan (oraingoz Sakanatik kanpo eginen den bakarra), Arbizun 22an eta 29rako GeldiRock Jaialdia prestatu herri guzien artean antolatua eta Reincidentes, Gatibu, Betagarri eta Stupenda Jones, beste artista batzuen artean.

Udazkenari eta GeldiRock kanpainari agur esateko, abenduaren 12an Lakuntzan eta 20an Etxarrin kontzertuak eginen dira.
Kontzertu bakoitzean parte hartuko duten taldeen izenak herri bakoitzak berariaz aterako duen kartelean agertuko dira.

GeldiRock atzera berriz errepikatzeko eta Euskal Herriko beste herri eta eskualdeetara zabaltzeko asmoarekin sortu da. GeldiRock, euskarri eta ideia bezala zabalik dago beraz, gu bezala, AHT proiektua azken urteetan gure herriari egin zaion erasorik handiena bezala somatzen duten guziendako.

GeldiRock Sakanan eta Leitzan:

Irailak 13, larunbataUharte Arakil
Irailak 20, larunbataOlazti
Irailak 26, ostiralaOlaztiSorkun
Urriak 3, ostiralaEtxarri AranatzDisturbio eta Kaleginez
Urriak 17, ostiralaAltsasuKontsekuentzia eta El Punto Devil.
Urriak 24, ostiralaIturmendi La Banda del Jefe Bigun, Kixketa, Katapunk eta Injurias
Urriak 31, ostiralaIrurtzun (PikuRock)Kaotiko, Ken Zazpi, Koma, Sorkun, Tximeleta, Zpeiz Mukaki,...
Azaroak 8, larunbataBakaiku
Azaroak 14, ostiralaHiriberri
Azaroak 15, larunbataLeitza Txurrustada, Manifa eta Kasu!
Azaroak 22, larunbataArbizu
Azaroak 29, larunbataUharte Arakil GELDIROCK jaialdia Reincidentes, Gatibu, Betagarri, Stupenda Jones, Jota Hanka, DJs...
Abenduak 12, larunbataLakuntza
Abenduak 20, larunbataEtxarri Aranatz Egurre eta Makarrada


Utzi iruzkina: