literatura web 2.0erara

nuno 1456151934903 nuno | 2006-11-07 19:33
1

Oraingoan  Joxek korreora bidalitako artikulu baten inguruko nire iritzi emango dut.

 

Artikuluaren izena  “Literatura lantzen web 2.0erara”da eta bitxia dela iruditu zait.Gauza berria da hori niretzako eta interesgarria izan daiteke literatura gustoko duen edozeinentzat.

 

Pat Hughes idazleak eleberri bat idatzi du eta blog berezi bat sortu du, non ikasleek, gurasoek, irakasleek eta egileak berak parte hartu dezaketen irakurketa kolektibo batean,2006ko urriaren 23an hasi eta azaroaren 19han bukatuko dena alegia.Aldi horretan, blog horretan irakurleek beraien iritzia azal dezakete eta eztabaidetan parte hartzeko aukera izango dute, astero galdera bat egingo delarik eztabaidak bideratzeko.Bukaeran irakurleek projektiu txikiak egingo dituzte eta aukera desberdinak izango dituzte,poema bat idaztea, bukaera alternatibo bat asmatzea…beste ekintza askoren artean.

 

Ikusten duzuen bezela, interesgarria suerta daiteke irakurri eta gauzak sortzea gustoko duten pertsonentzat.Nire iritziz, gauza polit bat izan daiteke eta ideia ona dela uste dut.

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-11-11 17:46 #1

Zer liburu proposatuko zenuke horrelako irakurketa partekatu bat egiteko?<br />


Utzi iruzkina: