Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2013/05/06 18:28:51.603964 GMT+2

Antzara joku erraldoia: Gutun azaletik gutun azalera, noiz arte lapurrak jasatea?

KartelaMaiatzaren 11, larunbatarekin, 11:30ean Gaztelu Plazan (Iruñea).

Azken hilabeteotan ustelkeria, diru xahuketa, zerbitzu publikoen pribatizazioak eta murrizketak areagotzen ari direla ikus dezakegu. Boterea kudeatzen duen klase politikoak, enpresari handiek eta banketxeek jendearen bizkar gobernatzen segitzen duten bitartean, gu geu, jendartearen gehiengo zabala alegia, ari gara osasungintzan, hezkuntzan eta gizarte zerbitzuetan murrizketak pairatzen. Nafarroako Aurrezki Kutxaren desagerpena, Erietxeetako sukaldeen pribatizazioa, langabeziaren odolustea edota etxekaleratzeak Nafarroako egungo egoeraren islada gordina dira.

Egoera lazgarri honen aurrean Antzara Joku Handiaren bitartez, humorez eta ironiaz, gutun azal politika, entxufismoa, adiskidekeria eta inongo gizarte onurarik ez duten azpiegituretan eginiko xahukeria azken urte guzti hauetan Nafarroako botereguneetan ohiko bihurtu direla islatu nahi dugu. Proposatzen dizuegun jokuan, erietxeetako sukaldari ohiok, langabetuok, etxekaleratuok, oinarrizko errentagabetuok, eta AHTren aurkako desobedientzialariok bat eginik krisiaren errudunei aurre egiten diegu. Ez dugu etsi nahi. Geure esku dago egoera ahal den azkarren aldatzea, ez bait dugu utziko gehiago lapur diezaiguten. Jolastu gurekin!

El próximo 11 de mayo, sábado, a las 11:30 en la Plaza del Castillo de Iruñea, tendrá lugar una iniciativa lúdica contra los recortes y el despilfarro en las obras públicas. En esta particular versión del gran juego de la oca, denominado para la ocasión "De sobre a sobre, ¿aguantas a quien te robe?" tomarán parte Yolanda Barcina e integrantes de los colectivos Martes al Sol, ex-trabajadoras de las cocinas hospitalarias y Mugitu. Mugitu Mugimendua os anima a participar en el juego! (y nosotros también, claro !!).

Posted by: Martintxo.2013/05/06 18:28:51.603964 GMT+2
Tags: tav oca barcina lapurrak dirua aht antzara mugitu | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru